Euskadi.eus
  • 115/2005 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantzaleen Kofradien eta Kofradien Federazioen Erregistroei eta komumikazioen araudiari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

115/2005 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantzaleen Kofradien eta Kofradien Federazioen Erregistroei eta komumikazioen araudiari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 2806
  • Xedapen-zk.: 115
  • Xedapen-data: 2005/05/17
  • Argitaratze-data: 2005/06/02

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Euskal Herriko Autonomi Estatutuak (abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoa), bere 10.21. artikuluan adierazten duenez, Euskal Autonomia Erkidegoak bakarrik ditu eskuduntzak arrantzaleen kofradien arloan.

Eskumen horren indarrez eman zen Arrantzaleen Kofradiei buruzko ekainaren 25eko 16/1998 Legea, Eusko Legebiltzarrak onartuta, eta bertan ezartzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaleen kofradiak ondoko hauen arabera eraenduko dira: lege horren, bera garatzeko arauen eta berek libreki xedatzen dituzten estatutuen arabera.

Ekainaren 25eko Arrantzaleen Kofradiei buruzko 16/1998 Legearen VII. kapituluak arrantzaleen kofradien eta kofradien federazioen erregistroaz dihardu. Oro har antolamendua eta jardueraren oinarriak jasotzen ditu, eta bai erregistroan inskribatu beharrekoak diren egintzak ere, existitzeko modua eta baliozkotasun juridikoa izan dezaten, aipatutako legearen 67.3. artikuluan ezartzen den bezala.

Horri dagokionez, dekretu hau ekainaren 25eko 16/1998 Legearen garapena da. Goian aipatutako artikuluan aurreikusten den aginduarekin lotuta, arrantzaleen kofradien eta kofradien federazioen erregistroa sortu eta arautzen ditu, korporazio horien egiturari eta jarduerari eragiten dieten egintza guztiei publizitatea emateko tresna baita, eta bai garrantzi juridikoa dela eta segurtasuna eta publizitatea eskatzen duten gainerako egintza guztiei ere. Horrekin batera, kofradien kudeaketari dagozkion egintzen komunikazio-araudia sartzen da, egintza horiek duten garrantziagatik, beharrezkoa baita gutxienez sei hilean behin jakinaraztea, berri emateko eragin soiletarako.

Ondorioz, azaldutako guztiagatik, Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaleen kofradiei eta kofradien federazioei entzun ondoren, Eusko Jaurlaritzako Aholku Batzorde Juridikoari entzun ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2005eko maiatzaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez,

Dekretu honen xedea ekainaren 25eko 16/1998 Legeko 67.1. artikuluan aurreikusitako Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaleen kofradien eta kofradien federazioen erregistroa sortzea, antolatzea eta jarduera arautzea da, eta bai bertako kudeaketa-egintzen komunikazio-erregimena arautzea ere.

Arrantzaleen kofradien eta kofradien federazioen erregistroaren xedea arrantzaleen kofradien egiturari eta jarduerari eragiten dieten egintza guztiei publizitatea emateko tresna izatea da, eta bai garrantzi juridikoa dela eta segurtasuna eta publizitatea eskatzen duten gainerako egintza guztiei ere, horrela, arlo honetako eskumenak egoki garatzeko beharrezkoa den informazioa etengabe izateko, modu integratuan eta eguneratuta.

Erregistroa kudeatzeko eta eramateko erantzulea izango denez, Arrantza Zuzendaritzak eskumen hauek izango ditu:

  1. Erregistroan nahitaez sartu behar diren egintzak sailkatzea, kalifikatzea eta inskribatzea, berresteko ebazpena eman ondoren.

  2. Ziurtagiriak eta publizitateko gainerako tresnak edo baliabideak ematea.

    6.2. artikuluan aipatzen den artxiboa edo protokoloa eramatea.

  1. – Kofradien eta federazioen estatutuak, aldaketak eta akordioak edo hitzarmenak erregistroan inskribatu ahal izateko, beharrezkoa da Arrantza Zuzendaritzak aldez aurretik berrets ditzan.

  2. – Nahitaezko betebeharra izango da Erregistroaren xede diren egintzak bertan inskribatzea, horren arabera izango baitute existitzeko modua eta baliozkotasun juridikoa, arrantzaleen kofradiei buruzko ekainaren 25eko 16/1998 Legearen 67.3. artikuluan ezarritakoarekin bat.

  1. – Erregistroa bakarra da Euskal Autonomia Erkidego osorako. Nekazaritza eta Arrantza Sailak ditu erregistro horren gaineko eskumenak eta bera da erregistroaren zuzendaritzaren eta kudeaketaren erantzulea, Arrantza Zuzendaritzaren bitartez.

  2. – Erregistroaren kudeaketa informatikaren bitartez egingo da. Hala ere, erabiltzen diren prozedura informatikoak dokumentuen artxiboekin osatuko dira. Artxibo horietan inskribatu diren agirien kopiak jasoko dira, eta bai agiri horiei buruz emandako administrazio-ebazpenak ere.

  1. – Erregistroa bi sekziotan egituratuko da.

    1. sekzioa: Bizkaiko Lurralde Historikoko kofradiak eta kofradien federazioak.

    2. sekzioa: Gipuzkoako Lurralde Historikoko kofradiak eta kofradien federazioak.

  2. – Sekzio horiek, halaber, dagokion lurralde historikoan dauden arrantzaleen kofradien eta kofradien federazioen adinako azpi-sekzio izango dituzte. Kofradia edo kofradien federazio bakoitzeko espediente bat zabalduko da.

  3. – Arrantzaleen kofradien eta kofradien federazioaren erregistroan inskribatuko dira korporazio horietatik eratortzen diren egintza guztiak, arrantzaleen kofradiei buruzko ekainaren 25eko 16/1998 Legeko 67. artikuluaren arabera erregistro horretan sartu beharrekoak baldin badira; bereziki, egintza hauek:

    1. Batzar eratzailearen erabakiak, hauei buruzkoak:

      1. – Arrantzaleen kofradia baten edo kofradien federazio baten eraketa.

      2. – Arrantzaleen kofradia baten edo kofradien federazio baten estatutuen onespena.

    2. Batzar Nagusiak onartutako erabakiak, hauei buruzkoak:

      1. – Lankidetzako erabakiak.

      2. – Lurralde-eremuaren aldaketa, bat-egite, desegite edo ezabatzea.

      3. – Kofradiek, beren kabuz edo federazioen bidez, beste enpresa batzuetan edo lurraldeko, Estatuko, Europako Erkidegoko eta nazioarteko beste erakunde batzuetan izan behar duten partaidetza.

    3. Herri-administrazioek arrantza profesionalaren sektoreari eragiten dioten arloetako jarduerak eskuordetzea onartzen dituzten erabakiak.

    4. Nekazaritza eta Arrantza Saileko erabakiak, dagokion prozeduraren espedientea egin ondoren hartutakoak, arrantzaleen kofradia baten ezabaketari buruzkoak.

  4. – Inskriba daitezkeen egintza guztiak, aurreko paragrafoan aipatutakoak, araututako egintzak izango dira. Beraz, legezkotasun arrazoiak direla eta bakarrik ukatu ahal izango dira inskripzioak erregistroan.

  5. – Arrantzaleen kofradiek eta kofradien federazioek, halaber, seihilero eman beharko dute kudeaketari buruzko erabaki hauen berri:

    1. Batzar Nagusiak onartu beharrekoak diren erabakiak:

      1. – Diru-sarreren eta gastuen aurrekontuak onartzea, hilero, eta bai aurrekontu-itxiera onartzea ere.

      2. – Ondarearen, ekonomiaren eta finantzen egoeraren urteroko balantzea onartzea, eta bai urteroko memoria ere.

      1. Ondasun higiezinen antolamendua.

      1. – Jarduteko memoria, egitasmoak eta jarduteko programak onestea.

        1. Kofradiako edo kofradien federazioko kideen alta, baja edo bateraezintasunei buruzko Zuzendaritza Batzordearen erabakiak.

          Egintza horiek erregistroan inskribatu ahal izango dira, argibide-ondorioetarako, berrespen beharrik gabe.

  1. – Nekazaritza eta Arrantza Sailetik eratortzen diren eta arrantzaleen kofradien gain edo federazioen gain eragina duten egintza guztiak, eta bai horiek hartutako erabaki eta hitzarmen guztiak ere, lege-aginduz Arrantza Zuzendaritzaren azterketaren menpe baldin badaude, eduki behar dituzten txosten juridikoak eta txosten tekniko eta ekonomikoak oinarri hartuta, ofizioz inskribatuko ditu Arrantza Zuzendaritzak, erregistroko organo erantzulea denez.

  2. – Arrantzaleen kofradiek eta federazioek beren jarduera arruntaren esparruan emandako egintzak edo erabakiak (hala nola dekretu honetako 6.3. artikuluko b) paragrafoko 1., 2. eta 3. idatz-zatietan jasotakoak), aldeek eskatuta inskribatuko dira, dagokion eskabidearen bitartez. Dekretu honetako I. eranskinean aurreikusitako eredura egokituko da eskabidea.

  3. – Interesdunek eskabidea eta beharrezko agiriak aurkeztuko dituzte, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza Zuzendaritzan dagoen Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaleen kofradien eta kofradien federazioen erregistroan, edo bestela, Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4. artikuluan aipatutako lekuetan.

    Eskabide horiekin batera inskribatu beharrekoak diren egintzak jasotzen dituzten agiriak aurkeztu behar dira eta, hala egokituz gero, arrantzaleen kofradiei buruzko ekainaren 25eko 16/1998 Legearen 69. artikuluak eskatzen dituen txosten juridiko eta tekniko-ekonomikoak.

  4. – Arrantza Zuzendaritzak erabakia berretsi eta erregistroan inskribatuko du edo, hala egokituz gero, inskripzioa ukatu. Legezkotasuneko arrazoiak daudenean bakarrik ukatuko da inskripzioa eta Arrantza Zuzendaritzak ukoaren ebazpen arrazoitua emango du.

  5. – Datu gutxiegi aurkeztu direlako inskripzioa egitea ezinezkoa balitz, interesdunari gabezia hori zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko eskatuko zaio. Arau honetan zehazki aurreikusita ez dagoenari dagokionez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean xedatutakoa aplikatuko da.

  6. – Eskatutako inskripzioa ebazteko eta jakinarazteko gehienezko epea hiru hilabetekoa da, eskaera Arrantza Zuzendaritzako erregistroan sartzen denetik kontatzen hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitakoarekin bat. Epe hori pasa ondoren, berariazko ebazpenik ematen ez bada, inskripzioa baietsi egin dela ulertu behar da.

  1. – Edozein motatako inskripziotan egindako hutsak ezin dira zuzendu gainean berridazketak, ezabaketak edo urradurak eginez. Zuzenketa egiteko beste idazpen bat egin beharko da, beste zenbaki bat emango zaio eta honako hauek jasoko dira:

    1. Idazpen akastunaren erreferentzia eta zein lerrotan dagoen.

    2. Oker dauden hitzak edo kontzeptuak.

    3. Egindako akatsen ordez zein termino jarri behar diren.

    4. Jatorrizko idazpena berretsita dagoela dioen aitorpena.

  2. – Orri-bazterreko oharren zuzenketa zuzendutako oharren ahalik eta hurbilen egingo da.

  3. – Erregistro-idazpen bat zuzentzen denean, oker dagoen idazpenaren orri-bazterrean idazpen berriaren aipamena egingo da.

  4. – Inskripzio bat zuzendu ondoren, horren eraginpeko arloko gainerako idazpenak ere zuzendu egingo dira, oker baldin badaude. Zuzenketa hori dagokion orri-bazterreko idazpenaren bitartez egingo da.

Erregistroaren publizitatea idazpenen edukiaren ziurtagirien bitartez edo protokoloa osatzen duten agirien kopia konpultsatuaren bitartez egingo da.

  1. – Egindako inskripzio guztiei buruzko ziurtagiriak eskatu ahal izango dira. Agiri hori Arrantza zuzendariak izenpetuko du eta inskripzioaren edukia behar bezala ziurtatzeko balioko du. Arrantza Zuzendariak, halaber, egindako inskripzioei buruzko ohar sinpleak egin ahal izango ditu.

  2. – Ziurtagiriak negatiboak edo positiboak izan daitezke:

    1. Ziurtagiri positiboak erabatekoak edo partzialak izango dira eta kasu bietan dekretu honek arautzen duen erregistroko edukiari berari buruzkoak izango dira.

    2. Erabateko ziurtagiriek horretarako erabili diren orrietan jasotako idazpenak osorik erreproduzituko dituzte.

  3. – Ziurtagiri partzialetan nahitaez adierazi behar da beti azaldu gabe geratu den zatian ez dagoela ziurtatzen dena zabaltzen, murrizten, aldatzen edo baldintzatzen duen ezer.

  4. – Arrantza zuzendariak emango ditu ziurtagiri eta ohar sinpleak , hamar eguneko epean, eskabidea aurkezten denetik kontatzen hasita.

  1. – Nahitaez jakinarazi behar zaizkio Arrantza Zuzendaritzari inskribatutako datuetan gertatzen diren aldaketa guztiak, hamar eguneko epean, aldaketa eragiten denetik kontatzen hasita. Kasu guztietan beharrezkoak diren agiriak aurkeztu behar dira.

  2. – Arrantzaleen kofradiek eta kofradien federazioek, halaber, Arrantza Zuzendaritzak interesdunei erregistroa eguneratzeko bidaltzen dizkien inprimakiak bete behar dituzte.

  3. – Eskabide-eredua dekretu honetako II. eranskinean aurreikusten dena da.

  1. – Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantzaleen Kofradien eta Kofradien Federazioen Erregistroan egindako inskripzioa besterik gabe baliogabetu daiteke, interesdunari entzun ondoren, edo interesdunak berak eskabidea egin ondoren. Kasu bietan beharrezkoa izango da arrazoitzea.

  2. – Arrantza zuzendariak dagokion baliogabetzeko ebazpena emango du, eta interesdunari eta Erregistroko arduradunari jakinaraziko die. Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Arrantza sailburuordeari.

Agiriak arrantzaleen kofradien eta kofradien federazioaren erregistroan inskribatzeko informatika-aplikazio bat ezarriko du Nekazaritza eta Arrantza Sailak, sei hilabeteko epean, gehienez ere, dekretu hau indarrean sartzen denetik kontatzen hasita, eta informatika-sare batez konektatutako ordenagailu zentraletan gordeko dira aipatutako aplikazioko datuak, datuon segurtasuna bermatzearren.

Arrantza Zuzendaritzak bere kabuz inskribatuko ditu Kofradien eta Federazioen Erregistroan egun diren kofradia eta federazioak, baita haien gobernu eta administraziorako organoak ere. Ondoren adierazten dira:

  1. Bizkaiko sekzioa:

    1. – Armintzako Santo Tomas Arrantzaleen Kofradia.

    2. – Bermeoko San Pedro Arrantzaleen Kofradia.

    3. – Elantxobeko San Nicolás de Bari Arrantzaleen Kofradia.

    4. – Lekeitioko San Pedro Arrantzaleen Kofradia.

    5. – Mundakako San Pedro Arrantzaleen Kofradia.

    6. – Ondarroako San Clara Arrantzaleen Kofradia.

    7. – Santurtziko San Pedro Arrantzaleen Kofradia.

    8. – Zierbanako Santa Maria Arrantzaleen Kofradia.

    9. – Bizkaiko Arrantzaleen Kofradien Federazioa.

  2. Gipuzkoako sekzioa:

    1. – Donostiako Karmengo Ama Arrantzaleen Kofradia.

    2. – Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradia.

    3. – Hondarribiko San Pedro Arrantzaleen Kofradia.

    4. – Mutrikuko Arrantzaleen Kofradia.

    5. – Orioko San Pedro Arrantzaleen Kofradia.

    6. – Pasaiako San Pedro Arrantzaleen Kofradia.

    7. – Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioa.

Eskabide egiten duenaren izen-abizenak.

Kofradia / Federazioa:

NANaren, pasaportearen edo beste nortasun agiriren baten zk.:

Helbidea:

Posta-kodea: Udalerria:

Telefonoa: Faxa: E-maila:

ESKATZEN DUT, eskabide honekin batera doan agiria edo doazen agiriak Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantzaleen Kofradien eta Kofradien Federazioen Erregistroan inskribatzea, hauek alegia:

*

*

*

*

*

*

Lekua, eguna eta eskabidegilearen sinadura.

............. ..........ko ..............................aren ......a.

SINADURA

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ARRANTZALEEN KOFRADIEN ETA KOFRADIEN FEDERAZIOAREN ERREGISTROAREN ARDURADUN JAUNA/ANDREA. NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, datuak fitxategi automatizatu batean erregistratu ahal izango dira, kudeaketa hobea egiteko asmoz. Informazioaren jasotzailea Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila izango da. Nekazaritza eta Arrantza Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2002ko abenduaren 16ko Aginduan (2003ko uztailaren 14ko Aginduak aldatua) ezarritako erabilera eta helburuen arabera, eskatzaileak berariazko baimena ematen du bere datuak, guztiak edo batzuk, erabiltzeko. Interesdunak datuetan sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta horien aurka egiteko eskubidea gauzatu ahal izango du, datu-tratamenduaren arduraduna den Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria–Gasteiz).

Eskabidegilearen izen-abizenak.

Kofradia / Federazioa:

NANaren, pasaportearen edo beste nortasun agiriren baten zk.:

Helbidea:

Posta-kodea: Udalerria:

Telefonoa: Faxa: E-maila:

ESKATZEN DUT, eskabide honekin batera doan agiria Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantzaleen Kofradien eta Kofradien Federazioen Erregistroan inskribatzea. Agiriaren xedea honako hau da (X bat ipini dagokion laukitxoan):

n EZEZTATZEA n ORDEZTEA n ALDATZEA

honako agiri hau:..........................................................................................................; hauek dira agiriaren datuak:

  • Non eta noiz formalizatua:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Arrantzaleen Kofradien eta Kofradien Federazioen Erregistroan inskribatzeko baimena eman zuen ebazpena zein egunetakoa da?

    Lekua, eguna eta eskabidegilearen sinadura.

    ............. ..........ko ..............................aren ......a.

    SINADURA

    EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO KOFRADIEN ETA KOFRADIEN FEDERAZIOAREN ERREGISTROAREN ARDURADUN JAUNA/ANDREA. NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA

    Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoaren arabera, datuak fitxategi automatizatu batean erregistratu ahal izango dira, kudeaketa hobea egiteko asmoz. Informazioaren jasotzailea Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saila izango da. Nekazaritza eta Arrantza Sailak kudeatzen dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituen Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2002ko abenduaren 16ko Aginduan (2003ko uztailaren 14ko Aginduak aldatua) ezarritako erabilera eta helburuen arabera, eskatzaileak berariazko baimena ematen du bere datuak, guztiak edo batzuk, erabiltzeko. Interesdunak datuetan sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta horien aurka egiteko eskubidea gauzatu ahal izango du, datu-tratamenduaren arduraduna den Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzan (Donostia-San Sebastián kalea 1, Vitoria–Gasteiz).

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.