Euskadi.eus
  • 199/2006 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

199/2006 DEKRETUA, urriaren 10ekoa, lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema ezartzen duena, eta erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen gainean egindako ikerketen edukia eta norainokoa zehazten dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 5516
  • Xedapen-zk.: 199
  • Xedapen-data: 2006/10/10
  • Argitaratze-data: 2006/11/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Industria; Hirigintza eta etxebizita; Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeak Euskal Autonomia Erkidegoko lurzorua babestea du xede, lurzoruaren ezaugarri kimikoetan gizakiaren ekintzen eraginez sortutako eraldaketari aurrea hartuta. Lege honen xede da, halaber, esandako lurralde-eremuan dauden lurzoru kutsatu eta eraldatuei aplikatzekoa den araubide juridikoa ezartzea, ingurumena eta pertsonen osasuna zaintzeko.

Otsailaren 4ko 1/2005 Legeko 5. artikuluaren arabera, lurzoruen edukitzaile eta jabe diren pertsona fisiko eta juridikoen oinarrizko betebeharra da lurzorua babestea, eta eginbehar horretan sartzen da lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzea. Ildo horretan, legeko III. kapituluak lurzoruaren kalitatea ezagutu eta kontrolatzeko tresnak definitzen ditu, eta gerora erregelamenduz garatuko direla aurreikusten du. Edonola ere, tresna horien gutxieneko edukia eta irismena ezartzen ditu legeak.

Hala, lurzoruaren kalitatea aztertzeko lehen etapa "miaketazko ikerketa" egitea izango da. Etapa honek, lurzorua kutsatu edo eralda dezaketen gai kutsatzaileen kontzentrazioak dauden edo ez egiaztatzea ahalbideratzen du.

Azterketaren bigarren fasea "ikerketa xehatua" da, eta bere helburua pertsonen osasunerako zein ingurumenerako arriskuak baloratzea da, lurzoruak dituen edo izango dituen erabilpenak eta gai kutsatzaileak kontuan izanda.

Otsailaren 4ko 1/2005 Legeko 36. artikuluaren arabera, lurzoruaren kalitatearen ikerketak egiteko eta berreskurapen-neurriak taxutu eta gauzatzeko, ezinbesteko betekizuna izango da egiaztapena lortzea. Horretarako, Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak egiaztapena emango die eskatzen duten erakundeei. Legearen 36. artikuluak berak ezartzen duenez, erregelamenduz ezarriko dira egiaztapena lortzeko betekizunak eta prozedura. Erregelamendu horrek legeak berak zehazten dituen alderdiak jaso beharko ditu gutxienez.

Azaldutako aurrekariei jarraituz, dekretu honek lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema arautzen du. Era berean, erakunde horiek egin beharreko ikerketen gutxieneko edukia eta irismena ere ezartzen ditu.

Dekretuak, lehenik eta behin, egiaztapena eskatzen duten erakunde publiko edo pribatuek gauzatu ahal izango dituzten jarduerak ezartzen ditu. Egiaztapena eskuratzeko eskaerarekin batera, erakundeek I. eranskinean zehazten diren baliabide teknikoak, giza baliabideak eta esperientzia dituela bermatzeko dokumentazioa aurkeztu beharko dute. Horri dagokionez, egiaztaturiko erakundeek beren giza baliabideak zein baliabide teknikoak erabili beharko dituztela xedatzen da, nahiz eta baden hainbat jarduera erakunde independenteei kontratatzeko aukerarik; adibidez, indusketa- eta metatze-lanetan oinarritutako berreskurapen-neurriak burutzeko, edota hainbat zerbitzu osagarri emateko.

Lurzoruaren kalitatea ikertzeko analisi kimikoei dagokienez, araudiak xedatzen du egiaztatutako erakundeak berak egin ahal izango dituela, edota berarekin elkarlanean aritzen den laborategi batek. Bi kasuetan, laborategiak UNE-EN ISO/IEC 17025 araua betetzen duela frogatzen duen ziurtagiria izan beharko du.

Dekretuak, bestalde, ingurumen-organoak egiaztatutako erakundeen jardueraren gainean izango dituen eskumenak zehazten ditu, eta baita egiaztapena emateko prozedura, egiaztapenaren indarraldia eta iraungitze-data ere.

Era berean, egiaztatutako erakundeen erregistroa arautzen da. Erregistro hori publikoa izango da eta ingurumen-organoari atxikita egongo da. Erakunde bakoitzaren daturik esanguratsuenak bilduko ditu, otsailaren 4ko 1/2005 Legearen eragina jasaten duten lurzoruen edukitzaile eta jabeei fedea ematen duen informazioa eskaintzeko.

Hondakinen araudia betetzeari dagokionez, dekretuak xedatzen du emandako egiaztapenak ez duela erakundea araudi sektorial honetan ezarritako betebeharrak bete behar izatetik salbuesten. Edonola ere, erakundeak lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko neurriak gauzatzen dituenean "in situ", "on site" edo "off site" tratamendu-tekniken bidez, egiaztapena emateak hondakinak kudeatzeko baimena ere barnebilduko du inplizituki honako hau derrigorrezkoa denean; hau da, "on site" edo "off site" teknika bidezko tratamenduetan. Salbuespenak izango dira instalazio finkoetan egindako berreskurapenak edo indusketa eta metatze kontrolatuetan oinarritutakoak.

Azkenik, egiaztatutako erakundeek otsailaren 4ko 1/2005 Legeak (lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzekoak) ezarritakoaren arabera egiten dituzten ikerketen gutxieneko edukia eta irismena arautzen ditu II. eranskinak.

Legea betez, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordearen eta Euskal Herriko Ingurumen Batzordearen aurretiko txostena jaso ondoren, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenari jarraituz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko urriaren 10eko bileran eginiko deliberazioarekin eta emaniko onarpenarekin,

Dekretu honek lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko erakundeak egiaztatzeko sistema arautzea du xede, lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeak ezarritakoari jarraituz. Era berean, erakunde horiek lurzoruaren kalitatearen inguruan egin beharreko ikerketen edukia eta irismena ere arautzen ditu.

Dekretu honen ondorioetarako, honela ulertu behar da:

  1. Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko egiaztatutako erakundea: otsailaren 4ko 1/2005 Legeak eta dekretu honek zehazten dituzten jarduerak egiteko egiaztapena lortu duen erakunde publiko edo pribatua, berezko izaera juridikoa duena.

  2. Egiaztapena: dekretu honetan finkatutakoari jarraituz, erakunde bati jarduera bat edo gehiago burutzeko gaitasuna eta ahalmena aitortzen dizkion ebazpena.

  3. UNE-EN ISO/IEC 17020 Araua: ikuskaritza gauzatzen duten erakunde-mota ezberdinen funtzionamendurako irizpide orokorrak ezartzen dituen araua.

  4. UNE-EN ISO/IEC 17025 Araua: saiakuntza- eta kalibrazio-laborategien gaitasun teknikoari buruzko baldintza orokorrak ezartzen dituen araua.

  1. Autonomia Erkidegoko erakunde publiko edo pribatuek nahitaez eduki beharko dute egiaztapena hurrengo jarduerak egin ahal izateko:

    1. Lurzoruaren kalitatearen miaketazko ikerketa edota ikerketa xehatua diseinatu eta gauzatzea, beharrezkoa denean analisi kimikoak in situ eginez.

    2. Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko neurriak diseinatzea.

    3. Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko neurriak gauzatzen direla ikuskatzea.

    4. Lurzoruaren kalitatea berreskuratzeko neurriak gauzatzea, "in situ", "on site" edo "off site" tratamendu-tekniken bidez. Salbuespenak izango dira instalazio finkoetan egindako berreskurapenak edo indusketa eta metatze kontrolatuetan oinarritutakoak.

    5. Berreskuratzeko neurriak hartu eta gero geratutako lurzoruaren kalitatearen ikerketak diseinatu eta gauzatzea.

    6. Lurzoruaren kalitatearen kontrolerako eta jarraipenerako neurriak diseinatu eta gauzatzea.

    7. Lurzoruaren kalitatearen adierazpen baten edukia osatzen duten prebentzio edota defentsarako neurriak diseinatu eta ikuskatzea.

  2. Erakundeak aurreko paragrafoan aurreikusitako edozein jarduera burutzeko eskatu ahal izango du egiaztapena. Horretarako, dekretu honetako 10. artikuluan zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko du bere eskaerarekin batera.

  3. Eskaera egiten duten erakundeek dekretu honetako I. eranskinean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte egiaztapena jaso ahal izateko.

  4. Artikulu honetako lehen paragrafoko d) idatz-zatian aurreikusitako jardueretarako egiaztapena izan arren, erakundeek gauzatu nahi duten jarduera zehatz bakoitzaren lan-egitasmoa igorri beharko diote ingurumen-organoari. Organo horrek izango du horiek onartzeko eta beharrezkotzat jotzen dituen baldintza guztiak ezartzeko eskumena.

Egiaztapena jaso duten erakundeek prozedurak ezarri beharko dituzte beren zerbitzuak eska ditzaketen eta beraien jardueretan eragina izan dezaketen pertsona juridiko edo fisikoekiko independentzia eta inpartzialtasun osoa dutela ziurtatzeko.

Hori betetzen dela bermatzeko, erakundeak UNE-EN ISO/IEC 17020 Arauan aurreikusitako independentzia, inpartzialtasun eta osotasun irizpideak betetzen dituela justifikatu beharko du, bere jarduerari eragin diezaioketen merkataritza, finantza edo bestelako presiorik ez duela bermatzeko.

  1. Dekretu honi jarraituz egiaztapena jaso duen erakundeak indarrean den araudi sektorialak hondakinen arloan ezarritako betebeharrak ere bete beharko ditu. Era berean, beharrezkoa denean hondakinak kudeatzeko baimena eskuratu beharko du, eta ingurumen-organoak erabakitzen duen erako eta kopuruko fidantza aurkeztu.

  2. Aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, eta administrazio-prozedurak sinplifikatzeko asmoz, ingurumen-organoak 3. artikuluko lehen paragrafoko d) idatz-zatian jasotako berreskurapen-neurriak gauzatzeko egiaztapena ematen dionean erakunde bati, ingurumen-organoak emaniko ebazpenak hondakinak kudeatzeko baimena emateari atxikitako baldintza eta betebeharrak eduki ahal izango ditu indarrean dagoen araudian daudenak, baimen hori beharrezkoa den kasuetan hau da, "on site" edo "off site" tekniken bidezko tratamenduetan.

Egiaztatutako erakundeek lurzoruaren kalitatearen inguruan eginiko ikerketek lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeko III. kapituluan jasotako betebeharrak bete beharko dituzte. Betebehar horien edukia eta irismena dekretu honetako II. eranskinean daude zehaztuta.

  1. 3. artikuluan araututako jarduerak egiteko egiaztapena daukaten erakundeek beren giza baliabideak eta baliabide teknikoak erabili beharko dituzte, betiere dekretu honetako hirugarren xedapen iragankorrak arrisku-analisiak egiteari buruz azaldutakoa kaltetu gabe.

  2. Dena den, egiaztapena duen erakundeak berarekin era iraunkorrean edota puntualki aritzen den erakunde independente bat kontratatu ahal izango du indusketa eta metatze-lanetan oinarritutako berreskurapen-neurriak gauzatzeko edota zundaketak, laginketak edo jasotze topografikoak bezalako zerbitzu osagarriak emateko.

    Era berean, "in situ" analisiak UNE-EN ISO/IEC 17020 edo UNE-EN ISO/IEC 17025 arauen arabera egiaztatutako erakunde independente batek egin ahal izango ditu.

  3. Egiaztapena duen erakundeak eskura izango ditu erabili beharreko baliabide teknikoen ezaugarriak eta kasu bakoitzean egin beharreko lanen irismena zehazten dituzten prozedura idatziak, baliabideak erakundearenak berarenak zein kanpokoak izan.

  4. Egiaztapena duen erakundeak, nahiz eta kanpoko giza baliabideak eta baliabide teknikoak erabili, jaso duen egiaztapenari dagozkion erantzukizunak izango ditu ingurumen-organoaren aurrean.

  1. Lurzoruaren kalitatea ikertzeko egin beharreko analisi kimikoak egiaztapena duen erakundeak berak egin ahal izango ditu, bere baliabide teknikoak eta giza baliabideak erabiliz, edota berarekin puntualki edo era iraunkorrean elkarlanean aritzen den laborategi batek.

  2. Analisi kimikoetako laborategiek egiaztatutako erakundeetakoak bertakoak nahiz kanpokoak izan UNE-EN ISO/IEC 17025 Arauari jarraiki emaniko egiaztapen-ziurtagiria izan beharko dute, betiere dekretu honetako bigarren xedapen iragankorrean azaldutakoa kaltetu gabe.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak hurrengo eskumenak izango ditu:

    1. Hala eskatzen duten erakundeei dekretu honetako 3. artikuluarekin lotutako jarduerak burutzeko egiaztapena ematea.

    2. Egiaztapena jaso duten erakundeak erregistratzea.

    3. Egiaztapena jaso duten erakundeen gaineko ikuskaritza, zaintza eta kontrola gauzatzea.

    4. Dekretu honetan aurreikusitako egiaztapen-sistemari lotutako zigor-ahalmena gauzatzea.

  2. Egiaztapena duten erakundeak ikuskatu, zaindu eta kontrolatzeko lanak ingurumen-organoari atxikitako zerbitzu teknikoek egingo dituzte, edota, erakundeak horrela eskatzen badu, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren (Ihobe, SA) zerbitzu teknikoek. Azken kasu hau izaera teknikoko jardueretan bakarrik eman ahal izango da, eta lanak gauzatzeko baldintzak ingurumen-organoak ezarriko ditu.

  3. Aurreko ataletan zehaztutako eskumenak erraztasun handiagoz gauzatu ahal izateko, egiaztapena duten erakundeek beren instalazio, bulego zein agirietara jotzen utzi beharko diete ingurumen-organoaren ordezkariei.

Egiaztapena lortu nahi duten erakundeek ingurumen-organoan aurkeztu beharko dute eskaera, burutu nahi dituzten jarduerak egiteko beharrezko bitarteko eta esperientzia dutela bermatzen duen dokumentazioarekin batera. Egiaztapen-eskaerari honako dokumentuak erantsi beharko zaizkio zehazki:

  1. Erakundea sortzen duen eskritura edo araua.

  2. Erakundearen helbidea.

  3. UNE-EN ISO/IEC 17020 Arauaren arabera, ikuskaritza-erakunde gisa egiaztatua izatearen ziurtagiria, 3. artikuluko lehen paragrafoko jarduerentzat, betiere dekretu honetako bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa kaltetu gabe.

  4. Egiaztatu nahi diren lanetan aritzen diren langileen zerrenda, beren mailak, espezialitateak, curriculumak eta zehaztutako arloen frogagiriak. Aurreko atalean aipaturiko ziurtagiria beharrezkoa den kasuetan, egiaztatu nahi diren lanetan aritzen diren langileak ikuskari direla aitortu behar du ziurtagiri horrek.

  5. Erakundeak bere funtzioak burutzeko dituen instalazioen, ekipoen eta elementu materialen zerrenda.

  6. Indusketa eta metatze-lanetan oinarrituta ez dauden berreskurapen-neurriak erabili nahi dituzten erakundeen kasuan [3. artikuluko lehen paragrafoko d) idatz-zatia], aplikatu beharreko teknologiari dagokion proiektua, I.D eranskinean araututako edukiarekin.

  7. Erakunde eskatzaileak egiaztapenaren objektu izango diren jarduerak gauzatzeko kontratatuko dituen baliabide teknikoen eta giza baliabideen zerrenda.

  8. Egiaztapena eskatu den jarduera guztietarako dituen prozedura idatzien kopia, 4. artikuluaren arabera bateraezintasunak saihesteko helburua dutenak barne.

  9. Bere jardueretatik eratorritako erantzukizunak biltzen dituen aseguru-polizaren kopia.

  10. Espezializatuta dauden beste erakunde batzuekin izenpetutako akordioen egiaztagiriak, betiere beharrezkoa bada.

  11. Jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren baimenak, lizentziak, erregistroetako inskripzioak edota bestelako baldintzen egiaztagiriak.

Aurkeztutako eskaerak aurreko artikuluan ezarritako baldintzak beteko ez balitu, erakunde eskatzaileari 10 eguneko epea emango zaio okerra zuzentzeko edota beharrezko dokumentuak aurkezteko, hala egiten ez badu eskaera ez zaiola onartuko adieraziz. Adierazpen hau ingurumen-organoak egingo du, ebazpen baten bidez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42. artikuluak aurreikusitako moduan.

  1. Behin eskatutako eskaera eta dokumentazioa jasota, ikuskaritza-bisitak eginda eta beharrezko egiaztapenak burututa, ebazpen-proposamen bat prestatuko da. Bertan, erakundeak aurkeztutako datuak baloratuko dira, eta egiaztapena eman edo ez erabakiko. Ematekotan, bestalde, egiaztapena egikaritzeko baldintzak ere finkatuko dira. Egiaztapena ez ematekotan, ukapena oinarritu duten arrazoi teknikoak edota dena delakoak ezagutaraziko dira.

  2. Ebazpen-proposamena eman baino lehen, 20 eguneko epean entzunaldia egingo zaio egiaztapena eskatu duen erakundeari.

  1. Espedientean azaltzen diren aurrekariak, ebazpen-proposamena eta entzunaldian aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, ingurumen-organoak egiaztapena eman edo ukatzen duenean amaituko da prozedura, betiere kasu bakoitzean indarrean den legeriak eska dezakeen beste edozein baimen edo lizentzia kaltetu gabe.

  2. Otsailaren 4ko 1/2005 Legeari eta dekretu honi jarraiki, erakundeak zein jarduera burutu ditzakeen zehaztuko du ebazpenak, eta baita egiaztapena indarrean dagoen epean jarduera horiek garatzeko baldintzak eta betebeharrak ere.

  3. Egiaztapen-eskaera aurkezten denetik hiru hilabeteko epea egongo da prozedura ebazteko. Adierazitako epean ebazpenik ematen ez bada, egiaztapena eman egin dela ulertuko da, eta erakunde eskatzailea Egiaztatutako Erakundeen Erregistroan inskribatuko da. Kasu honetan, aipatutakoa egiaztatzen duen ziurtagiri bat luzatzea eskatu ahal izango du erakundeak.

  4. Egiaztapena bost urteko eperako emango da, eta iraupen bereko segidako bi luzapen jaso ahal izango ditu esanbidezko ebazpen baten bidez, betiere erakunde interesdunak gutxienez hilabete lehenago egiten badu aurretiko eskaera. Egiaztapena eman zenetik erakundean aldatu diren alderdiak jasotzen dituen dokumentazioa erantsi beharko zaio eskaera horri.

  5. Erakundearen jardueretatik eratorritako erantzukizunak barnean hartzeko izenpetu beharreko aseguru-polizaren eraginkortasuna ziurtatzeko, egiaztapena luzatzen duen ebazpenak eguneratu egingo du poliza horren estaldura, prezioen indize orokorrak izaniko aldaketa kontuan hartuz. Oinarrizko indize bezala, asegurua izenpetu zen datan indarrean zegoena hartuko da.

  6. Egiaztapena eman zenetik hamabost urtera iraungiko da, baina erakunde eskatzaileak beste egiaztapen bat eskatzeko aukera izango du, gutxienez hiru hilabeteko aurrerapenarekin, dekretu honetan araututako prozedura jarraituz.

  1. Dekretu honi jarraiki ingurumen-organoaren egiaztapena jaso duten erakundeak inskribatzeko erregistroa sortuko da.

  2. Erregistroa publikoa izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoari atxikita egongo da eta egiaztapena jaso duen erakunde bakoitzaren hurrengo informazioa bilduko du:

    1. Erakundea identifikatzeko datuak.

    2. Egiaztapenaren irismena: erakundeak zein jardueretarako duen egiaztapena.

    3. Egiaztapenaren iraunaldia.

    4. Zenbat pertsonek osatzen duten lantaldea, eta beren titulazioa.

    5. Egiaztatutako jarduerak garatzeko bitarteko tekniko esanguratsuen zerrenda.

    6. UNE-EN ISO/IEC 17020 Arauari jarraiki, organo ikuskatzaile gisa egiaztatzen duen ziurtagiria, dekretu honetako bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoari kalterik egin gabe.

    7. Erakundeak ingurumen-arloan dituen ziurtagiri, egiaztapen edo aitorpen ofizialak.

    8. Ingurumen-organoak zehazten duen beste edozein informazio.

  1. Egiaztatutako erakundeek hurrengo informazioa igorri beharko diote ingurumen-organoari urte bakoitzeko martxoaren 31 baino lehen:

    1. Jasotako egiaztapenaren arloan egindako jarduerak biltzen dituen txostena.

    2. Hurrengo arloetan gauzatutako jarduerak biltzen dituen memoria zehatza: langileen heziketa, kudeaketaren hobekuntza, antolakuntza eta kanpo-jarduerak. Jardueren eraginkortasuna hobetzeko aldaketa-iradokizunak ere jaso beharko ditu.

  2. Era berean, egiaztatutako erakundeek egiaztapen-prozesuan aurkeztu zuten erantzukizun zibileko asegurua indarrean dutela justifikatu beharko dute, iraungitze-dataren araberako maiztasunarekin.

  3. Dena den, egiaztatutako erakundeek berehala eta era frogagarrian ezagutarazi beharko diote ingurumen-organoari I. eranskinean ezarritako betebeharrak betetzearen inguruko edozein aldaketa. Ostean, ingurumen-organoak erabakiko du aldaketek egiaztatutako jarduerak egiten jarraitzeko ezintasuna eragiten duten edo ez hilabeteko epea izango du erabakia ezagutarazteko.

Egiaztatutako erakundeek dokumentu bidezko prozedurak jarraituko dituzte dela bezeroek, dela beren jarduerak kaltetutako beste edozeinek egindako erreklamazioak tratatzeko. Era berean, ingurumen-organoaren eskura izango dute jaso dituzten erreklamazio eta ekintza guztiak biltzen dituen artxibategia.

Lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legeko 40. artikuluak eta ondorengoek araututako araubidea aplikatuko da zehatzeko orduan.

  1. Ingurumen-organoak eten edo errebokatu egin ahal izango du erakunde bati emandako egiaztapena, funtzionamenduari dagokionez dekretu honetako I. eranskineko betebeharrak ez betetzea dakarren aldaketa bat ematen denean.

    Kasu horretan, ingurumen-organoak ebazpen baten bidez eten edo errebokatuko du egiaztapena, betiere dagokion espedientea izapidetu eta egiaztatutako erakundeari entzunaldia egin ondoren. Ebazpena hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da. Epe horretan ebazpenik emango ez balitz, prozedura iraungi egingo litzateke.

  2. Era berean, egiaztapena eten edo errebokatu ahal izango da otsailaren 4ko 1/2005 Legeak edota dekretu honek ezarritakoa urratzen duten jarduerak egiteagatik irekitako zigor-espediente baten ebazpenak hala xedatzen duenean, aipaturiko legean jasotako zehatzeko araubidearekin bat etorriz.

Aipaturiko erakundeek dekretu hau indarrean sartu osteko lehen bost hilabeteetan eginiko jarduerak baliozkoak izango dira bertan xedatutako helburuetarako, betiere lurzoruaren kalitatea aztertzeko ikerketek arau honetako II. eranskinean jasotako gutxieneko edukia betetzen badute eta egiaztapen-eskaerak aurreko paragrafoan zehaztutako epean aurkeztu badira.

Egiaztatutako erakundeak UNE-EN ISO/IEC 17025 Arauaren araberako egiaztapenik ez duen laborategi baten bidez egiten baditu analisi kimikoak, analizatutako parametro bakoitzerako egindako zehaztapenen % 10 egiaztapena duen laborategi batek kontrastatu beharko ditu. Horrela izango da, egiaztapenik ez duen laborategia egiaztatutako erakundekoa bertakoa nahiz kanpokoa izan.

  1. Betebehar administratiboak:

  1. Berezko nortasun juridikoa izatea. Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzea ez, baizik eta beste funtzio batzuk burutzen dituzten organismoetako zati diren erakundeek identifikagarriak izan beharko dute organismo horren barruan.

  2. Bere funtzioak, antolamendua, erantzukizunak eta hierarkia deskribatzen dituen barne-dokumentazioa izatea.

  3. Egiaztatutako jardueretatik eratorritako erantzukizunak barnean hartzen dituen aseguru-poliza izatea. Jarduerak egiten diren unetik gutxienez urtebeteko estaldura izan behar du aseguru-polizak, eta gutxienez honako irismenak ere izan behar ditu:

    1. Egiaztatutako erakundearen jarduera-eremuak hirugarren artikuluko lehen paragrafoko a), b), e), f) edo g) idatz-zatiek zehaztutako edozein jarduera hartzen badu bere baitan: 1.210.000 euro.

    2. Egiaztatutako erakundearen jarduera-eremuak hirugarren artikuluko lehen paragrafoko c) edo d) idatz-zatiek zehaztutako edozein jarduera hartzen badu bere baitan: 1.400.000 euro.

    3. Egiaztatutako erakundearen jarduera-eremuak c.1 eta c.2 idatz-zatietako jarduerak hartzen baditu bere baitan: 1.600.000 euro.

  1. Antolakuntza-betebeharrak:

  1. Egiaztatutako erakundeak gutxieneko giza baliabide batzuk dituen antolamendu-egitura bat izan behar du. Hala, ezinbestekoa da erakundeko plantillan hurrengo langileak izatea:

    • Egiaztatutako erakundearen jarduera-eremuak hurrengo jardueretako edozein hartzen badu bere baitan: lurzoruaren kalitatearen ikerketak taxutu eta gauzatzea, kontrol eta jarraipen-neurriak taxutu eta gauzatzea, eta prebentzio eta defentsarako neurriak gauzatzearen ikuskaritza [hirugarren artikuluko lehen paragrafoko a), e), f) eta g) idatz-zatiak], eta, gainera, berreskuratzeko neurriak taxutzea edota ikuskatzea [hirugarren artikuluko lehen paragrafoko b) edota c) idatz-zatiak], plantillak gutxienez hurrengo langileak izan beharko ditu:

    • Geologia Zientzietako bigarren zikloko goi-mailako tituludun bat,

    • Geologia Zientzietako, Biologiako edota Kimikako espezialitateetako bigarren zikloko goi-mailako bi tituludun espezialitate ezberdina izan behar dute,

    • eta egiaztapena eskatu den jarduerekin lotutako ezagutza-eremuetako lehen zikloko goi-mailako bi tituludun.

    • Egiaztatutako erakundearen jarduera-eremuak lurzoruaren kalitate-ikerketak taxutu eta gauzatzea, kontrol-neurriak taxutu eta jarraipena egitea, eta prebentzio- zein defentsa-neurrien gauzatzea ikuskatzea bakarrik hartzen baditu bere baitan [hirugarren artikuluko lehen paragrafoko a), e), f) eta g) idatz-zatiak], edo berreskuratzeko neurriak taxutu edota ikuskatzea bakarrik [hirugarren artikuluko lehen paragrafoko b) edota c) idatz-zatiak], plantillak gutxienez hurrengo langileak izan beharko ditu:

    • Geologia Zientzietako bigarren zikloko goi-mailako tituludun bat,

    • Kimikako, Biologiako edo Geologia Zientzietako bigarren zikloko goi-mailako tituludun bat,

    • eta egiaztapena eskatu den jarduerekin lotutako ezagutza-eremuetako lehen zikloko goi-mailako tituludun bat.

    • Egiaztatutako erakundeak indusketa eta metatze kontrolatuetan oinarritutakoen ezberdinak diren berreskuratze-neurriak erabiltzen baditu [hirugarren artikuluko lehen paragrafoko d) idatz-zatia], plantillak aplikatu behar den tratamendu-teknikarekin lotutako ezagutza-eremuetako bigarren zikloko bi goi-mailako tituludun izan behar ditu gutxienez. Plantillako gainontzeko langile-kopuruak eta beren prestakuntzak, egin behar dituzten lanei egokituta egon beharko dute, eta baita proposatutako baliabide teknikoen ahalmenari eta funtzionamendu-erregimenari ere.

  2. Proiektu-buru bat eta bigarren zikloko beste goi-mailako tituludun bat izan beharko dira gutxienez, eta biek a) idatz-zatian azaltzen diren ekipoetan integratuta egon beharko dute. Era berean, 5 eta 2 urteko esperientzia frogatua izan behar dute, hurrenez hurren, egiaztapena eskatu den eremuetan.

  3. UNE-EN ISO/IEC 17020 Arauaren arabera, ikuskaritza-erakunde bezala akreditatua egotea.

  1. Baliabide teknikoen betebeharrak:

    Ingurumen-organoak emandako egiaztapenak barnean hartzen dituen jarduera guztiak egiteko baliabide teknikoak izan behar ditu erakundeak, betiere dekretu honetako II. eranskinean ezartzen diren lurzoruaren kalitate-ikerketen gutxieneko edukiari eta irismenari jarraiki.

  2. Hirugarren artikuluko lehen paragrafoko d) idatz-zatiko jarduerak egiten dituzten erakundeentzako betebehar espezifikoak.

    Erakunde eskatzaileak, aplikatu beharreko teknologiari edo teknologiei dagokien proiektua aurkeztu beharko du egiaztapen-eskaerarekin batera. Eskaera horrek hurrengo dokumentazioa eduki behar du:

  1. Memoria:

    • Lurzoru-tipologiak eta horietan dauden kutsatzaile tratagarriak, tratamenduaren parametro mugatzaileak zehaztuta eta justifikatuta.

    • Aukeratutako teknologiari dagozkion justifikazio teknikoak jasotzen dituen ikerketa deskribatzailea. Aukeratutako teknologia tratatu beharreko lurzoruentzat egokia dela bermatu behar dute justifikazio tekniko horiek: instalazioaren neurri guztien, bere prozesuaren eta beste elementu batzuen justifikazioa, adibidez erreaktiboen dosifikazioa, prozesu-parametroak (tenperaturak, denborak...), analisiak, eta tratamenduaren aurretik, zehar eta ostean egin beharreko kontrol eta probak beharrezkoa denean, tratagarritasun-saiakuntza eta ikerketak ere egingo dira.

    • Prozesuen eskema orokorra.

    • Instalazioaren eskema funtzionala. Materien eta energiaren balantzeak.

    • Instalazioen funtzionamenduan zehar kutsadura lurzorua ez den beste ingurune batera eraman ahal izatearen kontrol-, antzemate- eta zuzenketa-neurrien deskribapena eta justifikazioa. Besteak beste, hurrengo neurriak sartu behar dira:

    • Sortutako ur kutsatuak eta lixibiatuak tratatu eta biltzeko aurreikusitako neurriak.

    • Atmosferara isurpenak egitea saihesteko prebentzio-neurriak.

    • Ikuskapen- eta funtzionamenduko proben, saiakuntzen eta analisien deskribapena.

    • Mantentze-lan prebentibo eta zuzentzailea egiteko moduaren deskribapena eta justifikazioa, eta baita instalazioko elementuak mantentzearena ere.

    • Araudi aplikagarria.

  2. Planoak:

    Instalazioaren hurrengo planoak aurkeztu beharko dira:

    • Multzoaren planoa.

    • Plantak, altxaerak eta sekzioak.

    • Instalazioak definitzeko eta ezagutzeko beharrezkoa den edozein erreferentzia.

  3. Lurzoruen tratamenduekin lotuta izandako lan-esperientzien zerrenda.

    Dekretu honetako 3.4 artikuluak aipatutako lan-egitasmo espezifikoak hurrengo datuak jaso beharko ditu gutxienez:

    • Lurzoruaren tipologia, zehaztapena eta tratatu beharreko kopuruak, jarduera zehatz bakoitzerako akreditatutako tratamenduaren egokitasuna justifikatuta.

    • Lan-sistema operatiboa, honakoak barne hartzen disuena: erreaktiboen dosifikazioa, prozesuko parametroak (tenperaturak, denborak...), analisiak, kontrolak eta probak, lurzoruetan tratamenduaren aurretik, zehar eta ostean egin beharrekoak, tratamenduaren egokitasuna bermatu ahal izateko.

    • Berreskurapen-lanetan ariko diren teknikarien zerrenda.

  1. Miaketazko ikerketako eta ikerketa xehatuko faseetarako betebeharrak.

    I. Laginak hartzen hasi baino lehenagoko elementuak.

    Laginketa-lanak hasi baino lehenago, eta ikerketa-fase bakoitzean eskura dagoen informazio guztia erabiliz, derrigorrezkoa izango da hurrengo elementuak garatzea horietako bakoitza era egokian dokumentatu beharra dago:

  1. Kokalekuan dauden substantzia kutsatzaileen eta beraien banaketa espazialari buruzko hipotesi bat. Lurzoruaren kalitateari buruzko ikerketa batean, laginketaren deseinua edo planifikazioa substantzia kutsatzaileek ingurune ezberdinetan duten banaketa espazialaren hipotesian oinarrituko da.

    Ustez lurzoruaren kutsaduraren eragina jaso duten inguruneak, dagokion ikerketa-fasean lagindu beharrekoak, hurrengoak dira:

    • Lurzorua eta hautsa.

    • Azaleko urak.

    • Lurzoruko ura (ase gabeko inguruan) eta lurpeko urak.

    • Uretakoa ez den fase likidoa (adibidez, hidrokarburoak).

    • Airea (lurzorukoa eta kokalekuaren atmosfera orokorrekoa).

    • Landaretza eta fauna (nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiapeneko espezieak barne).

    • Biztanleria (odola, gernua, ilea, hortzak, etab.)

      Hipotesia ikerketaren emaitzetan oinarrituta formulatuko da (ikerketa historikoa, ingurune fisikoaren deskribapena, miaketazko ikerketako landa-bisita eta honen datuak ikerketa xehatuan), betiere abian jarri beharreko kanpainaren helburu zehatzak eta dauden baldintza fisiko, tekniko, operatiboak eta abar kontuan hartuta.

      Kokalekuko substantzia kutsatzaileen eta beraien banaketa espazialaren gaineko hipotesia, aurretiazko eredu kontzeptual batean gauzatuko da; hau da, kokalekuaren eta bere inguruaren eskema batean. Bertan, era kualitatibo batean, kutsaduraren foku posibleak eta izaera jaso behar dira, eta baita identifikatutako hartzaile bakoitzaren azalpen edota sakabanaketa-ibilbide potentzialak ere.

  2. Lan-egitasmo bat: laginak hartzeko edozein fase abiarazi baino lehen, lan-egitasmo bat landu behar da. Egitasmo horrek hurrengo puntuak jaso beharko ditu gutxienez:

    • Laginketaren eta analisien helburua.

    • Ikertu beharreko eremuaren mapa, eskala egokian eginda.

    • Arriskuen aurretiazko eredu kontzeptualari jarraiki lagindu beharreko inguruneak.

    • Aurreikusitako laginketa-etapen kopurua.

    • Laginketa-puntuen gutxi gorabeherako kokapena, eskala egokian egindako plano batean.

    • Laginketa-puntuen kopurua.

    • Puntu bakoitzean aurreikusitako laginketen sakonera.

    • Laginketa-puntu bakoitzean a priori hartu beharreko lagin-kopurua.

    • Laginaren tamaina.

    • Laginketa-puntuak gauzatzeko eta laginak hartzeko teknikak.

    • Zulaketa eta laginketa egiteko tresnak garbitzeko protokoloa.

    • Laginetan zehaztu beharreko parametro fisiko-kimikoak.

    • Analisi eta saiakuntzak in situ egitea beharrezkoa ote den, eta saiakuntzak egiteko metodologien deskribapena.

    • Lixibiazio, bioerabilgarritasun edo espeziazio-saiakuntzak egiteko beharraren aipamena eta saiakuntzak egiteko metodologien deskribapena.

    • Analisian beharrezkoak diren doitasunaren, zehaztasunaren eta antzemate-mugen deskribapen orokorra.

    • Kalitatea kontrolatzeko eta bermatzeko plana.

    • Ikerketan egin beharreko lanetan jarraitu behar diren metodoen eta lan-prozeduren erreferentziak.

    • Ikerketarako bereziki egindako segurtasun-planaren edukia.

    • Lanaren gutxi gorabeherako kronograma. Lan bakoitzarentzat aurreikusitako iraupena, lanen arteko denborazko sekuentzia eta mendekotasunak islatu beharko ditu.

  3. Lurpeko sareen eta eremuen aurretiazko ikerketa: laginketa lanak hasi baino lehenago, lurpeko zerbitzu-kanalizazioak (elektrizitatea, ur-hornidura, saneamendua, gasa, etab.) edota aireko linea elektrikoak ote dauden aztertu behar da, batez ere hiriguneetan edo hiri-inguruetan.

    Eranskin honetan lurzoruaren kalitatea ikertzeko ezarritako arauak aldatu ahal izango dira, betiere ikerketaren ardura duten adituek era egokian arrazoitzen badute eta ingurumen-organoak oniritzia ematen badu.

    II. Laginak hartzea.

    1. Laginak hartzearen helburua eta printzipio orokorrak.

      Laginek lagindutako ingurunearen adierazgarri izan behar dute, eta hori bermatzeko era zabalean onartutako prozedura estandarrak erabiliko dira. Laginak beren konposizio kimikoan eraldaketarik eragiten ez duten metodoak eta tresnak erabiliz hartu behar dira.

      Ez da onartuko lagin mistoak landan prestatzea. Nahasketa-prozedura laborategian egingo da beti, ahalik eta homogeneizaziorik handiena bermatzeko.

      Laginak hartzeko prozedura justifikatu eta dokumentatu egin behar da. Horretarako, laginketaren erregistro bat prestatuko da, laginak hartzeko fitxa edo formatu espezifikoak erabiliz. Erregistroa lagindutako ingurune bakoitzerako indibidualizatua egongo da, eta gutxienez hurrengo datuak jaso beharko ditu: laginaren kokapena (lekua eta sakonera), laginak hartzeko data, laginaren zenbakia edo kodea, laginketarako teknika, lagindutako ingurunea, erabilitako kontserbagarriak erabili badira eta ikerketarako baliagarriak izan daitezkeen gainerako datuak (usaina, itxura, etab.).

    2. Laginak biltegiratu, kontserbatu eta garraiatzea.

      Laginak gordetzeko euskarrien materialak (flaskoak, tapoiak, espatulak, etab.) analizatu beharreko konposatuei ez dietela eragingo eta haien izaera edota kontzentrazioa ez dutela aldatuko kontuan hartuta aukeratuko dira, laginaren adierazgarritasuna galaraz dezaketen aldaketak ekiditeko. Ontziak aldez aurretik erabili gabeak izango dira beti, eta tamaina egokia izango dute. Era berean, zigilatzeko modukoak, hermetikoak, iraunkorrak eta erraz etiketatzeko modukoak izango dira.

      Beharrezkoa dela irizten denean, laginak era egokian gorde beharko dira, analizatu aurretik konposizioan aldaketak izatea saihesteko.

      Laginak era egokian etiketatu beharko dira, landako fitxa edo formatuan erregistratutakoarekin bat etor daitezen. Etiketek laginketaren data eta ordua, eta laginaren zenbaki edo kodea jaso behar dute gutxienez. Landako fitxa edo formatuan, berriz, besteak beste honako datuak jaso beharko dira: kopapena, laginketa egin duten teknikarien izena, laginen zenbaki edo kodea, eta kontserbagarrien balizko erabilpena.

      Lagina atera, bildu edo hartu ostean, berehala eta era egokian gorde beharko da, lagin-motaren eta gauzatu beharreko analisi-programaren araberako betebehar espezifikoak betez. Orokorrean, laginak iluntasunean mantendu beharko dira. Analizatu beharreko konposatuak biodegradagarriak badira, berriz, kanpoko tenperaturatik isolatuta mantentzen dituzten ontzietan eta hotzean gorde beharko dira laborategira heldu arte (2 eta 5.C artean edo izoztuta).

      Fase honetan, zainketen katearen dokumentu bat egingo da, kalitatea bermatzeko programaren zati bezala. Bertan, laginak zein pertsona edo erakunderen eskuetan edo zaintzapean dauden azaldu beharko da, eta baita laginak nortzuk erabili ditzaketen ere. Dokumentu horrek laginekin batera egon beharko du uneoro eta, eskuz aldatu ahal izateko, zaintzaren arduradunaren sinadura beharko du. Baimendutako langileek bakarrik erabili ahal izango dituzte laginak.

      III. Analisi kimikorako teknikak.

      Lurzoruko laginen zaintza, egokitzapena eta analisia 1. taulan jasotako arauei jarraiki egingo dira, betiere arau horiek etorkizunean izan ditzaketen eguneratzeak kontuan izanez.

    1. taula. Lurzoruko laginak analizatzeko arauak.

      Parametroa Araua Arauaren izenburua

      Lurzoruko laginen kontserbazioa ISO/CD 18512 Lurzoruaren kalitatea. Lurzoruko laginak epe motz eta luzerako kontserbatzeko gida

      Lurpeko uren laginen kontserbazioa ISO 5667-3:2003 Uraren kalitatea-Laginketa-3. zatia. Uraren laginak gorde eta manipulatzeko gida

      Laginen egokitzapena ISO 11464:1994 Lurzoruaren kalitatea. Laginen egokitzapena analisi fisiko-kimikorako

      ISO/DIS 11464:2004 Lurzoruaren kalitatea. Laginen egokitzapena analisi

      fisiko-kimikorako

      UNE 77303:1997 Lurzoruaren kalitatea: Laginen prestaketa analisi fisiko-kimikoetarako

      ISO 14507:2003 Lurzoruaren kalitatea. Laginen egokitzapena kutsatzaile organikoak determinatzeko

      ISO 16720:2005 Lurzoruaren kalitatea. Laginen egokitzapen kriogenikoa, gerora analiza daitezen

      Hezetasuna eta lehorreko pisua ISO 11465:1995 Lurzoruaren kalitatea. Lehorreko pisuaren eta masako uraren edukiaren zehaztapena.

      Metodo grabimetrikoa

      PHa ISO 10390:2005 Lurzoruaren kalitatea. PHaren zehaztapena

      Materia organikoa ISO 14235:1998 Karbono organikoaren zehaztapena oxidazio sulfokromikoaren bidez

      Buztina UNE 77314:2001 Lurzoruetako materia mineralaren banaketaren zehaztapena. Baheketa eta sedimentazio

      bidezko metodoa

      Metalak ateratzea ISO 11466:1995 Lurzoruaren kalitatea. Ur zurrunean disolbagarriak diren elementuen zehaztapena.

      Kadmioa, kobaltoa, kobrea, kromoa, nikela, beruna, zinka ISO 11047:1998 Lurzoruaren kalitatea. Metal astunen zehaztapena xurgapen atomikoko espektrometria bidez

      Artsenikoa NEN 5760 Lurzorua. Artsenikoaren edukiaren zehaztapena xurgapen atomikoko espektrometria bidez

      (hidruroak sortzeko teknika), azido nitriko eta azido klorhidrikoarekin digestioa eta gero

      Merkurioa ISO 16772:2004 Lurzoruaren kalitatea. Ur zurruneko lurzoruko estraktuen merkurioaren zehaztapena lurrun

      hotzeko espektrometria atomiko bidez edo fluoreszentzia-lurrun hotzeko espektrometria atomiko

      bidez

      Zianuroa ISO 11262:2003 Lurzoruaren kalitatea. Zianuroaren zehaztapena

      ISO 17380:2004 Lurzoruaren kalitatea. Zianuro osoen eta erraz libera daitekeen zianuroaren zehaztapena.

      Fluxu jarraitua analizatzeko metodoa

      Pestizida organokloratuak eta PCBak ISO 10382:2002 Lurzoruaren kalitatea. Pestizida organokloratuen eta poliklorobifeniloen zehaztapena.

      Gasak kromatografiatzeko metodoa elektroiak harrapatzeko detektagailuarekin

      Olio minerala ISO 16703:2004 Lurzoruaren kalitatea. Hidrokarburoen zehaztapena C10etik C40ra arteko tartean

      gasak kromatografiatuz

      Hidrokarburo aromatiko poliziklikoak ISO 13877:1998 Lurzoruaren kalitatea. Hidrokarburo aromatiko guztien zehaztapena.

      Bereizmen altuko kromatografia likido bidezko metodoa

      ISO/FDIS 18287 Lurzoruaren kalitatea. Hidrokarburo aromatiko poliziklikoen (PAH) zehaztapena -

      Gasak masa-detektagailuekin (GC-MS) kromatografiatzeko metodoa

      Parametroa Araua Arauaren izenburua

      Konposatu organiko hegazkorrak ISO 15009:2002 Lurzoruaren kalitatea. Hidrokarburo hegazkorren, naftalenoen eta hidrokarburo halogenatu

      hegazkorren edukiaren zehaztapena gasen kromatografia bidez. "Purga eta tranpa" metodoa

      desortzio termikoarekin

      ISO 22155/2005 Lurzoruaren kalitatea. Hidrokarburo aromatiko eta halogenatuen eta aukeratutako

      eterren zehaztapen kuantitatiboa gasen kromatografia bidez. Headspace estatikoaren metodoa

      Klorofenolak ISO 14154:2005 Lurzoruaren kalitatea. Klorofenolen hautaketa baten zehaztapena - Gasen kromatografia metodoa

      elektroiak harrapatzeko detektagailuarekin

      Fenolak ISO 6439 Uraren kalitatea. Fenolen indizearen zehaztapena

      EPA 8041 Gasen kromatografia bidezko fenolak.

      1. eranskin honetan biltzen diren arauak lurzoruentzat dira esklusiboki. Beste matrizeen (adibidez, lurpeko urak) erabilpena eta analisia dagokien eremuetan espezifikoki garatutako legeria eta arauak jarraituz egingo da. Salbuespena, uraren laginak gorde eta erabiltzeko araua da.

    2. taulan zehaztu ez diren parametroen analisia Nazioarteko Estandarizazio Erakundeak ezarritako arauei jarraiki egingo da, arau hauek eskuragarri daudenean.

      Dena den, dekretu hau onartu osteko lehen hiru urteetan, beste arau edo prozedura batzuk erabili ahal izango dira, betiere era egokian baliozkotuak izan badira. Horretarako, hurrengo bideak daude: dagokion erreferentzia-materiala erabiltzea, laborategien arteko kontrol-jardueretan parte hartzea edota, bi aukera horiek bideragarriak ez balira, baliozkotzeko barne-jarduerak eginda. Behin hiru urteko epea igarota, UNE-EN ISO/IEC 17025 Arauaren egiaztapena izango da parametroaren gaitasun teknikoa bermatuko duena baliozkotzeari, laborategien arteko jarduerei edota eguneratutako arauekin bat izateari dagokionez.

      Ordezko arauekin eta atal honetan azaldutakoekin lortutako emaitzak ezberdinak izango balira, bigarrenak hartuko lirateke erreferentzia-arau bezala.

      IV. Ingurune hidrogeologikoaren definizioa.

      Ingurune hidrogeologikoa definitzeko, beharrezkoa izango da ikerketa-faseetan hurrengo datuak eskuratzea:

      1. Alderdi geologikoak. Ikuskapen geologikoaren helburua, zorupean dauden unitate estratigrafikoak eta haien antolamendua identifikatzea da, kutsatzaileen migrazio-aukera ebaluatzeko. Emaitzak grafikoki ilustratu behar dira (planta eta profila), betiere eskala egokian.

      2. Alderdi hidrogeologikoak. Gutxienez hurrengoak baloratuko dira:

        • Lurpeko uren fluxu erregionalaren erregimena. Identifikatu egin beharko dira birkarga eta deskargarako eremuak, formazio bakoitzaren oinarrizko jokabide hidrogeologikoak, eta identifikatutako akuiferoen zein erlazionatuta dauden beste sistema hidrikoen balizko harreman hidraulikoak.

        • Lurpeko uren fluxu lokaleko erregimena (abiadura eta noranzkoa) unitate hidrogeologiko ezberdinetarako. Plantan eta profilean ilustratu behar dira, eta iragazkortasun-koefizientea eta gradiente hidraulikoak azaldu behar dira.

        • Foku kutsatzaileak, edota lurpeko edo azaleko edozein instalaziok lurpeko uren fluxuan izan dezakeen eraginaren analisia.

        • Kutsadura fokutik eratortzean azaleko edo lurpeko uretan izan daitekeen eraginaren ebaluazioa.

      3. Alderdi hidrogeokimikoak. Ikertutako lekuak lurpeko uren kalitatean duen eragina zehazteko, beharrezkoa da ur horien ezaugarri kimiko naturalak ezagutzea osagai nagusiei zein bigarren mailakoei dagokienez. Lortutako balioak, lekuaren ondorioz eragindako kutsadurak zehazteko erreferentzia gisa erabiliko diren oinarrizko kontzentrazioak zehazteko erabiliko dira.

        V. Kalitatea kontrolatzeko programa.

        1. Sarrera.

          Kalitatea kontrolatzeko programak hurrengo helburua izango du: lurraren kalitatea ikertzeko egiten diren operazioetatik eratorritako akatsak minimizatzeko beharrezkoak diren kontrol-neurriak zehaztea.

          Helburu hori betetzeko, beharrezkoa izango da ikerketa hasi baino lehen hurrengo alderdiak kontuan izatea:

          • Nor izango den datuen erabiltzailea.

          • Ikerketa-proiektuaren helburuak.

          • Lortutako datuetatik abiatuta hartu beharreko erabakiak.

          • Non, noiz eta nola sortuko den informazioa.

          • Akatsen balizko iturriak eta horiek proiektuan izan dezaketen eragina txikitzeko hartu beharreko neurriak.

          • Datuen mota, kopurua eta kalitatea.

          • Datuek kalitatearen aldetik bete beharreko irizpideak, gerora proiektuan zehar hartuko diren erabakietan oinarri gisa erabili ahal izateko.

          • Emaitzak analizatzeko irizpideak.

          • Datuak emaitzen txostenean aurkezteko modua.

            Kalitatea kontrolatzeko programak gutxienez hurrengo ikerketa-etapak izango ditu kontuan:

          • Laginak hartzea.

          • Laginen garraioa.

          • Laginen analisia.

          • Dokumentazioa.

        2. Kalitatea kontrolatzeko programa laginak hartzean.

          Laginketa-prozesuan kalitatea kontrolatzearen helburuak hurrengoak dira:

          • Laginketa-puntuen kopuruari, kokapenari, laginketen uneari edo maiztasunari buruzko erabakiak zehazki zergatik hartu diren arrazoitzea.

          • Laginketa-prozesuan zehar laginen edo analitoen osotasuna bermatzea.

          • Emandako urrats guztien dokumentazioa osatua egongo dela bermatzea horrela, protokoloak bete izana, balizko aldaketak eta horien justifikazioak egiaztatu ahal izango dira.

            Laginak hartzeko prozesuan izan daitezkeen balizko akatsen iturriak kontrolatzeko, beharrezko neurri guztiak planifikatu eta hartuko dira hurrengo arloetan:

          • Laginketa aurreko jarduerak. Laginketa-ekipoak egiaztatu eta kalibratu egingo dira, ontziak garbitu eta enbalatuko, beharrezko kontserbatzaileak prestatuko, etab.

          • Laginen jatorria. Aurrez finkaturiko protokoloaren arabera zehaztuko dira laginketaren lekua, unea eta gainontzeko alderdiak. Hori guztia langile kualifikatuek egingo dute, proiektuaren lan-hipotesian oinarrituz.

          • Laginketarako metodologia. Laginak hartzeko teknikak eta ekipamendua laginketaren helburuetara eta ikertu beharreko lurzoruaren ezaugarrietara egokitu beharko dira.

          • Landan eginiko analisiak. In situ zehaztutako parametroen kasuan, lan-baldintzen eraginez protokoloan izandako desbideraketek akats esanguratsuak sor ditzakete. Hori dela-eta, beharrezkoa da emaitzak interpretatzeko datu osagarri guztiak erregistratzea (tenperatura, baldintza meteorologikoak, etab.).

          • Laginen kontserbazioa. Beharrezkoa da laginak era egokian kontserbatzea, hartzen diren unetik laborategira heltzen diren arte. Horregatik, ezinbestekoa da baldintza egoki batzuk mantentzea (tenperatura, argia, konposatu kimikoen adizioa, etab.).

          • Laginei buruzko dokumentazioa. Laginen informazioa jasotzen duen erregistroak aldez aurretik ezarritako protokoloak bete beharko ditu. Lagin bakoitzari buruzko informazioa laginketa-lekuan bertan jaso beharko da beti. Hurrengoak dira gutxienez erregistratu beharreko datuak:

          • Lagina identifikatzeko kodea.

          • Lagina zein proiektukoa den.

          • Laginketa-lekuaren identifikazioa eta kokapena.

          • Lagin-hartzearen data eta ordua.

          • Baldintza meteorologikoak.

          • Laginak hartzeko parametroak (sakonera, neurriak, etab.)

          • Erabilitako tresnen eta metodoen erreferentzia.

          • Laginaren deskribapena.

          • Lagin-hartzearen arduradunaren identifikazioa.

          • Prozesuan zehar izandako gertakariak.

          • Laginarekin edo laginketa-prozesuarekin lotutako beste edozein informazio interesgarri.

            Zuriak karakterizatzea beharrezkoa da laginketa-operazioaren kalitatea kontrolatzeko, baita laginak ateratzeko, manipulatzeko eta analisiko gainontzeko faseetarako ere. Kasu honetan, ohikoenak landako zuriak eta ontziko zuriak dira.

        3. Kalitatea kontrolatzeko programa laginak garraiatzean.

          Laginak hartu diren lekutik laborategira eramateko garraio-prozesuak laginaren osotasuna eta kontrol-mekanismoen jarraipena bermatu behar ditu. Horretarako, hurrengo alderdiak kontuan izango dituzten protokoloak egin behar dira: ontzien ezaugarriak, identifikatzeko modua, kontserbatzeko eta garraiatzeko baldintzak, etab.

          Zuri egokienak erabiliz kontrolatu beharreko beste etapetako bat garraioarena da.

        4. Laginak analizatzean kalitatea kontrolatzeko programa.

          Kalitatea kontrolatzeko programaren oinarrizko ezaugarriak hurrengoak dira:

          • Laborategiko jardunbide egokiko printzipioak gauzatzea eta zorrozki jarraitzea.

          • Operazio-prozedura estandarrak modu egoki eta jarraituan erabiltzea.

          • Zehaztapen espezifikoentzat arretaz taxututako protokoloak ezartzea eta jarraitzea.

          • Langile kualifikatuak modu egoki eta jarraituan erabiltzea.

          • Egoera onean dagoen eta fidagarria den ekipamendua erabiltzea.

          • Kalibrazio-prozedura eta estandar egokiak erabiltzea.

          • Goi-mailako langile kualifikatuek zehatz-mehatz ikuskatu behar dituzte operazio guztiak. Nolanahi ere, langile horiek ezin dute ikuskatzen dituzten operazioekin zuzenki lotuta egon.

        5. Dokumentazioaren kalitatea kontrolatzeko programa.

          Kalitatea zorroztasunez kontrolatzeko, ezinbestekoa da zaintza-katea mantentzea. Lagina hartzen den unetik laborategian entregatzen den arte etenik gabeko kontrol bat egon dela frogatzen duten prozedura eta dokumentazioa dira zaintza-katea.

          Laginaren zaintza-kateak laginaren osotasuna eta jarraipena bermatzen ditu; horretarako, laginaren arduradunak uneoro egongo dira identifikatuta, eta lagina zaintzapean edota kontrolatuta egongo da kateko hurrengo mailaren esku geratu arte.

          Zaintza-katea lagina hartu den lekuan bertan hasten da, laginketa-taldeko arduradunarekin, eta ahalik eta motzena izan behar du. Laginaren zaintza eskuz aldatzen denean, aurreko eta osteko arduradunek beharrezko erregistroak sinatu beharko dituzte, eta katearen jarraipena egiaztatu beharko dute. Balizko edozein irregulartasun berehala erregistratu behar da.

          1. Miaketazko ikerketaren edukia.

            I. Sarrera.

            Miaketazko ikerketaren helburua, hurrengo xedeetarako beharrezkoa den informazioa jasotzea izango da:

          1. Lurzoruaren kutsadura edo aldaketari buruzko pisuzko zantzuak ematen dituzten datu historikoak izatea.

          2. Gizakien osasunarentzat edo ekosistementzat arriskutsuak izan daitezkeen substantzia kutsatzaileen kontzentrazioen presentzia baieztatzea, garrantzitsuenak diren substantziak identifikatuz eta batez besteko kontzentrazioaren gutxi gorabeherako balioak identifikatuz.

          3. Kutsaduraren edo eraldaketaren banaketa espazialaren hipotesia baieztatzea eta, beharrezkoa balitz, antzemandako substantzia kutsatzaileen lokalizazio espazialaren heterogeneotasuna eta aztertutako lekuko azpieremu edo geruza-mota ezberdinak zehaztea.

          4. Beharrezkoa balitz, hurrengo ikerketa-fasea era egokian diseinatzea ahalbidetuko duten datu esanguratsuak jasotzea.

            Miaketazko ikerketa-fasean garatu beharreko jarduerak bi etapatan bilduko dira:

          1. Lehen etapak hurrengo jarduerak hartzen ditu bere baitan:

            • Ikerketa historikoa.

            • Lurzoruaren eta alboko eremuaren ingurune fisikoaren analisia, substantzia kutsatzaileen balizko dispertsio-bideen lehen hipotesi bat diseinatzea ahalbidetuko duena.

            • Landa-bisita, aurreko bi jardueretan jasotako datuak in situ osatzeko eta lekuaren egungo egoerari buruzko datuak eskuratzeko.

          2. Lehen etapan eskuratutako datuak oinarri hartuta, bigarren etapa bat gauzatuko da. Bertan, beharrezkoak diren laginak hartu eta analisi kimikoak egingo dira, eta baita ikerketa-fase honetako emaitzen balorazioa ere.

            II. Ikerketa historikoa.

            Ikerketa historikoaren helburua, hurrengo arloei buruzko informazio zehatza jasotzea da: kokalekuko lurzoruen bilakaera kronologikoa, kokalekuan garatutako ekintza kutsatzaile zehatzak edo potentzialki kutsatzaileak direnak, eta horiek lurzoruaren balizko kutsadurarekin edo eraldaketekin izan dezaketen erlazioa.

            Ondorioz, ikerketa historikoak hurrengo helburuetarako beharrezkoak diren datuak bilduko ditu:

          1. Kokalekuan lurzoru kutsatuak edo eraldatuak daudela adierazten duten zantzuak baieztatzea.

          2. Ikertu beharreko lekuak mugatzea, laginketaren diseinua ziurtasun handiagoarekin zuzentzeko.

          3. Ahal den neurrian, lurzoruaren kutsadura edo eraldaketa-mota definitzea.

          4. Lurzoruaren kutsadurak edo eraldaketak sor ditzaketen ondorio eta eraginei lehen hurbilketa egitea, arriskuen aurretiazko eredu kontzeptuala diseinatuz.

            Ikerketa historikoak aztertu beharreko eduki eta osagai zehatzak kokaleku-motaren eta kasu bakoitzeko inguruabarren araberakoak izango dira. Hala ere, jarraian bi kokaleku-mota ohikoenen ikerketa historikoak izan beharreko edukiak ezartzen dira; hau da, kokaleku industrialenak eta zabortegienak.

            1. Kokaleku industrialetako ikerketa historikoaren edukia.

            1. Aurrekari orokorrak.

              • Kokapen geografikoa.

              • Azalera (librea eta eraikia).

              • Jabeak/edukitzaileak.

              • Garatutako ekoizpen-jarduerak.

              • Kokalekuaren eta inguruko eremuen aurretiazko erabilpena(k).

              • Kokalekuaren eta bere inguruen egungo erabilpena.

            2. Lurzoruarentzat kutsagarriak izan daitezkeen jardueren eta instalazioen banaketa.

              • Egungo zein dagoeneko desagertuta dauden aireko zein lurpeko eraikin eta instalazioen kokapena planoan.

              • Egungo zein dagoeneko desagertuta dauden hornidura-sareen, kanalizazioen, hoditerien eta abarren kokapena planoan.

              • Ekoizpen-instalazioek edo instalazio osagarriek okupatutako eremuaren azalera.

              • Eraikin eta instalazioen materialak eta eraikuntza-egiturak.

            3. Lurzoruarentzat kutsagarriak izan daitezkeen jardueren eta instalazioen deskribapena.

              • Ekoizpen-prozesuen analisia, jarduera-aldika.

              • Lehengaien, erreaktiboen, fabrikatutako produktuen eta sortutako hondakinen ezaugarri nagusiak, konposizio kimikoa eta kopurua.

              • Gas-isurpenen eta isurpen likidoen ezaugarriak.

              • Ekoizpen-jardueratik eratorritako hondakinen norakoa/kudeaketa.

              • Erabilitako erregaien izaera eta biltegiratzeko modua.

            4. Izandako erabilpen-motagatik bereizitako eremuen identifikazioa.

              • Iraganean erabilpen ezberdinak izan dituzten eremuak bereizi egingo dira, gaur egun prozesu-eremu bakar bat osatu arren.

              • Lurzoruaren balizko kutsadura baten ikuspuntutik antzerako jarduerak jasan dituzten eremuak identifikatu egingo dira.

            5. Gertakariak/istripuak.

              • Ihesak, jarioak, pitzadurak, hodietako, tangetako edota upeletako isurketak, etab.

              • Behin-behingoz biltegiratzeko eremuak.

              • Garbiketek, berrikuspenek edo istripuek behartuta ekoizpenean izandako geldialdiak.

              • Jarduera-epean izandako istripuak.

              • Salaketak eta noizean behingo kutsadurak.

                1. Zabortegi bati buruzko ikerketa historikoaren gutxieneko edukia.

                1. Aurrekari orokorrak.

              • Kokapen geografikoa.

              • Azalera.

              • Kokalekuaren eta inguruko eremuen aurreko erabilpena(k).

              • Kokalekuaren eta bere inguruen egungo erabilpena.

              • Orubearen lehenagoko eta gaur egungo jabeak/edukitzaileak.

              • Isurtzeko/betetzeko baimenak/lizentziak.

              • Jarduera administratiboak (salaketak, ikuskapenetako analisi kimikoak, etab.).

              • Zabortegian indarrean dauden neurri zuzentzaileak (azpiko edota goiko iragazkaizteen presentzia, azaleko edota lurpeko drainatzeak, gas-drainatzeak, lixibiatuak tratatzeko instalazioak, etab.).

                1. Lursailaren historial kronologikoa.

              • Hondakin-mota ezberdinen isurpen-aldiak.

              • Ustez isuri egin diren hondakinen izaera, konposizio kimikoa, toxikotasuna, kopuruak eta jatorria.

              • Zabortegitik gertu dauden eta bertako erabiltzaile izan daitezkeen enpresak.

              • Zabortegira eramandako hondakinen garraiolariak.

    3. Bereizitako eremuen identifikazioa.

      • Isuritako hondakin-moten araberako eremu-bereizketa.

      • Zabortegiak denboran zehar izandako bilakaeraren araberako eremu-bereizketa, planoak edo hegaldi fotogrametrikoak daudenean.

      • Hondakin baten isurpen-motaren araberako eremuen bereizketa (ontziratu gabe, zakuetan, etab.).

      • Lurzoruarentzat aurreikusitako erabilpenaren araberako eremu-bereizketa.

    4. Gertakari esanguratsuak.

      Gertakariak (suteak, lurjausiak, gas-jarioak, leherketak, etab.).

      III. Ingurune fisikoaren analisia.

      Ikerketa historikoarekin eta landa-bisitarekin batera, hurrengo helburua du ingurune fisikoaren analisiak: substantzia kutsatzaileen presentzia dela-eta, kokalekuak gizakien osasunarentzat eta ekosistementzat izan dezakeen balizko arriskuari buruzko hipotesi bat egitea. Ondoren egingo den ikerketako diseinua hipotesi horren arabera egin beharko da. Hipotesiak hurrengo datuak jaso beharko ditu: balizko substantzia kutsatzaileek kokalekuaren arabera izan dezaketen jokabide aurreikusgarria, balizko migrazioen mekanismo eta bideak, eta gizakien osasunarentzat eta ekosistementzat dauden arrisku potentzialak.

      Ingurune fisikoa analizatuz, substantzia kutsatzaileen lokalizazioan eta beren migrazioan eragin dezaketen faktoreak zehaztuko dira, baita gizakien osasunarentzat eta ekosistementzat arriskutsuak izan daitezkeen kokalekuak eta beren inguruaren ezaugarriak ere. Analisi honek, hasiera batean, ez du ikerketatik kanpoko kokalekuetan sartzerik eskatuko. Ondorioz, ikerketarako funtsezkoak diren datuak lortzeko ezinbestekoa denean bakarrik egingo da ondoko lursailetara sartzeko baimenak lortzeko ahalegin osagarria.

      Ikerketa-fase honetan, gutxienez hurrengo alderdien inguruanbeharrezkoak diren datuak bilduko dira:

      • Eskualdeko eta tokiko geologia, eskala egokian.

      • Geomorfologia.

      • Hidrogeologia.

      • Tokiko meteorologia.

      • Landaretza.

      • Edafologia.

      • Paisaiaren edo naturaren aldetik interesa duten guneak edo bereziki babestutakoak lokalizatzea.

      • Geografia (lurraren erabilpena, giza kokalekuak, etab.).

        IV. Landa-bisita.

        Landa-bisitak aurreko bi jardueretan bildutako datuak in situ osatzea eta baieztatzea izango du helburu, eta baita kokalekuaren egungo egoeraren inguruko informazioa eskuratzea ere.

        Horretarako, landa-bisitan zehar, orain arteko datuak baieztatzea ahalbideratzen duten informazio guztiak jaso beharko dira hurrengo alderdiei buruz:

      • Ikertzen ari garen lurzoruaren ezaugarriak.

      • Lurzoruaren egoera eta bere propietateetan izandako eraldaketak.

      • Hondakinen presentzia.

      • Eraikinen, instalazioen eta sarreren egoera.

      • Kanalizazioen eta isurbideen kontserbazio-egoera.

      • Landaretzaren eraldaketa.

      • Azaleko uren kalitatea.

      • Lur azpiko uren kalitatea.

      • Azalpenerako ibilbide posibleak.

      • Sartzeko bideak, laginketa-puntu posibleak eta ikerketaren ondorengo diseinurako beharrezkoak diren kokalekuaren beste ezaugarri batzuk.

      • Substantzia kutsatzaile hegazkorrei eta lehergarritasunari buruzko datu erdikuantitatiboak ikertzaile, langile eta hirugarren pertsonen segurtasun-neurriak diseinatzeko.

      • Kokalekutik kanpoko kutsadura-iturri posibleak.

        Funtsezko helburuetako bat izan ez arren, landa-bisitan in situ egin ahal izango dira neurketak eta analisiak, beharrezkoa irizten denean. Horrela lortutako emaitzek ikerketan hartu beharreko segurtasun-neurriak diseinatzen lagunduko dute. Era berean, laginketa eta analisi kimikoko estrategia lantzeko datu osagarriak eskuratzeko modua ere izango da. Hala ere, teknika hauen bidez eskuratutako datuak orientagarritzat jo behar dira beti.

        V. Ikerketa historikoaren, ingurune fisikoaren analisiaren eta landa-bisitaren txostena.

        Behin ikerketa historikoa, ingurune fisikoaren analisia eta landa-bisita amaituta, gutxienez hurrengo alderdiak bilduko dituen txosten bat egingo da:

        1. Jasotako informazio guztiaren deskribapen zehatza. Mapak, planoak, eta kokagunearen une historiko ezberdinetako zein egungo egoeraren argazkiak erantsi beharko dira.

        2. Kutsaduraren banaketa espazialaren hipotesia gauzatzea azpieremu bakoitzerako eta, posible denean, kutsadurak ustez duen sakonera.

        3. Laginak hartzeko unean eta osteko analisi kimikoan jarraitu beharreko laginketa-estrategia. Gutxienez hurrengo alderdiei egin behar zaie erreferentzia:

          • Lagindu beharreko inguruneak.

          • Kokalekuan izateko aukera gehien dituzten substantzia kutsatzaileak.

          • Kutsaduraren banaketa heterogeneoaren edota iturri ezezagunetik eratorritako eraldaketaren hipotesiaren kasuan (kutsaduraren kokapena edota ustez kutsatuta dagoen azpieremuaren kokapena nahiko era zehatzean muga badaiteke, kutsaduraren edo eraldaketaren iturria ezaguna dela ulertuko da. Kontrako kasuan berriz, ezezaguna izango da), ustez kutsaduraren iturria dagoen eremuaren eta bere balizko kokapenaren aipamena.

          • Arriskuen aurretiazko eredu kontzeptuala. Kokalekuarekin lotutako arriskuaren hipotesia. Hurrengo datuak jaso beharko ditu: ustez kutsatuta dauden inguruak, balizko arrisku-hartzaileak, kutsaduraren azalpen-ibilbideak eta norabideak, eta substantzia kutsatzaileak sakabanatzeko moduak.

          • Erabilitako informazio-iturrien zerrenda eta bakoitzetik lortutako informazioaren erreferentzia.

            VI. Miaketazko ikerketa-fasean laginketa diseinatzeko baldintzak.

            Miaketazko ikerketa-fasean, laginketa diseinatzearen helburua kutsatuta edo eraldatuta egoteko aukera gehien duten laginketa-puntuak aukeratzea da.

            1. Lurzoruko laginketa-puntuen gutxieneko kopurua zehaztea.

              Ikerketa historikoan, ingurune fisikoaren ikerketan eta landa-bisitan bildutako datuen azterketa oinarri hartuta, bereizi ahal izan den eremu bakoitzak izan beharreko gutxieneko laginketa-puntu kopurua zehaztuko da 2. laukian azaltzen den eta ostean deskribatzen den eskemari jarraiki. Ordezko metodologia bat erabiltzeko aukera ere izango da, betiere nazioarteko normalizazio erakundeek, lurzoru kutsatuak ikertzen dituzten adituen elkarteek edo lurzoru kutsatuetan adituak diren erakundeek egindako gida teknikoekin bat egiten badu.

            2. koadroa. LAGINKETA-PUNTUEN KOPURUA MIAKETAZKO IKERKETA-FASEAN

              AURREZ LORTUTAKO TXARRA n= 10 + 10A

              INFORMAZIOAREN KALITATEA

              ONA

              KUTSADURAREN BANAKETA

              ESPAZIAL MOTA

              HOMOGENEOA HETEROGENEOA EZEZAGUNA

              ITURRI EZAGUNA ITURRI

              EZEZAGUNA

              n = 5 + A ZEHAZTUTAKO GRADIENTEA n = 4 + A/a

              MUGAK

              n: laginketa-puntuen kopurua

              A: ikerketa-erremuaren azalera (hektareatan) n≥4 iturriko

              a: ustez kutsatuta dagoen eremuaren azalera

              (hektareatan)

            1. Lurzoruko laginketa-puntuen kokapena eta puntu bakoitzean jaso beharreko gutxieneko lagin-kopurua zehazteko irizpide orokorrak.

              Laginketa-puntuen kokapen zehatza jarraian azalduko diren irizpideen arabera erabakiko da, betiere hurrengo bi alderdiak kontuan izanda: informazio erabilgarriak behar adina kalitate duen edo ez, eta kutsaduraren edo eraldaketaren banaketaren inguruan kasu bakoitzerako dagoen hipotesia.

              1. Informazio erabilgarriak behar adina kalitate ez duenean. Informazio erabilgarriak behar adina kalitate ez duen kasuetan, laginketa-puntuak ikerketa egin behar den eremu osoan zehar kokatuko dira, era erregularrean, hiru zuloka jarritako maila triangeluar baten arabera. Laginketa-puntu bakoitzean lurzoruaren lagin bat hartuko da gutxienez. Ezingo dira lagin mistoak prestatu.

              2. Informazio erabilgarriak behar adina kalitate duenean. Ikertu beharreko eremuari buruzko informazio erabilgarriak behar adina kalitate duenean, kutsaduraren edo eraldaketaren kokapenaren banaketaren hipotesiaren arabera zehaztuko dira laginketa-puntuen kokapena eta laginen kopuru minimoa.

                1. Kutsaduraren edo eraldaketaren banaketa homogeneoa denean: laginketa-puntuak hiru zuloka jarritako maila triangeluar baten arabera ezarriko dira kutsaduraren edo eraldaketaren banaketa homogeneoa bada dela kokaleku osoan, dela aldez aurretik jasotako informazioaren arabera definitutako azpieremuetan. Laginketa-puntu bakoitzeko eta geruza susmagarri bakoitzeko lagin bat hartuko da gutxienez. Lagin mistorik prestatu ahal izango da gerora analizatzeko, baina inoiz ez dira hiru lagin indibidual baino gehiagok osatuak izango.

                2. Kutsaduraren edo eraldaketaren banaketa espaziala heterogeneoa denean: laginketa-puntuen sareak ahalik eta heterogeneotasun handiena detektatu ahal izateko moduan kokatuko dira, eta baita era guztietako jarduera kutsatzaileek potentzialki eragindako eremuak detektatu ahal izateko moduan ere. Kutsaduraren iturria ezaguna edo ezezaguna izatearen arabera ezarritako arauak ere jarraitu behar dira.

      • Kutsaduraren edo eraldaketaren iturria ezaguna denean. Kasu honetan, arau ezberdinak aplikatuko dira, kutsadura-motaren banaketaren arabera:

      • Kutsaduraren banaketak muga zehatzak dituenean: kutsaduraren edo eraldaketaren banaketak muga zehatzak dituenean, kokalekuan zehar banaketa irregularra nahiz mosaiko erakoa izanda ere, beharrezkoa izango da azpieremuen araberako laginketa edo laginketa geruzatua egitea. Hau da, laginketa unitateak banatuz egin beharko da. Geruza bakoitza azpieremu homogeneo bat bezala hartzen da eta, ondorioz, banaketa espazialeko hipotesi horren arabera ikertu beharko da.

      • Kutsaduraren banaketa gradientea denean: ikertu beharreko tokiak nahiko gradiente zabalak dituenean hau da, baldintzak era jarraituan edo gradualean aldatzen direnean, laginketa-puntuak substantzia kutsatzaileen gehieneko kontzentrazio-gradiente norabidean jarri behar dira. Laginketa-puntu eta geruza susmagarri bakoitzeko lagin bat hartu behar da gutxienez, eta hori era indibidualean analizatu. Kasu honetan ez da lagin mistorik prestatuko.

      • Kutsaduraren edo eraldaketaren iturria ezezaguna denean: zulaketa bakoitzeko bi lagin hartu beharko dira gutxienez, eta lagin mistoak prestatu ahal izango dira, baina lagin mistoetan ezin izango dira hiru lagin indibidual baino gehiago nahasi, eta inoiz ezingo dira lagin mistoetan erabili substantzia kutsatzaileak zentzumenen bidez antzemateko moduan dituzten lagin indibidualak.

        1. Lur azpiko uren ikerketa.

          Lurpeko urek lurzoruaren kalitatean aldaketa jasan duen leku batetik eratorritako kalterik jaso ote duten egiaztatzeko, behar-beharrezkoa izango da miaketazko ikerketa-fasean kokalekuaren eta bere inguruaren funtzionamendu hidrogeologikoaren oinarrizko arauak aldez aurretik ezagutzea, bereziki uren biltegiratze- eta igorpen-ahalmen esanguratsua duten maila estratigrafikoak eta urak lur azpian dituen fluxu-norabideak. Arlo honetako informazioa izanda ere, miaketazko ikerketan beharrezkoa izango da gutxienez serie estratigrafikoa zeharkatzen duen ikuskapen-zundaketa bat egitea.

          Ikerketa-fase honek oinarrizko datu hidrogeologikoak lortzea ere du xede. Horretarako, laginketa ez ezik, beste teknika batzuk ere erabili ahal izango dira.

          Kokalekuaren ezaugarri hidrogeologikoei buruz lortutako informaziotik abiatuta, orokorrean lagin-kopuru mugatu bat hartuko da saturatuta dagoen eremukoa, bereziki. Gutxienez bi lagin hartuko dira: foku kutsatzailetik gertu dauden uretan gora bat eta uretan behera bestea. Kutsatuta egon daitezkeen hainbat akuifero egonez gero, ikuspuntu hidrogeologikotik begiratuta kutsaduraren aurrean ahulena denari emango zaio lehentasuna normalean azalekoena dena.

          Gainera, gomendagarria da kokalekuaren inguruan dauden ur-putzu edo iturrietan laginak sistematikoki hartzea, betiere ondorengo emaitza analitikoen adierazgarritasuna bermatuko duten ezaugarri konstruktiboak badituzte.

        2. Beste baliabide batzuen laginketa-estrategia.

          Ustez kutsatzaile hegazkor edo erdihegazkorrak daudelako lurzoruaren gas-fasean konposatu horien kontzentrazio esanguratsuak dituzten kokalekuetan, beharrezkoa izango da aire interstiziala lagintzea.

          Aipatutakoez gain, beste material edo elementu batzuk ere lagindu daitezke miaketazko ikerketan. Normalean hori izaten da zabortegietan utzitako edo lixibiatutako hondakin zein materialen kasua, baina elementu horien laginketaren irismena mugatua izaten da.

          VII. Miaketazko ikerketa-fasean aztertu beharreko parametroak.

          Ikerketa historikoan eta landa-bisitan bildutako informazioa behar adinakoa dela irizten bada, informazio horretan oinarrituta erabakiko da miaketazko ikerketa-faseko analisi kimikoa zein substantzia kutsatzaileei egingo zaien, betiere ikertzen ari garen kokalekuaren aurreikusitako erabilpena kontuan izanda.

          Ikerketa historikoan bildutako informazioa ez bada nahikoa aztertu behar diren laginetako substantzia kutsatzaileak definitzeko, analisi kimikoak 2. taulan zehaztutako parametroak jaso beharko ditu gutxienez.

        1. taula. Ez badugu beharrezkoak diren analisi kimikoak definitzeko kokalekuaren inguruko behar adina informazio, hurrengo parametroak zehaztu beharko dira lurzoruko eta lurpeko uren laginetan:

          Lurzoruaren goiko geruza (0-0,5 m) Lurzoruaren beheko geruza (0,5-2m) Lurpeko ura

      • Metal astunak (artsenikoa, kadmioa, Metal astunak (artsenikoa, kadmioa, PHa

        kobaltoa, kobrea, kromoa, merkurioa, kobaltoa, kobrea, kromoa, merkurioa, Eroankortasun elektriko

        nikela, beruna eta zinka) nikela, beruna eta zinka) ezpezifikoa

      • Zianuroa Zianuroa Metal astunak (artsenikoa,

      • Konposatu organohalogenatu ateragarria Konposatu organohalogenatu ateragarria kadmioa, kobaltoa, kobrea,

      • Olio minerala Olio minerala kromoa, merkurioa, nikela,

      • Hidrokarburo polizikliko aromatikoak Hidrokarburo aromatiko hegazkorrak beruna eta zinka)

      • Buztin-edukia eta hidrokarburo halogenatu hegazkorrak Atera daitezkeen konposatu

      • Materia organikozko edukia Buztin edukia organohalogenatuak

        Materia organiko edukia Hidrokarburo aromatiko

        hegazkorrak eta hidrokarburo

        halogenatu hegazkorrak

        Fenolen indizea

        Kokalekuko lurzoru-mota bakoitzeko buztinaren eta materia organikoaren analisiak lagin misto adierazgarri batean egingo dira. Lurzoruaren kutsadura edo eraldaketa konposatu organikoek bakarrik sortu duten kasuetan, ez da derrigorrezkoa izango buztinaren edukia kuantifikatzea.

        Hainbat konposatu dituen parametroetakoren batek dagokion erreferentzia-maila gaindituko balu (adibidez, atera daitezkeen konposatu organohalogenatuek), beharrezkoa izango da bere substantzia kutsatzaile indibidualak identifikatu eta kuantifikatzea. Atera daitezkeen konposatu oraganohalogenatuak zehaztu beharrean, espektro zabaleko ekorketa egin ahal izango da. Ekorketak EOX konposatu-mota guztiak hartu beharko ditu barnean.

        VIII. Miaketazko ikerketaren txostena.

        Behin miaketazko ikerketa-fasea amaituta, gutxienez hurrengo edukiak izango dituen txosten bat egingo da:

      • Miaketazko ikerketaren esparruan, lurzoruaren kalitatearen adierazpen-espedientea hastea eskatzen duenaren izena, helbidea eta telefono-zenbakia.

      • Ikerketaren tokiarekin duen lotura juridikoa.

      • Miaketazko ikerketa egin duen erakunde baimendua.

      • Ikerketaren kokalekua dela-eta, kaltetuta gertatu diren finka edo finken Jabetza Erregistroko argibide-ohar sinplea.

      • Miaketazko ikerketaren helburuen deskribapena.

      • Miaketazko ikerketa-fasean jasotako informazio esanguratsu guztiaren laburpena. Bertan jaso beharko dira kokalekuaren banaketa eta antzemandako substantzia kutsatzaileen banaketa espazialaren hipotesi ezberdinak formulatzea ahalbideratu duten datuak.

      • Ekoizpen-prozesuen, eremukako hondakinen eta substantzia kutsatzaileen laburpen-taula, ikerketa historikotik ondorioztatua.

      • Kutsatuta egon daitezkeen puntu eta eremuak kokatzeko laburpen-planoa, ikerketa historikotik ondorioztatua.

      • Zabortegien kasuan, isuriek denboran zehar izandako bilakaera, ikerketa historikotik ondorioztatuta.

      • Kutsaduraren presentzia, mota eta banaketa espazialaren inguruko hipotesia frogatzeko diseinatu eta gauzatu den ikerketa-estrategiaren deskribapena.

      • Ikerketaren emaitzak, hurrengo puntuak barne:

      • Kokalekuaren mapa, eskala egokian egina, orientazioa (ipar geografikoa), koordenatuak eta legenda dituela.

      • Zentzumen-behaketen emaitzak.

      • Lur-profilen deskribapena zundaketa bakoitzean.

      • Laginen deskribapen laburra.

      • Laginen identifikazioa, laginketa-puntuaren kokapen zehatzaren eta sakoneraren arabera.

      • Lagin mistoak prestatzeko erabilitako laginen zerrenda.

      • Analizatutako laginen zerrenda, bakoitzean egindako zehaztapenak barne.

      • Egindako analisi fisiko eta kimikoen emaitzak.

      • Emaitzak interpretatzeko erabilitako lurraren kalitate-balioen zerrenda.

      • Erabilitako metodo analitikoen, antzemate-mugen eta ekipamenduaren zerrenda.

      • Emaitzen interpretazioa, hurrengo datuak izan behar dituena:

      • Analisien emaitzen interpretazioa (kalitate-estandarrekin konparaketa)

      • Hipotesiak egiaztatzearen emaitzak.

      • Profil eta korrelazio geologikoak eta lurpeko fluxuaren interpretazio hidrogeologikoak.

      • Lurzoruaren bateragarritasuna egungo erabilpenarekin edota, beharrezkoa denean, aurreikusitakoarekin.

      • Ikerketaren emaitzen arabera hartu beharreko neurriak.

      • Ondorioak.

      • Ikerketaren laburpena.

        1. Ikerketa xehatuaren edukia.

          Ikerketa xehatuaren helburua, kutsaduraren edo eraldaketaren zehaztapen espazialari (horizontala eta bertikala) buruz beharrezkoa den informazioa biltzea da; bereziki, antzemandako kutsadura edo aldaketaren egungo eta etorkizuneko arriskuak analizatzeko beharrezkoa den informazioa.

          Ikerketa-fase honetan, hurrengo jarduera zehatzak gauzatu behar dira: lurzoru, ur edota beste ingurune batzuen laginketa-kanpaina bat edo gehiago, analisi kimikoak, ingurune fisikoen eta giza inguruen ikerketa sakona eta, beharrezkoa bada, arriskuen analisia.

          I. Lurzoruen laginketa taxutzeari buruzko eskaera espezifikoak.

          Laginketa taxutzearen helburua hurrengoa da ikerketa xehatuko fasean: kutsatutako edo eraldatutako eremuen analisi sakona egitea, lurzoruaren kutsaduraren edo eraldaketaren hedadura zehaztasunez mugatu ahal izateko, eta gerora arriskuen analisia egiteko beharrezkoak diren datuak biltzeko.

          Ikerketa-fase honetan, geruza susmagarriak zein ez susmagarriak laginduko dira, eta ezingo dira inoiz lagin misto edo konposatuak prestatu, kokalekuaren zehaztapen orokorraren kasuan salbu.

          Gutxieneko laginketa-puntuen kopurua, hurrengo bi suposizio zehatzetarako ezarritako irizpideak jarraituz erabakiko da: kutsaduraren edo eraldaketaren banaketa homogeneoa eta banaketa heterogeneoa, kutsaduraren edo eraldaketaren iturria ezaguna dela.

          1. Kutsaduraren banaketa homogeneoa.

            Suposizio honetan, laginketa-estrategiaren helburua kokalekuko substantzia kutsatzaileen batez besteko balioa onargarria den zehaztasun-mailaz mugatzea da.

            Miaketazko ikerketa-fasean eskuratutako emaitza analitikoak erabiliz, hurrengo formula aplikatuta zehaztuko da gutxieneko laginketa-puntuen kopurua:

            t2 s 2 (1)

            n =

            E2 ( x )

            non:

            • n: PDM zenbakia.

            • t: Student-eko t.

            • E: laginaren batez bestekoari lotutako konfiantza-tartea.

            • s: laginaren desbideraketa tipikoa.

            • x : laginaren batez besteko balioa.

              (1) Kalkulu hau ikertu beharreko substantzia kutsatzaile bakoitzarekin egin beharko da, eta lortutako n balio guztien artean altuena aukeratu beharko da.

              Horrela kalkulatutako laginketa-eskaerak bideraezinak izanez gero, kutsatzaileen batez besteko kontzentrazioa hurrengo prozedura jarraituz zehaztuko da beharrezkoa bada, bi etapatan egingo da:

              1. Lehen etapa: kokalekua gutxienez 6 unitate espazialetan banatuko da unitate bakoitzak gehienez ere 1.000 m2-ko azalera izango duela. Jarraitu beharreko prozedura hurrengoa da:

      • Unitate espazial bakoitzean zulaketa bat egingo da, lekua ausaz aukeratuz. Egindako zuloak, aurreko ikerketa-fasean antzemandako geruza kutsatuaren edo eraldatuaren sakonena baino metro bat azpirago iritsi beharko du gutxienez.

      • Geruzapen-motaren bat antzeman daitekeen kasuetan, lagin bat hartuko da 0,5 metroko edota lurzoru-geruza bakoitzeko.

      • Laginak indibidualki aztertuko dira.

        Etapa honetan eskuratutako datuak, batez besteko kontzentrazioa (x) eta ikertutako kutsatzaile bakoitzaren eta lagindutako geruza bakoitzaren desbiderapen tipikoa(k) kalkulatzeko erabiliko dira.

        Ikerketa xehatuan bigarren etapa bat egin beharko da, baldin eta x > VIE-B bada eta, aldi berean, n>6 bada.

        non:

        s 2

        n = 165

        ( x )

        n hartu beharreko lagin-kopuru osoa da, lehen eta bigarren etapak elkarrekin kontuan hartuta.

        1. Bigarren etapa: lagin osagarriak hartzea beharrezkoa baldin bada, hurrengo arauak jarraitu beharko dira:

      • Hartu beharreko lagin-kopuru osoaren kasuan lehen etapakoak barne, batez besteko kontzentrazioaren konfiantza-mugak ezin izango du % 20 baino handiagoa izan, eta hurrengo formulatik eratorriko da:

        t2 s 2 (A)

        n =

        E2 ( x )

        t Student-eko t-ren balioa da (aldebiko testa) n askatasun-gradutarako (edo lagin kopurua ken bat) eta % 95eko konfiantza-mailarako, eta E= 0,2, % 20ko konfiantza-tarte baterako.

        (A) Hektareako eta geruza bakoitzeko ez dira 20 lagin baino gehiago hartuko, konfiantza-tartea batez besteko kontzentrazioaren % 20 baino handiagoa ez izateko hartu beharreko lagin-kopurua kalkulatzeko formula aplikatuta lortutako emaitza edozein izanda ere.

      • Unitate espazialetan era homogeneoan banatuta egingo dira zulaketak, eta unitate espazial bakoitzean ausaz aukeratuko da laginketa-puntu zehatza.

        1. Banaketa heterogeneoa, kutsaduraren iturria ezaguna dela.

          Kasu honetan, ikerketa xehatuaren helburua kutsadura edo eraldaketaren izaera, kontzentrazioa eta hedapena plano bertikalean zein horizontalean zehaztea da. Horretarako, beharrezkoa da ikertutako substantzia kutsatzaileen kontzentrazioa VIB-B balioa baino handiagoa deneko eremuak mugatzeko aukera emango duen lagin-kopurua hartzea.

          Miaketazko ikerketan lurzoruaren kutsadura edo eraldaketa antzeman den puntuetatik kanpoalderantz egingo da laginketa, era kontzentrikoan, segidako etapatan eta plano horizontalean, 5 m x 5 m-ko maila karratu bat erabiliz. Zundaketa-zutabearen metro bakoitzeko lagin bat hartuko da geruzapena argia izanez gero, lagin gehiago hartuko dira.

          Kutsaduraren hedadura 750 m2 baino handiagoa bada, laginketa-mailaren zabalera txikitu egin ahal izango da kutsadura edo eraldaketa larrien den eremuetan.

          Ikerketa hurrengo kasuetan eman ahal izango da amaitutzat: laginketa-sarearen norabide guztietan jarraian jasotako bi laginen substantzia kutsatzaileen kontzentrazioak VIE-B balioa gainditzen ez duenean, edota plano bertikaleko bi lagin sakonenetan aipatutako maila gainditzen ez denean.

          II. Beste ingurune batzuetako laginketak taxutzeari buruzko eskaera espezifikoak.

        1. Lurpeko uren laginketa.

          Lurpeko uraren kutsadura zuzenean mugatzeko, beharrezkoa da kontrol-putzuak jartzea uretan gora, uretan behera eta foku kutsatzailearen alboetan. Kontrol-putzuek erreferentzia-datuak lortzea eta ikertzen ari garen fokuak sortutako kutsadura hobeto zehaztea dute helburu.

          Kutsaduraren ardatzaren arabera lerrokatutako putzu-serie batek zehaztuko ditu bere zabalera eta lodiera. Putzuak gurutze moduan diseinatuko dira, ezinezkoa edota zaila izatean salbu (adibidez, sistema karstikoetan).

          Beharrezko kontrol-putzuen kopurua eta fokutik izan beharreko distantzia ingurunearen iragazkortasunaren menpe izango dira. Hala, ingurunea zenbat eta iragazkorragoa izan, distantzia handiagoak kontrolatu beharko dira, betiere fokutik abiatuta eta fluxuaren norabidean. Aldi berean, putzuen sareak intereseko sakoneretan laginketak egitea ahalbideratu behar du.

          III. Ikerketa xehatuko fasean aztertu beharreko parametroak.

        1. Lurzoruaren laginak.

          Ikerketa xehatuan egindako lurzoruaren laginetan hurrengo osagaiak aztertuko dira:

          1. Miaketazko ikerketa-faseko emaitzen arabera VIE-B maila gainditu duten substantzia kutsatzaileak.

          2. Lurzoruan egon arren ikerketa historikoan oharkabean igarotako beste konposatu kutsatzaile batzuk (metal astunak, EOX, PAHak, olio minerala, zianuroa, etab.). Parametro horietakoren batek erreferentzia-maila gaindituko balu bere kontzentrazioan, ikerketa xehatuko protokolo orokorraren barruan sartu beharko litzateke. Aipatutakoa osagai-talde handia edota espektro zabala duen parametro batekin gertatuko balitz, kutsatzaile indibidualen identifikazio eta kuantifikazioa beharrezkoa izango litzateke.

          1. taldeko parametroak lagin indibidualetan aztertuko dira eta b) taldekoak lagin mistoetan hauetako bakoitza lurzoru-mota edo geruza bakoitzaren adierazgarria izango da.

          2. taldeko substantzia kutsatzaileren baten kontzentrazioa erreferentzia-mailak adierazitakoa baino altuagoa baldin bada (VIE-A balioa edo antzemate-muga sintesi-konposatuetan), lagin indibidualetan aztertu beharko da, a) taldekoak bezala.

        2. Lurpeko uren laginak.

          Uren laginen analisi kimikoek hurrengo arloak aztertu beharko dituzte ikerketa xehatuan:

          1. PHa, eroankortasun elektrikoa eta miaketazko ikerketa-faseko emaitzen arabera lurzoru laginetan VIE-B maila gainditu duten substantzia kutsatzaileak.

          2. Miaketazko fasean VIE-B maila gainditu ez duten arren, kutsatutako kokalekuetan maiztasun handiz azaltzen diren parametroak: konposatu organohalogenatu xurgagarriak, olio minerala, metal astunak (artsenikoa, kadmioa, kobaltoa, kobrea, kromoa, merkurioa, nikela, beruna eta zinka), zianuroa, hidrokarburo hegazkorrak, fenolak.

            Hainbat konposatu dituen parametroetakoren batek dagokion VIE-A maila gaindituko balu (adibidez konposatu organohalogenatu xurgagarriek), beharrezkoa izango da dituen substantzia kutsatzaile indibidualak identifikatu eta kuantifikatzea.

            IV. Arriskuen analisia.

            1. Sarrera.

              Lurzoruaren kalitatea ikertzean, arriskuen analisia hainbat parametro identifikatu, neurtu eta aldaratzean datza. Horrela, lurzoruan hainbat substantzia kutsatzaile egoteak babestuta dauden xedeentzat duen arriskua identifikatu eta ebaluatzen da.

              Arriskuen analisiak kutsaduraren eragina jasan dezaketen objektu guztiak izan behar ditu kontuan; hau da, lurzoruaren ezaugarri kimikoak eraldatzearen ondorioz gizakien osasunean eta ekosistemen funtzionamenduan eraginak izatearen aukera baloratu behar du. Era berean, substantzia kutsatzaileak beste bide batzuetatik hedatzeko aukerak ebaluatu behar dira batez ere uraren bidez. Gerora, kutsadura horrek azpiegituretan eta produktibitatean adibidez, nekazaritza arloan izan dezakeen eragina ebaluatu beharko da.

            2. Arriskuen analisiko prozedura orokorra.

              Arriskuak analizatzeko prozesua oinarrizko hiru elementuren bidez gauzatuko da:

              • Kokalekuari buruz dagoen informaziotik abiatuta, bertako arriskuak deskribatzen dituen eredu kontzeptuala definitzea.

              • Arriskuaren hartzaileak, inguruneak eta azalpen-bideak identifikatzea.

              • Arriskuak ebaluatzea eta erabakiak hartzea.

                Hurrengo grafikoan, prozeduraren eskema orokorra azaltzen da.

                1. Azterketa

                  Zehaztutako i.

                  beharra eta arriskuen

                  azterketa

                  Dagoen informazioaren

                  ebaluazioa

                  Eredu kontzeptual

                  bat eratzea

                  Esparru ikerketaren

                  diseinua

                  Kutsaduraren

                  karakterizazioaeta beste

                  faktoreinteresgarri batzuk

                  Toxikotasunare analisia Eraginaren analisia

                  Arriskuaren analisia

                  Arriskuaren

                  ebaluazioa

                  Erabakiak

                  1. koadroa. Arriskuak analizatzeko prozeduraren eskema orokorra.

                    Arriskuak ebaluatzeko prozedura hartzaile bakoitzarentzat ezberdina bada ere, hurrengo alderdiak izango dituzte guztiek:

              • Arriskuaren edo toxikotasunaren analisia.

              • Azalpenaren analisia.

              • Arriskuaren zehaztapena.

                1. Arriskuaren edo toxikotasunaren analisia.

                  Etapa honetan, babestu beharreko xedeetarako kritikoak izan daitezkeen konposatuak identifikatu beharko dira, beren eragin-motak zehaztu, eta dosi-ondorio erlazioak balioztatu. Helburua dosi-maila zabal batek kutsatzailearekiko duen erantzun-tasa aurreikustea da. Etapa honetan, balorazioa kutsatzaile bakoitzak ingurumenari eta toxikotasunari begira eskaintzen dituen datu eta ezaugarrietan oinarritzen da (mugikortasuna, iraunkortasuna/degradagarritasuna, toxikotasuna eta materialei erasoak).

                  Hurrengo taulan, gizakien osasunaren eta ekosistemen toxikotasuna aztertzeko analisietan kontuan izan beharreko helburuak eta alderdiak laburbiltzen dira.

            3. taula. Toxikotasuna edo arriskua analizatzean kontuan izan beharreko alderdi nagusiak.

              Toxikotasunaren analisia identifikatutako hartzaileentzat

              Hartzailea Helburua Kontuan izan beharreko arloak

              Giza osasuna Konposatuek eragin kaltegarriak sortzeko Arriskuaren identifikazioa (substantzia bakoitzari

              duten ahalmenari buruz eskura ditugun dagokion efektu kaltegarri-mota eta arriskuan dagoen

              ebidentzien haztapena biztanleria-mota)

              Dosi-erantzun erlazioen ezarpena

              Aurreko osagaiei dagozkien ziurgabetasunak

              Ekosistemak Estresore potentzialen ekintzek ekosistema Estresorearen ondorioei dagozkien datuen bilketa

              bateko osagaietan eragin ditzaketen Datuen ebaluazioa, definitutako ebaluazio-

              balizko ondorio ekologikoak (*) eta neurketa-parametroen arabera

              Estresoreari erantzuteko edo

              ondorio ekologikoen profila.

            1. Azalpenaren analisia.

              Azalpenaren analisiaren helburua, babestu beharreko objektuek identifikatutako substantzia kutsatzaileekin izandako ukipen-tasa kalkulatzea da. Horretarako, kontuan hartu beharko dira kutsaduraren mota eta hedadura batetik, eta kokalekua bera bestetik ingurumen fisikoarekin, lurzoruaren erabilpenekin eta arriskuan dauden biztanle edo objektuekin lotuta.

              Hurrengo taulan, azalpenak giza osasunean eta ekosistemetan dituen eraginak analizatzerakoan kontuan hartu beharreko helburu eta alderdiak laburbiltzen dira.

            1. taula. Azalpenaren analisian kontuan izan beharreko alderdiak.

              Azalpenaren analisia hartzaile identifikatuentzat

              Hartzailea Helburua Kontuan izan beharreko arloak

              Giza osasuna Kutsatzaileekiko azalpen-mota eta tamaina Azalpenaren lekuaren zehaztapena:

              baloratzea kokalekuan zein sakabanaketa Arriskuan dauden biztanleen identifikazioa

              bidez kaltetutako eragin-eremuan. Eragile fisikoen zehaztapena

              Gaur egungo eta etorkizuneko erabilpenen

              zehaztapena eta erabilpen bakoitzarekin lotutako

              jardueren identifikazioa

              Azalpenaren bideen identifikazioa eta analisia

              Kutsadura-iturrien edota kaltetutako inguruneen

              identifikazioa

              Kutsatzaileen garraioaren eta norakoaren ebaluazioa

              ingurune ezberdinetan

              Azalpen-puntu eta -bideen identifikazioa

              Ebaluatu beharreko azalpen-bideen hautaketa

              Azalpenaren balioespena:

              Azalpenaren balioespena bide bakoitzarentzat

              Azalpenaren konbinazioa bide ezberdinetan

              Ziurgabetasunaren analisia

              Ekosistemak Estresoreak kutsatutako osagai Estresorearen zehaztapena, bere hasierako

              ekologikoekin duen elkarrekintza banaketaren eta espazio-denbora aldaketaren arabera

              (baterako existentzia edo kontaktua) Ekosistemaren zehaztapena, kutsatutako osagaiek

              ebaluatzea. denboran eta espazioan duten banaketaren arabera

              Azalpenaren profila lantzea

              Azalpenaren analisiaren azken emaitzak hartzaileak bide bakoitzarentzat jasotzen duen dosia zenbatekoa den zehaztuko du. Azalpena ebaluatzeko eta giza osasuna babesteko, besteak beste hurrengo alderdiak izango dira kontuan:

              • Azalpenaren lekuaren zehaztapena. Azalpenaren lekua zehaztearen helburua, biztanleek kokalekuan eta inguruetan kutsadurarekiko duten azalpena kualitatiboki ebaluatzea da. Horretarako, arriskuan dauden biztanleak identifikatu behar dira, batez ere bereziki sentikorrak diren inguruak (haurtzaindegiak, ikastolak, erietxeak, baratzeak, etab.). Era berean, azalpenean eragina duten eragile fisikoak zehaztu behar dira (meteorologia, geologia, landaretza, lurzoru-mota, lurpeko eta azaleko uren hidrologia, etab.).

                Azalpenaren lekua zehazteko, lurzoruaren gaur egungo eta etorkizuneko erabilpenak zehaztu beharko dira, eta horietako bakoitzarekin lotutako jarduerak identifikatu. Horretarako, jardueraren patroiak, azalpen-aldiak, lanean aritzeko lekuak, urtarokako jarduera-aldaketak, biztanleen elikatzeko ohiturak eta abar identifikatuko dira.

              • Azalpen-bideen identifikazioa eta analisia. Fase honetan, azalpen-biderik esanguratsuenak zehaztu ahal izango dira eta, horretarako, hurrengo aldagaiak identifikatuko dira: lurzoruaren kalitatea aldatzen duten iturriak, kutsatzaileen askapen-prozesu potentzialak eta iraganeko, gaur eguneko eta etorkizuneko egoeretarako erasandako bitartekoak. Ingurune ezberdinetan kutsatzaileen garraio eta norakoa ebaluatzeko, kutsatzaileak fokuetatik azalpen-puntuetara bide ezberdinetan eramateko aurreikuspen sistematikoak egin beharko dira.

                Behin kutsatzaileek bide ezberdinetan izango duten garraio-prozesua ebaluatuta, beharrezkoa izango da ingurune bakoitzeko balizko azalpen-puntu eta bideak identifikatzea. Kutsadura kokalekutik kanpora migratzean, azalpen-puntuak identifikatu beharko dira. Puntu horietan, potentzialki azalduta dauden biztanleak ingurune kutsatuekin harremanetan jartzen dira, kokalekuan bertan zein kokalekutik kanpo.

                Aurreko faseetan bildutako informazio guztiari esker, arriskuen analisia egitean ebaluatu beharreko azalpen-bideak identifikatu ahal izango dira, eta hasiera batean antzemandako guztiak aukeratuko dira, ez aukeratzeko arrazoiak izatean salbu.

                Bide bakoitzerako azalpena baloratzeko, biztanleriek eta aukeratutako ibilbideek jasaten duten azalpenaren tamaina, maiztasuna eta iraupena kuantifikatu beharko dira. Kuantifikazio horretan, ibilbide bakoitzaren ingesta espezifikoa kalkulatuko da (denboraren eta gorputzaren pisuaren araberako azalpen normalizatua, horrela adierazita: mg konposatu/gorputz pisu kg/egun). Ibilbide bati dagokion ingesta kalkulatzeko formula generikoa hurrengoa da:

                IDE = C x (TC x FE x DE/PC) x (1/TM)

                non:

                IDE: ingesta adierazten du, hots, trukerako azken geruzan, organismoa sartzeko atean, dagoen konposatu-kopurua, xurgagarria beraz.

                C: ukipenerako inguruneko azalpen-kontzentrazioa.

                TC: ukipen-tasa. Denbora-unitate edo -gertakari bakoitzean ukitu den ingurune kutsatu-kantitatea adierazten du.

                FE: azalpenaren frekuentzia.

                DE: azalpenaren iraupena.

                PC: azalpenean zehar batez besteko pisuari dagokion gorputz-pisua.

                TM: azalpenaren batez besteko denbora.

                Arriskuak ebaluatzeko kontuan hartu beharreko kutsatzaile bakoitzaren ingesta, hurrengo azalpen-bide bakoitzerako kalkulatu beharko da:

              • Lurzoruaren ingestioa.

              • Hautsaren inhalazioa kanpoaldean/barnealdean.

              • Lurzoruarekin (kanpoaldea)/hautsarekin (barnealdea) izaniko kontaktu dermikoa.

              • Lurrunaren inhalazioa kanpoaldean.

              • Lurrunaren inhalazioa barnealdean.

              • Kutsatutako elikagaien ingestioa.

              • Kutsatutako uraren ingestioa (edari bezala).

              • Kutsatutako urarekin izaniko kontaktu dermikoa.

              • Kutsatutako uretatik jariotako lurrunen inhalazioa.

              • Kutsatutako uraren ingestioa aisialdiko bainuan.

              • Aisialdiko bainuan kutsatutako urarekin izaniko kontaktu dermikoa.

                Kokaleku zehatz bakoitzerako zentzuzkoa den gehieneko azalpena edo azalpen konbinatua bide bakoitzerako azalpenak batuta kalkulatuko da, eta bide ezberdinek kokalekuaren azalpen osoari egiten dioten ekarpenaren balorazioa aurkeztuko da. Informazio horri esker, azalpena mugatzeko neurriak ezarri ahal izango dira.

        3. Arriskuaren zehaztapena.

      • Gizakien osasunari dagokionez, arriskua zehazteko alderatu egin beharko dira gizabanakoak jasotzen duen dosi kutsatua eta substantzia zein biztanleria-maila bakoitzerako finkatuta dauden erreferentzia toxikologikoak. Gizabanakoak jasotzen duen dosi kutsatua, azalpenaren lekua zehaztuta dagoenean kalkulatu beharko da.

      • Konposatu kantzerigenoen kasuan, arriskua baloratuko da gizabanako batek, agente kantzerigeno bati azalduta egoteagatik, bere bizitzan minbizia garatzeko dituen aukerak ugaritzen ote diren kontuan hartuz. Agerian dagoen biztanlerian minbizia sortzeko maiztasuna ehun mila kasutik bat baino handiagoa ez izatea aurreikusten denean, arriskua onargarria dela iritziko da.

      • Ondorio ez kantzerigenoak dituzten konposatuetan, arriskua kalkulatzeko alderatu egingo dira azalpen-denbora zehatz batean zehar ingeritutako dosia eta antzerako azalpen-aldiari dagokion erreferentzia toxikologikoaren dosia. Kasu honetan, substantzia bakoitzaren arriskua onargarria izango da epe luzeko azalpenaren dosiaren eta gehieneko dosi onargarriaren arteko zatidura unitatea baino txikiagoa denean.

    5. taula. Arrisku-analisia kutsatzaile bakoitzarentzako.

      Arrisku-analisia kutsatzaile bakoitzarentzat

      Konposatu-mota Ebaluatzeko irizpidea Arriskuaren kuantifikazioa

      Konposatu Gizabanako batek bere bizitzan zehar Kontzentrazio baxuko arriskuentzat, dosi-erantzun

      kantzerigenoa minbizia garatzeko aukerak ugaritzea erlazioa lineala da, eta arriskua ingestari zuzenki

      proportzionala

      R i = IDEi * F p

      Ri = arriskua

      IDE= egun bakoitzerako balioetsitako ingesta

      F p = menpeko faktorea

      Konposatu ez Zehaztutako azalpen-aldi batean Ez da espero erreferentziakoa baino txikiagoak diren

      kantzerigenoa ingeritutako dosia eta antzerako beste dosiek osasunean eraginik izatea.

      azalpen-aldi bati dagokion R i = IDE/R tox

      erreferentzia-dosiaren arteko alderaketa. R i = Arriskua

      IDE = egun bakoitzerako aurreikusitako ingesta

      R Tox = Erreferentzia toxikologikoa (kontuan

      hartutako kutsatzailearena eta azalpen-ibilbidearena)

      Fp : menpeko faktore hau (kontuan hartutako kutsatzaile eta azalpen-ibilbidearena) horrela zehazten da: erantzuteko aukeraren balorazioaren konfiantza-tartearen goiko muga, azalpen-unitatearen epe batean.

      R tox: erreferentzia toxikologiko hau (kontuan hartutako kutsatzaile eta azalpen-ibilbidearena) horrela zehazten da: gizabanako batek, bere bizitzan zehar, ondorio kaltegarriak jasan gabe egunero ingeri dezakeen substantzia baten kopurua, gorputzaren pisuaren arabera adierazita.

      • Gizakiaren osasunarentzako arriskuak analizatzean, informazio toxikologikoa eskuratzeko iturrien arteko lehentasuna irizpide honen arabera finkatuko da:

      • Osasunaren Mundu Erakundea: JECFA (Joint FAO/WHO Expert Commitee on Food Additives) batzordeak ezarritako erreferentzia-balioak erabiliko dira.

      • United States Environmental Protection Agency: IRIS (Integrated Risk Information System) datu-baseak.

      • Beste informazio-iturri batzuk.

      • Ekosistemen kasuan, arriskuak ebaluatzeari ekingo zaio lehendabizi bere ikuspegia bete nahi diren helburuen eta eskura ditugun datuen araberakoa izango da, eta gero arriskuak deskribatuko dira. Hurrengo taulan azaltzen dira ekosistementzat arriskuak ebaluatzeko erabilitako metodoak.

    6. taula. Ekosistementzako arriskuak baloratzeko metodoak.

      Ekosistementzako arriskuak baloratzeko metodoak

      Baloratzeko metodoa Aplikazio-eremua Arriskuaren kuantifikazioa

      Esposizioko kontzentrazioen Sistemaren populazioak edo osagai Horrela, balio finko bat lortzen da, osagai horrek

      arteko alderaketa, espezie espezifikoak estresore horren agerian egoteagatik ondorio

      zehatzentzat ondorio kaltegarriak jasateko gehieneko aukera islatzen

      isolatuak dituzten dosiekin duena

      Ondorio-banaketa/esposizio- Sistemaren populazioak edo osagai Arriskua izateko aukeraren balorazio bat lortzen

      banaketa alderaketa espezifikoak da ondorioen banaketa eta esposizio-funtzioen

      arteko gainjarpen-maila bezala kuantifikatzen da.

      Ondorioak estrapolatzeko Sistema bateko populazio osoak Kutsatzaile- edo estresore-maila zehatz baten

      eredu baten erabilpena presentziak kaltetutako espezieen portzentajea

      lortzen da, espezieek estresoreari sentikortasun

      zehatz bat diotela suposatuz

      Arriskuaren deskribapenak baloratutako arrisku ekologikoak laburbiltzen ditu, eta beren esanahi ekologikoaren interpretazioa ematen du. Interpretazio honen helburua arriskuak testuinguru ekologikoan balioztatzea da, aurreikusitako efektu-moten eta -tamainen arabera.

      Ekosistema babesteko indarrean dagoen legediaren arabera, kontzentrazio bezala adierazitako esposizio-mailaren eta muga toxikologikoaren arteko zatidura unitatea baino txikiagoa denean, arrisku onargarriko egoera ematen da hasiera batean, ekosistemetan ondoriorik sortuko ez dituen gehieneko kontzentrazioak definitzen du muga toxikologikoa.

    1. Ziurgabetasun-faktoreen ebaluazioa.

      Arriskuak analizatzeko prozesuan ezinbestekoa izango da analisiaren baieztapenak eta ziurgabetasunak argi eta garbi zehaztea. Arriskuak analizatzeko prozesuak bi ziurgabetasun-iturri ditu:

      • Babestu beharreko objektuetan kutsatzaileek dituzten ondorioetan izaten den ziurgabetasuna. Ziurgabetasun hau ezagutza zientifiko eta teknikoen gabeziaren ondorio da, eta toxikotasuna edo arriskua analizatzeko fasean islatzen da.

      • Kokalekuan kutsadura zehaztean eta esposizioaren analisian izaten den ziurgabetasuna. Tokian tokiko aldagai hauen ziurgabetasun-iturriak hurrengo puntuekin daude lotuta:

        1. Eremu fisikoaren definizioarekin; zehazki, lurzoruaren egungo eta etorkizuneko erabilpenarekin, eta balizko esposizio-bideen identifikazioarekin.

        2. Inguruneen aplikagarritasunarekin eta esposizioa edota banaketa kalkulatzean erabilitako parametroen baliozkotasunarekin.

        3. Tokian tokiko balioen zehaztapenarekin, kokalekuaren egoeraren adierazgarri bezala, emaitza analitikoetatik abiatuta.

          Beraz, arriskuari buruzko analisi bat egitean beharrezkoa izango da ziurgabetasuna hurrengo puntuak adieraziz ebaluatzea:

      • Ziurgabetasunari gehien eragiten dioten analisiko alderdiak.

      • Ziurgabetasunek erabakiak hartzean duten eragina.

        Bi alderdi horien gaineko ikerketaren emaitzek zehaztuko dute arriskuak behin betiko ebaluatu aurretik informazio gehiago lortzea beharrezkoa den.

    2. Arriskuei buruzko analisien emaitzen interpretazioa.

      Arriskuei buruzko analisiak egindakoan, kokalekuan dauden arriskuen tamaina eta izaerari buruzko ondorioak atera beharko dira, eta baita horiekin lotutako ziurgabetasunei buruzkoak ere. Ondorio hauetan oinarrituz hartuko dira arriskuak kudeatzearen inguruko erabakiak. Kokalekuko arriskuari dagozkion zenbakizko balioak finkatzeko bitartekoak eskaini behar ditu eztabaidak. Saneatzeko beharrari buruzko eta alternatiba egokiena aukeratzeko erabakiak hartuko dira, halaber.

      Arriskuei buruzko eztabaidak hurrengo puntuak jaso behar ditu gutxienez:

      • Kokalekuko kutsatzaile garrantzitsuenak identifikatu izanaren bermea, eta horien kontzentrazioen eztabaida, ezarritako kalitate-balioei dagokienez.

      • Arriskuan dagoen objektuaren ezaugarriak (biztanleria, baliabide naturala, etab.) eta kokaleku horretako arriskuan inplikatuta dauden faktore nagusiak.

      • Egindako ebaluazioaren ziurgabetasun-iturri nagusiak.

        Azkenik, ondorio nagusiak jasoko dira. Ebaluazioaren alderdi esanguratsuenak laburbilduko dira, ikertutako kokalekuko arriskuekin lotuta dauden helburuen arabera.

        Dokumentu hau izango da erabakiak hartzeko oinarria eta, ondorioz, beharrezkoa izango da emaitzak argi eta zehatz jasota egotea.

        V. Saneatzeko aukeren aldez aurreko azterketa.

        Gerora garapen zehatzagoa egiteko aukera egongo bada ere, ikerketa xehatuak saneatzeko aukeren aldez aurreko azterketa jaso beharko du. Azterketa honen helburua, eskura dauden teknologia onenen artean saneatzeko teknikak edo arriskua maila onargarrietara murrizteko neurriak identifikatzea da.

        Garatu beharreko arloen artean, hurrengoak nabarmentzen dira:

      • Saneatzeko teknika, lurzoruaren ezaugarriak eta kutsatzaileen izaera zein kontzentrazioa kontuan hartuta, aplika ote daitekeen.

      • Saneatzeko aukera bakoitzaren aplikazioak dituen kostuak.

      • Ingurumenean dituen ondorioak.

      • Garrantzia izan lezaketen beste arlo batzuk.

        VI. Ikerketa xehatuaren txostena.

        Ikerketa xehatuaren txostenak hurrengo informazioa jaso beharko du gutxienez:

      • Ikerketa xehatuaren esparruan, lurzoruaren kalitatearen adierazpen espedientea hastea eskatzen duenaren izena, helbidea eta telefono zenbakia.

      • Ikerketaren tokiarekin duen lotura juridikoa.

      • Ikerketa xehatua egin duen erakunde baimendua.

      • Ikerketaren kokalekua dela-eta, kaltetuta gertatu diren finka edo finken Jabetza Erregistroko argibide-ohar sinplea.

      • Ikerketa xehatuaren helburuen deskribapena.

      • Ikerketa xehatuaren emaitzen laburpena eta ebaluazioa, eta datu horiei emandako erabilpenaren azalpena.

      • Kutsaduraren izaera, kontzentrazioa eta hedaduraren arabera, kutsaduraren kokapena zehazteko diseinatu eta gauzatutako ikerketa-estrategiaren deskribapena.

      • Lurzorua ez beste inguruneetan (azaleko ura, lurpeko ura, landareak, etab.) laginketa eta analisietarako estrategiak diseinatzeko erabilitako eredu kontzeptuala.

      • Lurzoruaren ezaugarrien deskribapena.

      • Kokalekuaren funtzionamendu hidrogeologikoaren deskribapen xehatua.

      • Ikerketaren emaitzak, hurrengo puntuak barne:

      • Kokalekuaren mapa, eskala egokian (gutxienez, 1:2000). Bertan argi eta garbi azaldu behar dira laginketa-puntuak, eta espazio-koordenadak identifikatu beharko dira.

      • Zentzumen-behaketen emaitzak.

      • Lur-profilen deskribapena zundaketa bakoitzean.

      • Lurzoruaren morfologiaren deskribapena.

      • Laginen identifikazioa eta laginketa-puntuen kokapen eta sakonera zehatza.

      • Analizatutako laginen zerrenda, bakoitzean egindako zehaztapenak barne.

      • Egindako analisi fisiko eta kimikoen emaitzak.

      • Emaitzak interpretatzeko erabilitako balioen eta baliabideen zerrenda.

      • Erabilitako metodo analitikoen, antzemate-mugen eta ekipamenduaren zerrenda.

      • Puntu bakoitzean aztertutako substantzia bakoitzaren kontzentrazioen mapa. Puntu bakoitzean lagin bat baino gehiago egonez gero, banaketa zein irizpideren arabera egin den azalduko da, eta substantzia kutsatzaileek lagin bakoitzean dituzten kontzentrazio balioak emango dira.

      • Datu hauekin kontzentrazio-balioen interpolazio-kalkulu bat egin beharko da, espazio-korrelazioa kontuan hartzen duen metodoren bat erabilita. Horrela, substantzia bakoitzak lagindutako edo lagindu gabeko puntu bakoitzean dituen kontzentrazio-balioak aurreikusteko ereduak aurkeztuko dira, akats-mugekin batera.

      • Eremuen mugatze-mapa, isokontzentrazioen lerroka aurreko puntuan aipatutako ereduen arabera egin behar dira.

      • Beharrezkoa denean, urpeko uraren kutsadura mugatzen duen planoa.

      • Emaitzen interpretazioa, hurrengo datuak izan behar dituena:

      • Lurzoruari dagozkion datuen interpretazioa, indarrean dauden kalitate-estandarrekin alderaketa eginez (balioztatze balioak eta beste).

      • Beste ingurune batzuei dagozkien datuen interpretazioa, azaleko eta lurpeko uren kalitate-estandarrekin, elikadura-araudiarekin, etab. alderaketa eginez.

      • Substantzia kutsatzaileen banaketa potentzialaren ebaluazioa.

      • Arriskuen ebaluazioa eta emaitzen interpretazioa.

      • Lurzoruaren bateragarritasuna egungo edota aurreikusitako erabilpenarekin.

      • Berreskuratzearen helburua: kutsatzaileen kontzentrazio onargarriak.

      • Lurzoruaren kalitatea egungo edota aurreikusitako erabilpenarekin bateragarria izatea ahalbideratzen duten alternatiben azterketa.

      • Ondorioak.

      • Ikerketaren laburpena.

  4. Gainerako lurzoruen kalitatea egiaztatzeko prozedura.

    I. Sarrera.

    Gainerako lurzoruen/materialaren laginketaren eta analisiaren helburua, egindako saneamendua ingurumen-ikuspegitik balioztatzeko beharrezkoa den informazioa lortzea da. Atal honetan garatutako prozedura, berreskurapenak kutsatutako materialaren indusketa egitea eskatzen duten kasuetan bakarrik aplikatuko da. Indusketa eskatzen ez duten beste saneamendu-teknika batzuk erabiltzen direnean, gainerako lurzoruaren karakterizazio-programa kasuz kasu garatuko da, eta hurrengo alderdiak izango ditu kontuan, besteak beste: lurzoruaren ezaugarriak, kutsaduraren izaera eta kontzentrazioa, eta erabilitako berreskurapen-teknika. Era berean, kutsatutako beste ingurune batzuen saneamendua esaterako, lurpeko urena edo lurzoruko aire interstizialarena egiaztatzeko prozedura espezifikoak diseinatuko dira.

    Gainerako lurzorua saneamendua amaitutzat ematen denean zehaztuko da; betiere eraikuntza-proiektuaren garapenarekin jarraitu baino lehen existituko balitz eta induskatutako lurzoruak betetzen hasi baino lehen. Ondorioz, eraikuntza-beharrak direla-eta indusketa kutsatu gabeko geruza sakonagoetara helduko balitz, prozedura hau ateratako kutsatutako lurzoruari aplikatuko zaio, edota kutsatuta izan ez arren ohiko indusketa-materialek behar duten kudeaketarekiko ezberdina behar duten materialei.

    Kokalekuan saneatutako eremuez gain, hurrengoak ere bere baitan hartu behar ditu gainerako lurzoruaren kalitatea zehazteko programak: hasiera batean kalitatean aldaketarik izan ez arren, saneatzeko operazioen eraginez (materialaren metaketa, garraioa, etab.) eraldatuta gelditu diren eremuak.

    Gainerako kutsatzaileen kontzentrazioak aldez aurretik ezarritako saneamenduaren balio objektiboak baino handiagoak balira, beharrezkoa izango da berreskuratzeko jarduera osagarriak aztertzea.

    2. Laginketa-programa.

    1. Laginketa-programaren definizioa.

    1. Sarrera.

      Laginketa-puntuen kopurua, kokapena eta sakonera hurrengo aldagaien arabera ezarritako irizpide teknikoetan oinarrituko da: burutu den saneamendu-motaren ezaugarriak (adibidez, indusketa batean, azalera, perimetroa eta sakonera), kutsaduraren irismena (kutsatzaile-motak, garatutako jarduerak, kutsaduraren eredu kontzeptuala) eta beharrezko konfiantza-maila.

      Egoeren aniztasuna eta konplexutasuna dela-eta, litekeena da kokaleku eta jarduera bakoitzak kokalekuaren berezitasunak kontuan izango dituen laginketa-plan espezifiko bat eskatzea. Hala ere, gainerako lurzoruaren kalitatearen zehaztapenak gutxieneko estandar batzuk bete beharko ditu laginen kopuruari eta kokapenari dagokionez. Jarraian dauden ataletan, gutxieneko eduki horiek deskribatzen dira. Lurzoruaren kalitatea zehazteko programak metodologia horretatik aldenduko balira, justifikatu egin beharko da erabiliko den metodologia alternatiboa, eta ingurumen-organoarekin adostu.

    2. Laginketa-puntuen kopurua.

    1. eta 8. tauletan ikus daitekeen bezala, laginketa-puntuen kopurua lagindu beharreko azaleraren arabera kalkulatuko da funtsean.

    1. taula. Laginketa-puntuen kopurua induskatutako azaleran.

      Saneatutako azalera (m2) Laginketa-puntuen

      kopuru minimoa

      < 50 1

      51 100 2

      101 150 3

      151-250 4

      251-400 5

      401-600 6

      601-800 7

      801-1000 8

      > 1000 8 + lagin 1 300 m2-ko

      10 m baino perimetro txikiagoko indusketetan bi lagin bakarrik hartu ahal izango dira: bata oinarrian eta bestea azaleko isurketaren norabidean dagoen horma batean.

      Forma irregularra daukaten indusketa-fronte askoko indusketetan, 5 metro baino gutxiagoko hormak alboko hormekin multzokatu ahal izango dira, kutsaduraren jatorria berdina baldin bada. Kasu honetan, 8. taulan aplikatu beharreko luzera horma guztien luzeraren batura izango da.

    2. taula. Indusketa-hormen laginak, berreskuratze-teknikak lurzorua ateratzea eskatzen duen kasuetan.

      Indusketa-hormaren Laginketa-puntuen

      luzera (m) kopuru minimoa

      <5 1

      5-10 2

      11-20 3

      21-30 4

      31-60 5

      61-90 6

      91-150 7

      > 150 8

      Hormen laginak ez dira beharrezkoak izango 30 cm baino sakonera txikiagoa duten indusketetan. Bestalde, 2,5 m baino gehiagoko altuera duten hormetan lagin-kopurua oinarriarentzat aplikatutako azalera-irizpide berdinak erabiliz kalkulatuko da, ez indusketa-hormei dagokien taulako irizpideak erabiliz.

      Ingurumen-organoak onartuz gero, aukera egongo da laginen kopurua murrizteko, baldin eta hurrengoak bezalako egoeraren bat ematen bada:

      • Indusketan zehar, induskatutako materialaren kontrol analitiko osoa egin denean laborategian, batez ere indusketa-frontearen inguruko materialarena.

      • Kutsatzaileen tipologiak kutsaduraren presentzia fidagarritasun handiz zehaztea ahalbideratzen duenean, behaketa organoleptikoen bidez.

      • Landa-ekipoekin egindako jarraipen-analisietako eta laborategiko analisietako emaitzen artean korrelazio ona dagoenean.

      • Lagindu beharreko azaleraren zati edo horma batean kutsadurarik ez dagoela ziurtatzeko adina informazio izanez gero, aukera egongo da azalera hori lagin-kopurua zehazteko orduan kontuan ez hartzeko, eta laginketa kutsadura dagoen zatian bakarrik egiteko. Aipatutakoa kutsadura sakonen indusketetan gertatuko da batez ere, kutsadurara heltzeko azaleko lurzorua induskatu behar izaten denean. Azaleko kutsaduren kasuan, irizpide hau ez da kontuan izango.

        1. Laginketa-puntuen kokapena.

          Orokorrean, lauki-sare erregular bat erabiliko da laginketa-puntuak kokatzeko eta laginak azalera guztian zehar era uniformean banatu ahal izateko.

          Laginketako lauki-sareko lauki bakoitzaren tamaina, azalera osoa lagin-kopuruarekin zatitzen kalkulatuko da. Adibidez, 700 m2-ko indusketa-eremu batean, gutxienez zazpi lagin hartu behar izango dira, eta ondorioz, 100 m2-ko zazpi lauki prestatu beharko dira.

          Laginketa-puntuek lauki bakoitzean izango duten kokapena zehazteko, hurrengo irizpideak jarraitu behar dira:

      • Laginak hurrengo lekuetan hartuko dira: aurretiko azterketen arabera kutsatuta egoteko aukera gehien dituzten eremuetan edo hormetan, kutsadura begi-bistakoa den lekuetan edota lurzoruaren ezaugarriak direla-eta kutsadura handiagoa izatea aurreikus daitekeen lekuetan (adibidez kutsadura-tranpa bezala joka dezaketen material eta egitura geologikoetako mugetan). Hormen laginketan, azaleratik gertuen hartutako laginei emango zaie lehentasuna kutsaduraren jatorria azaleran dagoen kasuetan (isuriak, jarioak, etab.). Aldiz, jatorria lurpeko fokuetan dagoenean (tangak, hondakinen biltegiratzeak, etab.), lagin sakonagoak aukeratuko dira.

      • Indusketa-fasean landa-analisi ekipoak erabili badira, lauki bakoitzeko laginketa-puntu zehatzaren definizioa orientatzeko erabili ahal izango dira.

      • Kutsadura azalera guztian zehar era homogeneoan sakabanatu bada, eta kutsatuta egotearen aukera gehiago dituzten puntuak izatearen zantzuak ez badaude, irizpide finkoak erabilita ezarriko da lauki bakoitzaren barruko laginketa-puntu zehatza (adibidez, beti laukiaren erdian edota ertz zehatz batean).

        1. Laginketa-puntuen sakonera eta beste kontsiderazio batzuk.

          Indusketaren amaieratik laginketara igarotzen den denborak eraginak izan ditzake analisien emaitzetan. Agente meteorologikoek (airea, euria eta tenperatura) eraginik izan ez dezaten, laginketa ahalik eta azkarren egin beharko da, eta sakonerari buruzko hurrengo irizpideak jarraituz:

      • Eremu bateko kutsatzaileen laginketa indusketa egin osteko lehen 24 orduetan egiten bada, laginak azaleratik 0 eta 18 cm arteko sakoneran hartu beharko dira.

      • Indusketa egin eta 24 ordu baino gehiagotara egin behar bada kutsatzaileen laginketa, laginak 18 eta 36 cm arteko sakoneran hartu beharko dira, bereziki kutsatzaileak hegazkorrak badira.

      • Gainerako lurzorua zehazteko, ezin izango dira lagin konposatuak erabili.

        1. Programa analitikoaren definizioa.

          Kuantifikatu beharreko substantziak lurzorua kutsatutzat edoeraldatutzat jotzeko erabili direnak dira. Ez da beharrezkoa aurretiko ikerketen arabera dagoeneko baztertu egin diren parametroak aztertzea. Indusketan zehar egindako kontrol analitikoan jasotako informazioa programa analitikoa definitzeko ere erabil daiteke.

          Saneatutako eremu ezberdinek programa analitiko independenteak eduki ahal izango dituzte, foku kutsatzaileen ezaugarrien eta kutsaduraren banaketaren arabera.

          Baieztatzeko laginketetan erabilitako metodo analitikoak egokiak izan behar dira antzemandako kutsatzaileentzat eta saneamenduaren helburu diren mailak/balioak baino txikiagoak diren antzemate-mugentzat.

        2. Emaitzen ebaluazioa.

          Gainerako lurzoruaren kalitatea zehaztean izandako emaitzak saneamendua amaitutzat jo daitekeen edota berreskuratzeko neurri osagarriak hartu behar diren erabakitzeko erabiliko dira.

          Kutsaduraren balizko hedadurari buruz behar adina informazio izanez gero (aurretiko azterketengatik, indusketan egindako kontrolengatik edota kaltetutako eremuaren behaketa organoleptikoengatik), lagin osagarriak hartu ahal izango dira kutsaduraren hedadura zehaztasunez mugatzeko bere kontzentrazioek balio objektiboak gainditzen dituzten eremuetan.

          Saneamendua hedatu behar izanez gero, baieztatzeko lagin osagarriak hartuko dira indusketaren hedapen-eremuetan, kapitulu honetan azaldutako metodologia jarraituz. Programa analitikoa, saneatzeko irizpidea gainditu zuten parametroetan oinarrituz definitu ahal izango da.

        3. Gainerako lurzoruaren laginketari buruzko dokumentazioa.

          Gainerako lurzoruaren laginketak ondo dokumentatuta egon behar du, ingurumen-administrazioari baloratzea ahalbideratuko dion informazioarekin. Dokumentazioarekin batera saneamendu-txosten bat aurkeztu beharko da, induskatutako eremuen eta hartutako laginen irudikapena eskalan jasotzen duen plano bat edukiko duena. Gainerako lurzoruaren kalitatea zehazteko hartutako laginei dagokienez, hurrengo arloei buruzko informazioa erantsi beharko da: laginketa-puntua aukeratzeko irizpideak, laginak hartzeko prozedurak, laginak kontserbatzeko prozedurak, emaitza analitikoak laborategiko txosten analitikoak barne, laginaren deskribapena, eta kalitatea kontrolatzeko prozedurak.

  5. Industriako aurrien ikerketari buruzko alderdiak.

    Ustez kutsatuta daudelako ikertzen ari diren kokalekuetako asko garai batean lurzoru industrialak izandakoak dira, eta jarduera industrialaren aztarnak izaten dituzte sarri (hondakin abandonatuak, eraikinak, instalazioak...). Kasu horietan, ingurumenaren ikuspegitik modu egokian jarduteko, beharrezkoa da elementu horiek deuseztatzea eta lurzoruaren kalitatea berreskuratzea. Helburu horrekin, hurrengo jarduerak burutuko dira:

    • Material/hondakin abandonatuen inbentarioa, zehaztapena eta sailkapena. Aurri industrialean garatzen zen jarduera aztertuz eta kokalekua xehetasunez ikuskatuz gero, material/hondakin abandonatuen inbentarioa egin ahal izango da. Behin sailkapena eta zehaztapena eginda, material-mota bakoitzaren azken norako egokiena zein den definitu beharko da.

    • Eraikinen kutsaduraren ikerketa. Aurreko atalean bezala, jarduera industriala ikertzeak eta ikuskapena egiteak kutsatuta gelditu diren eraikin eta instalazio-zatiak identifikatzen lagunduko du. Behin identifikatua, eraitsi baino lehen erretiratu egin beharko dira. Kaltetutako eremuak zehazteko planak -eraisteko proiektuan jasoko dena- eraikin eta instalazioen kutsadura ezabatzeko alternatibak identifikatzea izango du xede. Eraisketa modu selektiboan egitea da gomendagarriena, materialak berrerabiltzen/balorizatzen laguntzeko. Amiantoa duten materialak (estalkiak, hodiak, etab.) banan-banan erretiratu beharko dira, indarrean dagoen legedia betez.

    • Ingurumenaren kontrolerako eta jarraipenerako plana. Atal honetan, aurri industriala eraisteko lanek eragin ditzaketen kalteak ahal den neurrian kontrolatzeko egingo diren operazio guztiak deskribatu beharko dira, eta aurria berreskuratzeko lanekin lortutako saneamendu-maila egiaztatu. Bestalde, eraispen-lanek ingurumenean izan lezaketen eragina txikitzeko beharrezko jarduerak jasoko ditu eraispen-proiektuak.

    • Laneko segurtasunaren eta osasunaren kudeaketa. Eraispenetan izaten diren ohiko arriskuez gain, beste arrisku osagarri batzuk jasan ditzakete langileek aurri industrialak eraistean (adibidez, osagai kimikoekin kontaktuan egotea). Inguruabar hau espezifikoki izan beharko du kontuan segurtasun eta osasunerako planak.

  6. Lurzoruaren kalitatea ikertu eta berreskuratzeko segurtasunari buruzko betebeharrak.

    Kutsatutako lurzoruak ikertzeko eta berreskuratzeko orduan, laneko segurtasuna eta osasuna bermatzeko, laneko arriskuak saihesteko azaroaren 8ko 31/1995 Legeko xedapenak eta indarrean dauden beste xedapen aplikagarriak bete eta betearaziko ditu erakundeak.

    Bereziki kontuan izango da eraikuntza-lanetan segurtasuneko eta osasuneko gutxieneko xedapenak zehazten dituen urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretua.

    Lanak hasi aurretik, Segurtasun Programa eta Segurtasun Plana prestatuko ditu kokaleku eta lan bakoitzerako erakunde arduradunak. Obrak egiteko bere sistemaren arabera, azterketan edota oinarrizko azterketan azaldutako aurreikuspenak aztertuko, garatuko eta osatuko ditu. Gainera, kontratistak proposatzen dituen prebentziorako neurri alternatiboak gehituko dira, dagozkien azalpen teknikoarekin. Neurri horiek ezingo dituzte murriztu oinarrizko azterketan aurreikusitako babes-mailak.

    Segurtasun Programak enpresak laneko osasun-arlorako duen sistema prebentiboa islatu eta garatuko du, eta lurzoru kutsatuak ikertzeko eta berreskuratzeko egin beharreko lanari aplikatzeko prebentzio-neurriak jasoko ditu.

    Segurtasun Planak gutxienez ondorengo alderdiak bilduko ditu:

    • Segurtasunerako garrantzitsuak diren kokalekuaren aurrekariak.

    • Egin beharreko lanen programaren deskribapena.

    • Lanpostu bakoitzerako hasierako arriskuen balorazioa, bakoitzak egiten dituen jardueretan eta lanetan oinarrituta; une bakoitzean gerta daitezken arriskuak kontrolatzeko prebentzio-neurriak zehaztu behar ditu.

    • Langileen antolakuntza-lanean, beharrezkoa bada, segurtasun-koordinatzailea izango den pertsonaren izena agertuko da.

    • Lanaren antolakuntza espaziala.

    • Segurtasun kolektiboko neurriak.

    • Lanpostu bakoitzerako beharrezkoak diren babes indibidualeko ekipoak. Arriskuen balorazioan edo prebentzio-plangintzan aurreikusten ez diren lanak egin behar badituzte, laneko plana eratu beharko da eta egin beharreko jardueren deskripzioa, arriskuak eta horiek saihesteko neurriak jasoko ditu.

    • Langileen heziketa eta entrenamendu espezifikoa lanak egiteko.

    • Lanpostuaren berezko arriskuei buruzko informazioa, batez ere jarduerak egitean ager daitezkeen arriskuen ingurukoak.

    • Lan-prozedura orokorrak eta espezifikoak.

    • Material eta ekipoak erabiltzeko jarraibide espezifikoak.

    • Deskontaminazio-prozedurak.

    • Ingurumen-baldintzen kontrola eta jarraipena.

    • Larrialdietan jarduteko plana, beharrezko baliabide teknikoak eta giza baliabideak azalduko ditu.

    • Langile guztientzat osasun-ikuskaritza kontratatu denaren ziurtagiria eta zerbitzuak egin behar dituztenek zerbitzuaren arriskuaren araberako azterketa medikoak pasatu dituztenaren egiaztagiriak.

      Lantokian bi enpresa edo gehiago badaude, urtarrilaren 30eko 171/2004 Errege Dekretua bete beharko da. Horren bidez, azaroaren 8ko Laneko Arriskuen Prebentziorako 31/1995 Legeko 24. artikulua garatzen da, enpresen jardueren koordinazio gaietan. Horri jarraiki, enpresek jardueren koordinaziorako prozedura definitu beharko dute, lantokian laneko arriskuak saihesteko egingo diren jardueren arriskugarritasuna, langile-kopurua eta aldiberekotasunaren iraupena kontuan izanda.

      Bestalde, enpresak zerbitzuaren zati baterako beste norbait azpikontratatzen badu, azpikontratari atal honetan zehaztutakoa betetzea eskatuko dio.

      Lurzoruaren kalitatearen miaketazko lanetan, beharrezkoa izango da lan horiek egingo dituzten langileen arriskuak murrizteko neurriak hartzea. Horretarako "lurzoruaren kutsaduraren miaketa Euskal Autonomia Erkidegoan: kutsatutako lurren ikerketarako eta berreskurapenerako segurtasuna" (Ingurumen Sailburuordetza, Ihobe, 1998) dokumentuko irizpideak jarraitu ahal izango dituen plana egingo da.