- 69/2008 DEKRETUA, apirilaren 22koa, Donostiako 'Asociación Socio-Cultural Banda Bat' kultura-elkartea onuragarria dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu69/2008 DEKRETUA, apirilaren 22koa, Donostiako "Asociación Socio-Cultural Banda Bat" kultura-elkartea onuragarria dela aitortzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila; Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 84
- Hurrenkera-zk.: 2736
- Xedapen-zk.: 69
- Xedapen-data: 2008/04/22
- Argitaratze-data: 2008/05/06
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte gaiak; Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Horren babespean, Donostiako "Asociación Socio-Cultural Banda Bat" elkarteak, aipatutako aitorpena eskatu du, egiten dituen jarduerengatik –gizarte kohesio handiagoa lortzeko kulturartekotasuna sustatu eta integrazioa bultzatzeko egiten dituen lanengatik hain zuzen ere- erakunde onuragarria dela aitortzea merezi duela uste baitu.
Erakunde eskatzailea 1999ko irailaren 25ean eratu zen eta 1999ko urriaren 25ean inskribatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Bazkunen Errolda Nagusian, AS/G/08237/1999 erregistro-zenbakiarekin. Erakundeak Donostiako hirian dihardu batik bat.
Eratu zenetik, "Asociación Socio-Cultural Banda Bat" elkarteak gizarte-kohesioa bultzatu du Donostian, kontzertu, kantaldi, hitzaldi, topaketa eta sentsibilizazio jardunaldien bidez kulturartekotasuna sustatuz, hain zuzen ere gazteak era egokian gizarteratzeko.
7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da, arloa dela-eta kasuan kasuko sailek proposatuta, eta sailek eta interesatuta dauden erakunde eta entitateek txostena eman ondoren. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan Donostiako "Asociación Socio-Cultural Banda Bat" elkartea onuragarria dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.
Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren eta Kultura sailburuaren proposamenez, interesaturik dauden erakunde eta entitateek emandako txostenak ikusi ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko apirilaren 22an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko apirilaren 22an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
Kultura sailburua,
MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


