Euskadi.eus
  • Dekretu:Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Estatuko aikuntza duten Toki-administrazioko funtzionarioen 2008ko urteko enplegu publikoaren eskaintza onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Dekretu:Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Estatuko aikuntza duten Toki-administrazioko funtzionarioen 2008ko urteko enplegu publikoaren eskaintza onartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 186
  • Hurrenkera-zk.: 5439
  • Xedapen-zk.: 161
  • Xedapen-data: 2008/09/23
  • Argitaratze-data: 2008/09/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko Legea aldatzeko den azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkera berriak hala ezarri duelako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 23.1 artikuluan honako hau dugu ezarrita: «Administrazio Publiko bakoitzeko langileekin bete ezin diren giza baliabideak, hots, aurrekontu-izendapena dutenak, enplegu publikorako eskaintzaz beteko dira.»

Halaber, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren apirilaren 12ko 7/2007 Legearen Bigarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera, Autonomia Erkidegoek Estatuko gaikuntza duten Toki-administrazioko funtzionarioei dagozkien deialdiak egiteko eskumena dute.

Aipatutako artikuluak betez, dekretu honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Estatuko gaikuntza duten Toki-administrazioko funtzionarioen enplegu publikoaren eskaintza onartzen da. Eskaintza honetan sartzen dira bete gabe dauden plazak, aurrekontu zuzkidura dutenak, betiere horiek betetzea atzeraezina jotzen bada plaza horiek atxikita dauden zerbitzu publikoen funtzionamendua egokia izan dadin.

Eskainitako plaza guztiek bere baitan gordeko dituzte txanda irekiaz bete beharrekoak, barne sustapenean bete beharrekoak, ezgaitasuna duten langileek bete beharrekoak eta, halaber, Estatuko gaikuntza duten Toki-administrazioko funtzionarioen plazak.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 6.1.e) artikuluan ezarritakoari jarraituz eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.l) artikuluarekin bat etorriz, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzako Kontseiluak 2008ko irailaren 23an izandako bileran aurretiaz eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Dekretu honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Bigarrena. Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera eragina izango du.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko irailaren 23an.

Lehendakaria,

JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Enpresen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi-mailako Teknikaria Aukera 1

Natura Baliabideen Kudeaketa eta Antolamenduko Goi-mailako Teknikaria Aukera 1

Informatika-aplikazioak Garatzeko Goi-mailako Teknikaria Aukera 18

Eraikuntza-proiektuen Garapen eta Aplikazioetako Goi-Mailako Teknikaria Aukera 4

Proiektu Mekanikoen Garapeneko Goi-mailako Teknikaria Aukera 1

Itsas nabigazioa, arrantza eta garraioko Goi-mailako Teknikaria Aukera 3

Itsasontziko Makinen eta Instalazioen Ikuskapen eta Kontroleko Goi-mailako Teknikaria Aukera 2

Laborategi Eskala. 29

ADMINISTRARI LAGUNTZAILEEN KIDEGOA 203

MENDEKOEN KIDEGOA 163

ESTATUKO GAIKUNTZA DUTEN FUNTZIONARIOEN ESKALA

Idazkaritza-Kontuhartzailetza Azpieskala 10

Kontuhartzaileta-Diruzaintza Azpieskala (sarrerako kategoria) 8

Idazkaritza Azpieskala (sarrerako kategoria) 8

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (7)

Arauaren historia →

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.