- Dekretu-proiektua, Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatearen izena aldatzeko ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuDekretu-proiektua, Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia, Geografia eta Historia Fakultatearen izena aldatzeko ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 187
- Hurrenkera-zk.: 5460
- Xedapen-zk.: 162
- Xedapen-data: 2008/09/23
- Argitaratze-data: 2008/10/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluak Filologia, Geografia eta Historia Fakultatearen izena aldatzeko egin duen proposamena aztertu da.
Unibertsitate-zentroen izena bertan ematen diren irakaskuntzei lotuta egon da, oro har. Gaur egungo izendapena ez da nahikoa, Zentroan zer ikertu eta irakasten den adierazteko. Hori dela eta, izaera orokorreko izendapena hautatzen da, Fakultate honetan ematen eta emango diren titulu guztiak jasotzeko; horregatik guztiagatik, Unibertsitateak eta Unibertsitate zentroak sortzeari buruzko apirilaren 12ko 557/1991 Errege Dekretuaren 2.4 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2008ko irailaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra Dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko irailaren 23an.
Lehendakaria.
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


