- 169/2008 DEKRETUA, urriaren 7koa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzea egiteko, Oria erdiko etengailua eta adar osagarrien 3. tartea, Benta Aundi-Tolosa proiektuaren aldaketa burutzeko behar diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu169/2008 DEKRETUA, urriaren 7koa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzea egiteko, Oria erdiko etengailua eta adar osagarrien 3. tartea, Benta Aundi-Tolosa proiektuaren aldaketa burutzeko behar diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 5707
- Xedapen-zk.: 169
- Xedapen-data: 2008/10/07
- Argitaratze-data: 2008/10/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuen kontseiluan 2008ko maiatzaren 20an izandako bilkuran «Oria erdiko etengailua eta adar osagarrien 3. tartea, Benta Aundi-Tolosa proiektuaren aldaketa» onartzeko legezko izapideei ekiteko eta proiektua nahiz proiektua gauzatzeko nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia hartu zuten. Erabaki berean, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Premiaz hartu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean hartarako jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezko datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, hainbat arrazoi-idazki aurkeztu ziren eta administrazio-espedientean adierazten den moduan ebatzi ziren arrazoibide-idazki horiek.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Proiektuarekin Oria Erdiko etengailua Adunan egingo den araztegiraino eramateko lanarekin jarraitu nahi da; Benta Aunditik Gorritiko zubiraino, Arramele auzoa zeharkatuz. 2.451 metroko etengailuak Ibarra eta Tolosako hiri-isuriak bilduko ditu.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko urriaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Vitoria-Gasteizen, 2008ko urriaren 7an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ingurumen eta
Lurralde Antolamendu sailburua,
ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


