Euskadi.eus
  • Dekretu-proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzea egiteko Landetako eta Zapatariko biribilguneen arteko GI-2635 errepidearen saihesbideko soberakinentazo biltegia egiteko proiektua (Azpeitiko saihesbidearen 1. etaparen zatia, 2-V-47/2000-A-DS) burutzeko behar diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Dekretu-proiektua, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzea egiteko Landetako eta Zapatariko biribilguneen arteko GI-2635 errepidearen saihesbideko soberakinentazo biltegia egiteko proiektua (Azpeitiko saihesbidearen 1. etaparen zatia, 2-V-47/2000-A-DS) burutzeko behar diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 194
  • Hurrenkera-zk.: 5640
  • Xedapen-zk.: 170
  • Xedapen-data: 2008/10/07
  • Argitaratze-data: 2008/10/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak 2006ko abenduaren 26an izandako bilkuran ondorengo proiektua onartzeko legezko izapideak egitea erabaki zuen: Landetako eta Zapatariko biribilguneen arteko GI-2635 errepidearen saihesbideko soberakinentzako biltegia eraikitzeko proiektua (Azpeitiko saihesbidearen 1. etaparen zatia, 2-V-47/2000-A-DS) eta proiektua gauzatzeko nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zuten. Ondoren, proiektua teknikoki definitu eta garatzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatuen Kontseiluak 2006ko abenduaren 26an egindako bilkuran onartutako «Landetako eta Zapatariko biribilguneen arteko GI-2635 errepidearen saihesbideko soberakinentzako biltegia eraikitzeko proiektua (Azpeitiko saihesbidearen 1. etaparen zatia, 2-V-47/2000-A-DS)» idatzi zen eta berriro ere, proiektua bera eta hura gauzatzeko nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jarri ziren. 2006ko abenduaren 26ko Erabaki berean, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Premiaz hartu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean hartarako jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezko datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, hainbat arrazoi-idazki aurkeztu ziren eta administrazio-espedientean adierazten den moduan ebatzi ziren arrazoibide-idazki horiek.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Biltegi hori ezinbestean eraiki behar da Landeta eta Zapatariko biribilguneen arteko GI-2635 errepidearen saihesbidea egiteko lanetarako (Azpeitiko saihesbidearen 1. etaparen zatia). Lan horiek esleituta daude eta lehenbailehen egin beharrekoak direla adierazita dago, 140/2007 Dekretuaren arabera.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko urriaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik