- Dekretu proiektua, zeinen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Arte - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuDekretu proiektua, zeinen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Arte
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 6214
- Xedapen-zk.: 174
- Xedapen-data: 2008/10/14
- Argitaratze-data: 2008/11/07
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Otsailaren 19ko 2/1993 Legeak, EAEko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzako irakasleen kidegoei buruzkoak, lanpostuen zerrendak arautzen ditu II. tituluko I. kapituluan, irakaskuntzako funtzio publikoaren egitura eta antolaketari buruzkoan, eta zerrenda horien oinarrizko printzipioak adierazten ditu, baita zerrendak egiteko jarraitu beharreko prozedurak ere.
Horiek horrela, aipatutako legezko testuak 5. artikuluan xedatzen du lanpostuen zerrenda horien gutxienezko edukia: izendapena, ikastetxea, Ikuskaritza Teknikoko edo Ikerketa eta irakaskuntzari laguntzeko zerbitzua eta atxikita dagoen Hezkuntza-Administrazioko lurralde-esparrua; lanpostu horietan aritzeko eskatutako baldintzak, esleitutako hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun-data besteak beste; behar den taldeari, kidegoari, eskalari edo lan-mailari atxikitzea; eta, azkenik, funtzionarioen lanpostuen kasuan, osagarri espezifikoa eta lanpostuak hornitzeko sistema.
Bere aldetik, 4. artikuluak l) letran, lanpostuen zerrendak onartzeko gaitasuna Gobernuari aitortzen dion Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 5. artikuluko h) letran dioenarekin adostasunez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ematen dio irakasleen lanpostuen zerrendak proposatzeko ahalmena.
Lanpostuen zerrendak etengabe gaurkotu behar dira, ikasturte berriaren ondorioz ikastetxeetan sortutako egoera berrietara egokitzeko asmoz. Ondorioz, 2008-2009ko ikasturterako gaurkotzea zehaztu behar da.
Urtarrilaren 18ko 6/2000 Dekretuak, martxoaren 9ko 47/1993 Dekretua aldatzen duenak, eta uztailaren 23ko 182/2002 Dekretuak hizkuntza-eskakizunak eta derrigortasun-datak zehazteko finkatu dituzten irizpideak hartu dira kontuan lanpostuen zerrenda hau egiteko orduan.
Horren arabera, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, Euskadiko Eskola Kontseiluaren txostena ezagututa eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko urriaren 14an izandako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren,
EOI Basauri HEO, (Kodea: 015638), Basauriko Udalerrian (Bizkaiko Lurralde Historikoan).
EOI Zalla HEO, (Kodea: 015639), Zallako Udalerrian (Bizkaiko Lurralde Historikoan).
EOI Tolosa HEO, (Kodea: 013435), Tolosako Udalerrian (Gipuzkoako Lurralde Historikoan).
IES Kantauri BHI (Kodea: 015625).
IES Axular BHI (Kodea: 015626).
Hori dela eta, IES Kantauri-Axular BHI ikastetxea desagertzen da (kodea: 015182).
IES Kantauri-Axular BHItik banatutako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak IES Kantauri BHIri eta IES Axular BHIri atxikiko zaizkio. Horretarako, apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuan eta dekretu hori aldatzeko emandakoetan finkatutako irizpideak aplikatuko dira.
IES Ondarroa BHI (kodea: 015623).
IES Lekeitio BHI (kodea: 015624).
Hori dela eta, IES Ondarroa-Lekeitio BHI ikastetxea desagertzen da (kodea: 015179).
IES Ondarroa-Lekeitio BHItik banatutako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak IES Ondarroa BHIri eta IES Lekeitio BHIri atxikiko zaizkio. Horretarako, apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuan eta dekretu hori aldatzeko emandakoetan finkatutako irizpideak aplikatuko dira.
IES Ategorri BHI (Kodea: 015629).
IEFPS Tartanga GLHBI (Kodea: 015630).
Hori dela eta, IEFPS Ategorri-Tartanga GLHBI ikastetxea desagertzen da (kodea: 015177).
IEFPS Ategorri-Tartanga GLHBItik banatutako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak IES Ategorri BHIri eta IEFPS Tartanga GLHBIri atxikiko zaizkio. Horretarako, apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuan eta dekretu hori aldatzeko emandakoetan finkatutako irizpideak aplikatuko dira.
IES Urritxe BHI (Kodea: 015627).
IEFPS Zornotza GLHBI (Kodea: 015628).
Hori dela eta, IES Urritxe-Zornotza BHI ikastetxea desagertzen da (kodea: 015107).
IES Urritxe-Zornotza BHItik banatutako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak IES Urritxe BHIri eta IEFPS Zornotza GLHBIri atxikiko zaizkio. Horretarako, apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuan eta dekretu hori aldatzeko emandakoetan finkatutako irizpideak aplikatuko dira.
IES Elgoibar-Arreiturre BHI (Kodea: 013431).
IEFPS Meka GLHBI (Kodea: 013432).
Hori dela eta, IES Elgoibar BHI ikastetxea desagertzen da (kodea: 012984).
IES Elgoibar BHItik banatutako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak IES Elgoibar-Arreiturre BHIri eta IEFPS Meka GLHBIri atxikiko zaizkio. Horretarako, apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuan eta dekretu hori aldatzeko emandakoetan finkatutako irizpideak aplikatuko dira.
IES Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHItik banatutako lanpostuetan behin betiko destinoa duten irakasleak IEFPS Easo GLHBIri atxikiko zaizkio. Horretarako, apirilaren 16ko 86/2002 Dekretuan eta dekretu hori aldatzeko emandakoetan finkatutako irizpideak aplikatuko dira.
Lehenengoa. Erantsitako zerrendetan sartuta dauden lanpostuek jarraian zehazten den berariazko osagarria esleituta dute. Berariazko osagarri hori urte osokoa da, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2008. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 15/2007 Legearen 21. artikuluaren 8. idatz-zatian arautzen denaren arabera, hamabi hilekori dagozkien zenbateko osoetan banatuta dago, hain zuzen ere honela:
B.O.G.: Berariazko osagarria, guztira.
B.O.O.: Berariazko osagarri orokorra.
D.B.O.: Dedikazio bereziko osagaia, bigarrenetik bosgarrenera doazen graduen kapitalizazioetatik eratorria.
KIDEGOAK B.O.G. B.O.O. D.B.O.
Bigarren Hezkuntzako Kadetradunen Kidegoa: 12.889,35 euro 9.563,88 euro 3.325,47 euro
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa:: 10.892,71 euro 7.567,25 euro 3.325,47 euro
Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa: 13.042,81 euro 9.717,33 euro 3.325,47 euro
Irakaskuntza Ertainetako Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa: 13.042,81 euro 9.717,33 euro 3.325,47 euro
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoa: 12.889,35 euro 9.563,88 euro 3.325,47 euro
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa: 10.892,71 euro 7.567,25 euro 3.325,47 euro
Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen Kidegoa: 10.892,71 euro 7.567,25 euro 3.325,47 euro
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa: 12.889,35 euro 9.563,88 euro 3.325,47 euro
Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa: 10.892,71 euro 7.567,25 euro 3.325,47 euro
Bigarrena. Dedikazio bereziko osagaiaren lehen gradua egiaztatu duten irakasleek 1.068,95 euro jasoko dute urtero, goian adierazitako kopuruez gain. Diru hiru hilabeteka banatuko da, lehenengo xedapen gehigarrian adierazi denez.
Hirugarrena. Bigarren Hezkuntzako erregimen orokorreko irakaskuntzetan tutore-lanak betez gero, 787,95 euro gehigarri jasoko dira urtean, lehen xedapen gehigarrian adierazitako modu berean.
Laugarrena. Zuzendaritza-lanetan aritzeak emango du ekainaren 26ko 177/1990 Dekretuak, unibertsitateaz kanpoko funtzionario irakasleen ordainsariei buruzkoak, zehaztutako zenbatekoak jasotzeko eskubidea. Izan ere, unibertsitateaz kanpoko irakasle funtzionarioen lan-baldintzak arautzen dituen hitzarmenak ondorengo zenbatekoetan gaurkotzen ditu lehenago aipatutako ordainsariak, lehen xedapen gehigarriak adierazten duen bezalaxe:
Bigarren Hezkuntzako Katedradunen Kidegoa
Cuerpo de Catedráticos y Catedráticas de Enseñanza Secundaria
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen Kidegoa
Cuerpo de Catedráticos y Catedráticas de Escuelas Oficiales de Idiomas
Arte Plastiko eta Diseinuko Katedradunen Kidegoa
Cuerpo de Catedráticos y Catedráticas de Artes Plásticas y Diseño
Adierazpena
Descripción Ikastetxeko ikasle kopurua
º de alumnos y alumnas del centro Urtean zenbat eurotan
Importe año en euros
Zuzendaria-Director/Directora
A > 1.800 5.948,32
Zuzendaria-Director/Directora
B > 1.000 5.246,09
Zuzendaria-Director/Directora
C > 600 4.865,03
Zuzendaria-Director/Directora
D < = 600 4.510,99
Zuzendaritza K.-C. Directivos
A > 1.800 3.002,70
Zuzendaritza K.-C. Directivos
B > 1.000 2.917,77
Zuzendaritza K.-C. Directivos
C > 600 2.068,78
Zuzendaritza K.-C. Directivos
D <= 600 1.729,33
Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Enseñanza Secundaria
Adierazpena
Descripción Ikastetxeko ikasle kopurua
º de alumnos y alumnas del centro Urtean zenbat eurotan
Importe año en euros
Zuzendaria-Director/ Directora
A > 1.800 6.979,16
Zuzendaria-Director/ Directora
B > 1.000 6.277,07
Zuzendaria-Director/ Directora
C > 600 5.895,67
Zuzendaria-Director/ Directora
D < = 600 5.542,00
Zuzendaritza K.-C. Directivos
A > 1.800 4.033,52
Zuzendaritza K.-C. Directivos
B > 1.000 3.948,79
Zuzendaritza K.-C. Directivos
C > 600 3.099,77
Zuzendaritza K.-C. Directivos
D <= 600 2.936,88
Idazkari albokoa-Secretaria y Secretario adjunto 1.240,62
Saileko burua-Jefe y Jefa de Departamento 1.030,84
HHE saileko burua-Jefe y Jefa de Departamento EPA 1.030,84
LH eta prestakuntza koordinadorea-Coordinador y Coordinadora de FP y de formación 1.030,84
Ekonomia kudeatzeko arduraduna-Responsable de gestión económica 1.030,84
Mantenu eta lanetako arduraduna-Responsable de mantenimiento y obras 1.030,84
Kalitatearen Arduraduna, ISO 9000ko kalitatearen ziurtagiria daukaten ikastetxeetan-
Responsable de Calidad en centros acreditados mediante la Certificación ISO 9000 de calidad 1.030,84
Lanbide Hezkuntzako Irakasle Teknikoen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras Técnicas y Profesores Técnicos de Formación Profesional
Irakaskuntza Ertaineko Institutu Teknikoetako Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Institutos Técnicos de Enseñanza Media
Adierazpena
Descripción Ikastetxeko ikasle kopurua
º de alumnos y alumnas del centro Urtean zenbat
Importe año
Zuzendaria-Director/ Directora
A > 1.800 6.629,77
Zuzendaria-Director/ Directora
B > 1.000 5.927,60
Zuzendaria-Director/ Directora
C > 600 5.546,39
Zuzendaria-Director/ Directora
D < = 600 5.192,41
Zuzendaritza K.-C. Directivos
A > 1.800 3.684,23
Zuzendaritza K.-C. Directivos
B > 1.000 3.599,41
Zuzendaritza K.-C. Directivos
C > 600 2.936,88
Zuzendaritza K.-C. Directivos
D <= 600 2.936,88
Idazkari albokoa-Secretaria y Secretario adjunto 1.240,62
Saileko burua-Jefe y Jefa de Departamento 711,46
LH eta prestakuntza koordinadorea-Coordinador y Coordinadora de FP y de formación 711,46
Ekonomia kudeatzeko arduraduna-Responsable de gestión económica 711,46
Mantenu eta lanetako arduraduna-Responsable de mantenimiento y obras 711,46
Kalitatearen Arduraduna, ISO 9000ko kalitatearen ziurtagiria daukaten ikastetxeetan
Responsable de Calidad en centros acreditados mediante la Certificación ISO 9000 de calidad 711,46
Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Escuelas Oficiales de Idiomas
Adierazpena
Descripción Ikastetxeko irakasle kopurua
º de profesores y profesoras del centro Urtean zenbat
Importe año
Zuzendaria-Director/ Directora
A > 40 6.979,16
Zuzendaria-Director/ Directora
B > 20 6.277,07
Zuzendaria-Director/ Directora
C < = 20 5.895,67
Zuzendaritza K.-C. Directivos
A > 40 4.033,52
Zuzendaritza K.-C. Directivos
B > 20 3.948,79
Zuzendaritza K.-C. Directivos
C < = 20 3.099,77
Idazkari albokoa-Secretaria y Secretario adjunto 1.240,62
Saileko burua-Jefe y Jefa de Departamento 1.030,84
Musika eta Arte Eszenikoen Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Música y Artes Escénicas
Arte Plastiko eta Diseinuko Irakasleen Kidegoa
Cuerpo de Profesoras y Profesores de Artes Plásticas y Diseño
Adierazpena
Descripción Ikastetxeko ikasle kopurua
º de alumnos y alumnas del centro Urtean zenbat
Importe año
Zuzendaria-Director/Directora
A > 1.800 6.979,16
Zuzendaria-Director/Directora
B > 1.000 6.277,07
Zuzendaria-Director/Directora
C > 600 5.895,67
Zuzendaria-Director/Directora
D < = 600 5.542,00
Zuzendaritza K.-C. Directivos
A > 1.800 4.033,52
Zuzendaritza K.-C. Directivos
B > 1.000 3.948,79
Zuzendaritza K.-C. Directivos
C > 600 3.099,77
Zuzendaritza K.-C. Directivos
D <= 600 2.936,88
Idazkari albokoa-Secretaria y Secretario adjunto 1.240,62
Saileko burua-Jefe y Jefa de Departamento 1.030,84
Bosgarrena. 1. hizkuntza-eskakizuneko lanpostuak derrigortasun-datarik gabekoak izan daitezke, edo hizkuntza-eskakizuna igarota eduki dezakete; 2. hizkuntza-eskakizunekoak, aldiz, derrigortasun-data atzeratua edo igarota eduki dezakete, dekretu honen eranskinetan agertzen diren zerrendetan jasotzen denez.
Seigarrena. Lekualdatze-lehiaketaren bidez hornituko dira dekretu honen eranskinetan agertzen diren zerrendetako lanpostuak, lanpostu bereziak izan ezik. Azken horiek lehiaketa espezifikoaren bidez hornituko dira.
Zazpigarrena. EOI Basauri HEO, EOI Zalla HEO, EOI Tolosa HEO, IES Kantauri BHI, IES Axular BHI, IES Ondarroa BHI, IES Lekeitio BHI, IES Ategorri BHI, IEFPS Tartanga GLHBI, IES Urritxe BHI, IEFPS Zornotza GLHBI, IES Elgoibar-Arreiturre BHI eta IEFPS Meka GLHBI sortzeak, (dekretu honen 1etik 6a arteko artikuluetan ezarritakoak), ondorioak izango ditu 2008ko uztailaren 1eko ondorioekin.
Indarrik gabe geratzen da urriaren 23ko 183/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda onartzen duena. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Irakaskuntza Ertainen Institutu Teknikoetakoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradunen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musika eta Arte Eszenikoko Irakasleen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradunen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen kidegoetako funtzionarioentzat dira.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko urriaren 14an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Zuzendutakoa: HUTSEN ZUZENKETA, ondoko dekretuarena: 174/2008 Dekretua, urriaren 14koa, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda onartzen duena
- Indargabetutakoa: 577/2009 DEKRETUA, azaroaren 3koa. Honen bidez onartu egiten da Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetako lanpostu-zerrenda. Lanpostuok lan-kontratuko irakasleentzat eta Bigarren Hezkuntzako Katedradunen, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen, Lanbide


