- 16/2008 DEKRETUA, urriaren 17koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kideak ordezkatzeko onarpena ematen duena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu16/2008 DEKRETUA, urriaren 17koa, lehendakariarena, Lan Harremanen Kontseiluko kideak ordezkatzeko onarpena ematen duena
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 213
- Hurrenkera-zk.: 6158
- Xedapen-zk.: 16
- Xedapen-data: 2008/10/17
- Argitaratze-data: 2008/11/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Sailak
Testu legala
Lan Harremanen Kontseiluari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Legearen 5. artikuluaren arabera, Lan Harremanen Kontseiluko kideak izendatzea lehendakariaren eskumena da, sindikatuek eta enpresarien erakundeek beren ordezkariak aukeratu ondoren. Bestalde, lege horren 6. artikuluaren arabera, Kontseiluko kideen agintaldia bi urterako izango da; baina, hala ere, berriro ere aukeratu ahal izango dira.
Nahiz eta agintaldia bi urterako izan, Consejo de Relaciones Laborales / Lan Harremanen Kontseiluari buruzko ekainaren 27ko 11/1997 Legeak, 6.2 artikuluan, aukera ematen die sindikatu-erakunde eta -konfederazioei eta enpresa-konfederazioei izendatutako kide titularrak edo ordezkoak aldatzeko.
Legezko ahalmen horren indarrez, Langile Abertzaleen Batzordeak (LAB) sindikatu-erakundeak kide bat ordezkatzea erabaki du, eta, horretarako, beste kide bat izendatzea sindikatuaren izenean kontseiluan aritzeko.
Ondorioz,
Vitoria-Gasteizen, 2008ko urriaren 17an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


