Euskadi.eus
  • Dekretu-proiektua, ELA sindikatuak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen ordezkari bat kendu eta beste bat izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Dekretu-proiektua, ELA sindikatuak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen ordezkari bat kendu eta beste bat izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraio eta Herri Lan Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 6091
  • Xedapen-zk.: 177
  • Xedapen-data: 2008/10/21
  • Argitaratze-data: 2008/11/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzen duen abenduaren 26ko 62/1997 Legeak interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.

Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, aipatutako legeak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organoak dira.

Hori dela-eta, abenduaren 26ko 62/1997 Legearen artikulu bakarreko 14. paragrafoak finkatzen duenez, autonomia erkidegoek ezarriko dute portuetako agintaritzen administrazio kontseiluak zenbat kidek osatuko dituzten, eta, halaber, autonomia-erkidegoek izendatuko dituzte administrazio kontseiluetan ordezkaturiko herri administrazioek, entitateek eta erakundeek proposaturiko kideak, aipatutako 14. paragrafoan finkatu ziren irizpideen arabera.

Aipatutako lege horretan ezarritakoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretua onartu zuen, hain zuzen ere, Bilboko eta Pasaiako portuetako agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazteko.

Aipatu dekretuaren 5.1 artikuluan ezartzen duenez, «Merkataritza, Industria eta Nabigazioko Ganberak eta enpresaburuen elkarteek eta sindikatu-elkarteek sei batzarkide izango dituzte portuetako agintaritzetako administrazio-kontseiluetan, eta honela banatuko dira:

a)

b)

  1. Portua dagoen lurralde historikoan ordezkaritza zabalena duen erakunde sindikalak: batzarkide bat.»

    Dekretu beraren 5.2 artikuluan ezartzen duenez, «Batzarkideak izendatzeko proposamenak Garraio eta Herri Lan Sailari jakinaraziko zaizkio, Sailak proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztu, eta Kontseiluak batzarkideak izenda ditzan». Eta 5.3 artikuluan ezartzen duenez, «Batzarkideak izendatzeko erabiltzen den prozedura bera erabiliko da kargutik kentzeko».

    Aipatutako xedapena betetzeko, ELA erakunde sindikalak Garraio eta Herri Lan Sailari jakinarazi dio Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan elkarte hori ordezkatuko duen batzarkide bat kendu eta beste bat izendatzeko proposamena.

    Ondorioz, Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (Bilboko eta Pasaiako portuetako agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazten baitu dekretu horrek), Garraio eta Herri Lan sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko urriaren 21ean egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Kendutako eta izendatutako ordezkariak nortzuk diren Pasaiako Portuaren Agintaritzako Administrazio-Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango du indarra dekretu honek, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko urriaren 21ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

NURIA LÓPEZ DE GUEREŃU ANSOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik