Euskadi.eus
  • Dekretu proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2008. urterako Aurrekontuko 'Euskal alor publikoarekiko beste finantza-harreman batzuk' 9119 programan lortutako sarrerengatik 'Trenbideak' 5131 programan kredituak -140.000 ¿- konpromisoko kredituak -2.453.634 ¿- habilitatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Dekretu proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2008. urterako Aurrekontuko "Euskal alor publikoarekiko beste finantza-harreman batzuk" 9119 programan lortutako sarrerengatik "Trenbideak" 5131 programan kredituak -140.000 €- konpromisoko kredituak -2.453.634 €- habilitatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Garraio eta Herri Lan Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 6199
  • Xedapen-zk.: 178
  • Xedapen-data: 2008/10/28
  • Argitaratze-data: 2008/11/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ogasun; EAEko udalak; Ekonomia

Testu legala

2006ko otsailaren 28an, Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendu egin zuen ondoko hitzarmena sinatzea: Bilboko Udalaren eta Garraio Sailaren arteko lankidetzarakoa, Basurtu-Errekalde tartean Bilboko tranbiaren A linea paratzeko helburuarekin.

Lanak kontratatzeari dagokionez, lankidetza-hitzarmenak 7.408.634 euroko kostua zekarren, eta zati horretan 4.815.000 euro dagozkio EAEko Administrazioari, hau da, taxututako proiektuko exekuzio-kontratuaren % 65; gainontzekoa (% 35), 2.593.634 euro, jartzeko konpromisoa hartua du Bilboko Udalak.

2008ko ekitaldi honetarako aurreikusten da hitzarmenean jasotako jarduerak hastea; hortaz, proiektuaren exekuzio-epeak aldatu egin behar dira, eta, bestalde, finantziazio-portzentajeei dagokienez, erakunde sinatzaileek euren gain hartutako kredituen urtekoak birbanatu egin behar dira, ondoren zehazten den legez:

2008 2009 2010 Guztira

Eusko Jaurlaritza 260.000 3.190.000 1.365.000 4.815.000

Bilboko Udala 140.000 1.718.634 735.000 2.593.634

Guztira 400.000 4.908.634 2.100.000 7.408.634

Bilboko Udalak hartua du proiektua finantzatzeko konpromisoa, 2008ko ekitaldiko aurrekontuan jasoa, izan ere, halaxe jasotzen baita erakunde horrek bidalitako agirian; beraz, bidezkoa habilitazioa gauzatzea, betiere Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriaz.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Garraio eta Herri Lan sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko urriaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Programa Azpikontzeptua 2008 2009 2010

5131 623.81 140.000 1.718.634 735.000

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

Programa Azpikontzeptua 2008

9119 722.01 140.000

Basurtu-Errekalde tartean Bilboko tranbiaren A linea finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko urriaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik