- 17/2008 DEKRETUA, azaroaren 3koa, Lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak aldatzen dituena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu17/2008 DEKRETUA, azaroaren 3koa, Lehendakariarena, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak aldatzen dituena
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 6302
- Xedapen-zk.: 17
- Xedapen-data: 2008/11/03
- Argitaratze-data: 2008/11/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuak Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako organoa arautu zuen Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo dauden euskal gizatalde eta etxeen harremanak arautzen dituen maiatzaren 27ko 8/1994 Legea garatuz. Dekretu honek Lehendakariari ematen dio Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordeko kideak eta ordezkoak izendatzeko ahalmena. Kide horiek batzordean ordezkatuta dauden erakundeek aldez aurretik aukeratuko dituzte.
Maiatzaren 5eko 7/2004 Dekretuaren bidez Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea osatzen duten kideak izendatu ziren eta otsailaren 24ko 1/2006, urriaren 17ko 4/2007 eta azaroaren 12ko 5/2007 dekretuek izendapen batzuk aldatu zituzten. Ordezkaritza-kargudunen artean orain aldaketak izan direnez, eta egindako proposamenak bideratu direnez, egokia da dagozkion izendapenak egitea, agintalditik gelditzen den denborarako.
Ondorioz, apirilaren 11ko 234/1995 Dekretuko 7. artikuluan xedatutakoari jarraituz, hauxe
Iban Asenjo Garde jauna, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saileko ordezkari gisa.
Nekane Altzelai Uliondo anderea, Eusko Legebiltzarreko ordezkari gisa.
Jose Luis Lizundia Askondo jauna, Euskaltzaindiako ordezkari gisa.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko azaroaren 3an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.


