Euskadi.eus
  • Dekretu-proiektua, Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak nahitaezko desjabetzea egiteko, Jaizkibel-Elordiko ur-hornikuntzaren proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

Dekretu-proiektua, Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak nahitaezko desjabetzea egiteko, Jaizkibel-Elordiko ur-hornikuntzaren proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 229
  • Hurrenkera-zk.: 6636
  • Xedapen-zk.: 190
  • Xedapen-data: 2008/11/18
  • Argitaratze-data: 2008/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarreko Lehendakaritzaren Dekretu bidez (apirilaren 20ko 21/2007) «Jaizkibel-Elordiko Ur-Hornikuntzaren Proiektua» onartzeko legezko izapideak egiten hastea erabaki zen eta proiektua nahiz proiektua gauzatzeko nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia hartu zuten. Ondoren, Lehendakaritzak emandako 52/2007 Ebazpenaren bidez, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, arrazoibide-idazki bat aurkeztu zen, administrazio-espedientean adierazten den moduan ebatzi zena.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Ikusi da Endara urtegiaren edukia txikiegia dela, eta beraz, lehorte garaian ezin dela ur-hornikuntza behar bezala bermatu. Urtegia ahal den beteena izateko, urtegia hornitu dezaketen beste iturri batzuk lortzea aztertu da. Proiektu honen helburua 6 putzu berri ustiatzeko beharrezko lanak definitzea da; sare berri horretan sartuko dira gainera Errota, Artzu eta Goiko-Errotako ponpaketak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko azaroaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe hau

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik