- Dekretu-proiektua, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, nahitaezko desjabetzea egiteko Asuako uharren tangaren proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuDekretu-proiektua, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, nahitaezko desjabetzea egiteko Asuako uharren tangaren proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazten da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 229
- Hurrenkera-zk.: 6637
- Xedapen-zk.: 191
- Xedapen-data: 2008/11/18
- Argitaratze-data: 2008/11/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Bilbao-Bizkaiko Uren Partzuergoaren Zuzendaritza Batzordeak 2008ko apirilaren 29an egindako ohiko bilkuran, «Asuako uharren tangaren proiektua» gauzatzeko nahitaez desjabetzeko espedienteari ekitea erabaki zuen, eta horrekin batera, ulertutzat jo zen onura publikorako delako adierazpena egitea ere. Erabaki horretan jaso ziren nahitaez hartu beharreko ondasun eta eskubide horiek banakatuta, eta jendaurrean jarri zen. Ondoren, 2008ko uztailaren 29an, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea erabaki zen, Zuzendaritza Batzordearen ohiko bilkuran, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Premiaz hartu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean hartarako jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezko datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, eta ez zen inolako arrazoi-idazkirik aurkeztu, administrazio-espedientean adierazten den moduan.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Eurialdietan saneamendu-sistemak dituen mugen ondorioz, eta sare nagusian uharrentzat dauden gainezkabideetatik estuariora husten diren ur kutsatuen isuriengatik (azken urteotan atzeman dira), zenbait ikerketa egin dira Saneamendu Sistema Orokorra eurialdietarako hobetzeko eta ura hartzen duten ibilguetara gai kutsatzaile gutxiago isurtzeko. Azterketa horietan, Asuako Uharren Tanga egitea proposatu da: 9.000 m3-ko edukiera izango du, Asuako hodi biltzaileari eskainiko dio zerbitzua, eta, hodiak hobeto funtzionatzea ez ezik, Txorierritik Lamiako Sistemara ura eramateko Ponpaketa Estazioak ponpatu behar dituen emariak geruzaka bideratzea ahalbidetuko du.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko azaroaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
HAU XEDATU DUT:
Vitoria-Gasteizen, 2008ko azaroaren 18an.
Lehendakaria,
JUAN JOSE IBARRETXE MARKUARTU.
Ingurumen eta
Lurralde Antolamendu sailburua,
ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


