- 193/2008 DEKRETUA, azaroaren 18koa, Laudioko Udalak, nahitaez desjabetzeko, 'Zenagortagana herri-erabilerarako 77 zk-ko mendi-bidea egokitzeko proiektua' burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dierala adierazteko dena. @@@ - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu193/2008 DEKRETUA, azaroaren 18koa, Laudioko Udalak, nahitaez desjabetzeko, "Zenagortagana herri-erabilerarako 77 zk-ko mendi-bidea egokitzeko proiektua" burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dierala adierazteko dena. @@@
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 229
- Hurrenkera-zk.: 6638
- Xedapen-zk.: 193
- Xedapen-data: 2008/11/18
- Argitaratze-data: 2008/11/28
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Laudioko Udalak 2007ko azaroaren 22an izandako bilkuran erabaki zuen «Zenagortagana herri-erabilerarako 77 zenbakidun mendi-bidea egokitzeko proiektua» gauzatzeko behar ziren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartzeko legezko izapideei ekitea; erabaki horren baitan zegoen proiektuak eragindako ondasun eta eskubideak herri-erabilerarako zirela adieraztea eta horien zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia. Beraz, berriro jarri ziren jendaurrean. Ondoren, alkatetzak 2008ko irailaren 17an emandako 2331 Dekretuaren bidez ebatzi zen Eusko Jaurlaritzari eskatzea nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraz dezala, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoari dagokionez.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezko datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio espedientean adierazten denez, alegazio batzuk aurkeztu eta ebatzi ziren.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, hirigintza arloan ez dago espedientea izapidetzeko inolako oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Herri-erabilerarako bide bat izanik, mendira sartzeko dauden arazo larriak konpondu nahi dira; izan ere, Asudio auzora joateko gaur egun dagoen errepidea ezin da egurbide bezala erabili, eta horrek arazo ugari sortzen ditu. Mendi-bidearen tarte asko mehartu egiten dira eta horietara iristea oso zaila da; arazo hori konpondu egin nahi da. Zabalera berdindu eta zorua egokituko da; partikularren sailetarako eta ondoko pistetarako sarbideak egingo dira; bazterguneak egingo dira bi ibilgailu gurutzatu behar direnerako eta bi norabideko zirkulazioa ahalbidetzeko. Horrek guztiak basoko lanak erraztuko ditu, eta suteak saihesteko ere balioko du.
Adierazitako guztiarengatik, eta dagoeneko igaro den denbora kontuan izanda, ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko azaroaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hau
Vitoria-Gasteizen, 2008ko azaroaren 18an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburua,
ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


