- Dekretu-proiektua, 2008. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Aurrekontuko 'Ondare Historiko Artistikoa' 4514 Programan programa berean lortutako diru-sarrerengatik 66.010,41 euroko kreditua habilitatzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuDekretu-proiektua, 2008. urterako Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Aurrekontuko "Ondare Historiko Artistikoa" 4514 Programan programa berean lortutako diru-sarrerengatik 66.010,41 euroko kreditua habilitatzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 234
- Hurrenkera-zk.: 6777
- Xedapen-zk.: 195
- Xedapen-data: 2008/11/25
- Argitaratze-data: 2008/12/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ogasun; Ekonomia; Instituzional
Testu legala
«Miramar Jauregia» Partzuergoak jauregia zati batean egokitzeko lanak egingo ditu ekitaldi honetan, eta horretarako aurrekontua 66.010,41 eurokoa da. Eusko Jaurlaritzak jarriko du zenbateko hori kapitaleko diru-laguntza baten bidez.
Kapitaleko diru-laguntza horri aurre egiteko, Partzuergoak 66.111,32 euroko zenbatekoa itzuli du, 2006ko ekitaldian izandako superabitari dagokiona. Partzuergoko erakundeek ustiaketa-gastuak estaltzeko emandako diru-laguntzen ondoriozko gain-finantzazioak eragin du superabit hori.
Diru-sarrera horiek ia osorik erabiliko dira egokitze-lanak finantzatzea helburu duen kapitaleko diru-laguntza emateko.
Horregatik, diru-sarrera horiek gaitu egingo dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz (Euskal Autonomia Erkidegoaren 2007ko aurrekontu orokorrak onartu zituen abenduaren 28ko 9/2006 Legeko bigarren azken xedapenaren 3. idatz-zatian aldatu zen testu hori).
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Kultura sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko azaroaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Programa Azpikontzeptua Euroak
4514 722.21 66.010,41
Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:
Programa Azpikontzeptua Euroak
4514 380.00 66.010,41
Funts horiek «Miramar Jauregia» Partzuergoarentzako kapitaleko diru-laguntza finantzatzeko erabiliko dira; diru-laguntza horren helburua jauregia egokitzeko lanak egitea da.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko azaroaren 25ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Kultura sailburua,
MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


