- Dekretu proiektua: 'Kirolak' 4512 Programan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2008. urterako Aurrekontuko 'Espainiako alor publikoarekiko finantza-harremanak' 9211 Programan lortutako sarrerengatik kredituak -35.606,49 ¿- habilitatzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuDekretu proiektua: "Kirolak" 4512 Programan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2008. urterako Aurrekontuko "Espainiako alor publikoarekiko finantza-harremanak" 9211 Programan lortutako sarrerengatik kredituak -35.606,49 €- habilitatzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 240
- Hurrenkera-zk.: 6985
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/12/02
- Argitaratze-data: 2008/12/16
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Testu legala
Kirol Kontseilu Gorenetik diru-sarrera gehigarriak jaso dira, 35.606,49 euro, hain zuzen. Diru-sarrera horiek 12 eta 17 urte bitarteko kirolari gazteek erkidegoetako selekzioentzako Espainiako txapelketetan parte hartzeko joan-etorrietarako dirulaguntzari dagozkio.
Horregatik, diru-sarrera horiek gaitu egingo dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz (Euskal Autonomia Erkidegoaren 2007ko aurrekontu orokorrak onartu zituen abenduaren 28ko 9/2006 Legeko bigarren azken xedapenaren 3. idatz-zatian aldatu zen testu hori).
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Kultura sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 2an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Programa Azpikontzeptua Euroak
4512 233.00 35.606,49
Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:
Programa Azpikontzeptua Euroak
9211 439.00 35.606,49
EAEko kadeteak eta infantilak 2008ko Espainiako txapelketetara joateak eta etortzeak sortutako gastuak ordaintzeko erabiliko dira fondoak.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 2an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.
Kultura sailburua,
MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


