Euskadi.eus
  • 205/2008 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuko 9119 ¿Euskal Sektore Publikoarekiko beste Harreman Finantzario batzuk¿ programan diru-sarrerak lortu direla-eta, 4225 ¿Hezkuntza Berriztapena eta Irakasleen Etengabeko Prestakuntza¿ programan, 2008ko ekitaldirako, 32.490,24 euroko kredituak gaitzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

205/2008 DEKRETUA, maiatzaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren aurrekontuko 9119 ¿Euskal Sektore Publikoarekiko beste Harreman Finantzario batzuk¿ programan diru-sarrerak lortu direla-eta, 4225 ¿Hezkuntza Berriztapena eta Irakasleen Etengabeko Prestakuntza¿ programan, 2008ko ekitaldirako, 32.490,24 euroko kredituak gaitzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 244
  • Hurrenkera-zk.: 7076
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/12/09
  • Argitaratze-data: 2008/12/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Durango Udaletik sarrera osagarriak lortu dira, 2.878,37 euroko zenbatekoa egiten dutenak, eta Durangoko Berritzagunearen funtzionamendu-gatuekin zerikusia dutenak.

Halaber, Barakaldo Udaletik sarrera osagarriak lortu dira, 29.611,87 euroko zenbatekoa egiten dutenak, eta Barakaldoko Berritzaguneak garatzeko zenbait jarduerekin zerikusia dutenak.

Bizkaiko Berritzagunen funtzionamendu-gastuak finantzatzeko, 32.490,24 euroko zenbatekoa gaitzea eskatzen du Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailak.

Horregatik, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruzko indarreko lege xedapenen testu bategina onartu zuen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, gaitu egiten dira aipatutakoak.

Horri jarraiki, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 9an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Programa Azpikontzeptua Euroak

4225 237.31 2.878,37

4225 238.99 29.611,87

Guztira 32.490,24

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

Programa Azpikontzeptua Euroak

9119 422.01 32.490,24

Bizkaiko Berritzaguneen funtzionamendu-gastuak finantzatzeko erabiliko dira fondoak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 9an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik