- 214/2008 DEKRETUA, abenduaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzazioa arautzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu214/2008 DEKRETUA, abenduaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzazioa arautzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 249
- Hurrenkera-zk.: 7215
- Xedapen-zk.: 214
- Xedapen-data: 2008/12/16
- Argitaratze-data: 2008/12/30
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
338/2003 Dekretuak finantziazio-lerro espezifikoak ezarri zituen ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko, proiektuak egoki aukeratu eta hauei lotutako arriskuak behar bezala ebaluatuta, ikus-entzunezko produkzio-modalitateen finantziazioan sortzen diren arazo larriak arintzeko eta etorkizun handiko kultur sektore berritzaile horretan proiektu garrantzitsuagoak burutu ahal izatea laguntzeko.
Ondoren, 107/2007 Dekretuak diru-laguntza jaso dezakeen ikus-entzunezkoen produkzioari eta onuradunei buruzko zenbait aldaketa ekarri zuen eta interes-tasarik gabeko maileguen mugak aldatu zituen.
Dekretu horretan aipatutako diru-laguntza jaso dezakeen ikus-entzunezkoen produkzioak bete beharreko zenbait kultur irizpide sartu da dekretu honen bidez. Honela, zinema-lanei eta ikus-entzunezkoen arloko bestelako produkzioei buruzko alderdi juridiko jakinei buruz, Komunikazio Batzordeak Kontseiluari, Europako Parlamentuari, Ekonomia eta Gizarte Lantaldeari eta Eskualdeetako Lantaldeari emandako iritzietara egokitzen da ekainaren 26ko 107/2007 Dekretua (Brusela, 2001.09.26-COM (2001) 534 amaiera-). Era berean, 2008-06-17ko Europako Batzordearen erabakiak dio ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuko laguntza-programen edukia bateragarria dela merkatu bateratuarekin, EEren Ituneko 87. artikuluko 3. idatz-zatiko d) atalean xedatutakoarekin bat. Erabaki horrek 2013ko abenduaren 31 arteko balioa du. Ondorioz, laguntzen araubidea Europako Batzordearen baimenaren menpe geratzen dela dioen bigarren xedapen gehigarria ezabatzen da.
Batetik, legez kanpoko laguntza fiskalen bat edo bateragarria ez den laguntzaren bat jaso den adierazi beharra ezartzen da.
Azkenik, beharrezko aldaketa hauek sartzea baliatuko da 21. artikuluaren 2. idatz-zatiko arauaren idazketa hobetzeko.
Ondorioz, Kultura sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 16ko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
«3. artikulua. Diru-laguntza jaso dezakeen ikus-entzunezko produkzioa.
Dekretu honetan arautzen diren sustapen-lerroak ikus-entzunezko lan berriek jaso ahal izango dituzte eta, horien barruan, bai atalkakoak ez diren sorkuntza-lanek bai gainerako produkzioek.
Lanek kulturari buruzko eskakizun hauetatik hiru bete beharko dituzte gutxienez, eta animaziozko ikus-entzunezko lanen kasuan, gutxienez bi:
Gidoia EAEn girotua izatea.
Pertsonaia nagusietako batek gutxienez euskal kulturarekin edo Europakoarekin lotura izatea.
Gidoia euskaraz idatzia izatea.
Gidoia jatorrizko literatur lan baten moldaketa izatea.
Ikus-entzunezko produkzioaren argumentua edozein adierazpidetako arteari edo artistari buruzkoa izatea, izan euskalduna edo Europar Batasuneko beste herrialde batekoa.
Ikus-entzunezko produkzioaren argumentua historiako pertsonaiei edo gertaerei buruzkoa izatea.
Ikus-entzunezko produkzioaren argumentuak politika-, gizarte- edo kultura-gaiak ukitzea.
Ikus-entzunezko lanak EAEko ondare arkitektonikoa, arkeologikoa edo naturala erabiltzea Europako kultura-ingurunea islatzeko.
Lanen aurrekontuaren % 40 honako hauek kontratatzeko erabili beharko da: sortzaileak, pertsonal teknikoa eta artistikoa eta, halaber, euren egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten profesional edo enpresek egindako zerbitzuak.
Dekretu honen arabera atalkakoak ez diren ikus-entzunezko sorkuntza-lanak sustapen-modalitate bietara aurkez daitezke; bestelakoak, berriz, kontratuak finantzatzeko maileguetako modalitatera baino ez.
Atalkakoak ez diren ikus-entzunezko sorkuntza-lanen produktoreek finantziazio-modalitate biak erabili ahal izango dituzte batera, betiere, muga hauekin:
Modalitate biak kontuan hartuta, ikus-entzunezko proiektu bati ezin izango zaio 600.000 euro baino gehiago esleitu.
Ez da onartuko subjektu batek dekretu honetako modalitateen bitartez jasotako dirutik 1.500.000 euro baino gehiago itzuli gabe izatea.
Modalitate biak bateragarriak dira beste edozein laguntza edo diru-laguntzarekin. Hala ere, esleitutako diru-laguntza publiko guztiek, dekretu honetan araututakoak barne, sekula ere ezingo dute gainditu laguntza jasotzen duen ikus-entzunezko produkzioaren erabateko kostuaren % 50, non eta ez den euskara hutsean gauzatzen edo ez diren produkzio esperimentalak, dokumentalak, atalkako animaziozko pilotuak eta aurrekontu txikiko produkzioak. Aipatu mugak gaindituz gero, laguntzaren zenbatekoa ahalik eta gehien murriztuko da, ezarritakoaren arabera.
Dekretu honetan xedatutakoaren ondoreetarako, ondokoa azaldu behar da:
Ikus-entzunezko produkziotzat hartuko dira telebista edo multimediarako ikus-entzunezko lan berriak, bai atalkako sorkuntzakoak ez izatera bideratutakoak bai gainerako produkzioak.
Ikus-entzunezko lan berritzat hartuko dira emisio-eskubideak eskuratzen diren urte berean edo hurrengoan ekoizten direnak.
Atalkakoak ez diren ikus-entzunezko sorkuntza-lantzat hartuko dira luzemetraiak, zineman eta/edo telebistan erakusteko sorkuntza-dokumentalak, atalkako edo multimediako pilotuak eta laburmetraiak. Era berean, multzo honetan sartuko dira izaera kultural edo esperimental irmoa duten ikus-entzunezko sorkuntzak, euskarria edozein izanik ere, eta bereziki, atalkako animazioak, honetarako formalki ezarritakoaren arabera.»
Dekretu honetan aurreikusitako finantza-lerroetara aurkeztu ahal izango dira euren lana ikus-entzunezko produkzioaren arloan egiten duten pertsona juridiko pribatu independenteak, Europar Batasunean edo Europako Esparru Ekonomikoan legez eratuak, Euskal Autonomia Erkidegoan kokapen iraunkorra dutenak eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren ikus-entzunezko produkzioari dagokion epigrafean alta emanda daudenak.
Euskal Autonomia Erkidegoan ikus-entzunezkoen produkzioa sustatzeko finantzazioa arautzen duen ekainaren 26ko 107/2007 Dekretuko 5. artikuluaren 3. idatz-zatia aldatzen da, eta honela idatzia geratzen da:
Urteroko deialdietan, maileguetako modalitate bien onuradunek euren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak zein diren badakitela adierazi beharko dute, baita legez kanpoko laguntza fiskalen bat edo bateragarria ez den laguntzaren bat ez jaso izana ere, besteak beste: Araba I, II, III (CR 48/99, CR 49/99, CR 58/00); Bizkaia I, II, III (CR 52/99, CR 54/99, CR 60/00; Gipuzkoa I, II, III (CR 50/99, CR 53/99,CR 59/00)), edo laguntza horiek jaso badituzte, dagozkien interesekin itzuli dituztela.
Halaber, mailegua onartu zuen administrazio-organoak itzulketa atzera dezake baldin eta onuradunak eskatu eta behar bezala justifikatzen badu. Epe hori ezingo da hasieran emandako epearen erdia baino gehiago atzeratu. Kontratuak finantzatzeko maileguen modalitatean atzerapen bat onartzen denean, onuradunak atzeratutako epeari dagozkion interes gehigarriak ordaindu beharko ditu.
«Bigarrena. Pertsona fisiko eta juridikoek, dekretu hau dela eta, Eusko Jaurlaritzarekiko edo entitate laguntzailearekiko harremana euskaraz edo gaztelaniaz izateko duten eskubidea bermatuko da, izan idatziz zein ahoz.»
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 16an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Kultura sailburua,
MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.


