Euskadi.eus
  • 216/2008 DEKRETUA, abenduaren 16koa, Arabako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, Etxaguengo Zeharbidean A-3608 errepidea egokitzeko proiektua gauzatzeko behar diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

216/2008 DEKRETUA, abenduaren 16koa, Arabako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, Etxaguengo Zeharbidean A-3608 errepidea egokitzeko proiektua gauzatzeko behar diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 247
  • Hurrenkera-zk.: 7167
  • Xedapen-zk.: 216
  • Xedapen-data: 2008/12/16
  • Argitaratze-data: 2008/12/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Arabako Foru Aldundiko diputatuen kontseiluak 2008ko martxoaren 11n izandako bilkuran hartu zuten 143. Erabakian, hau ebatzi zuten: «Etxaguengo Zeharbidean A-3608 errepidea egokitzeko proiektua» gauzatzeko behar ziren ondasun eta eskubideak nahitaez hartzeko legezko izapideei ekitea; erabaki horren baitan zegoen proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideak herri-erabilerarako zirela adieraztea eta horien zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia. Beraz, berriro jarri ziren jendaurrean. Ondoren, 2008ko uztailaren 8an Arabako Foru Aldundiko diputatuen Kontseiluak egindako bilkuran erabaki zen, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian eta, administrazio espedientean adierazten denez, alegazio batzuk aurkeztu eta ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

  1. 3608 errepidea Etxaguendik igarotzean 5,50 metroko zabalera du bere trazaduraren zatirik handienean, eta 4 metro baino estuagoa elizaren parean. Ondorioz, gune horretan pasabide arriskutsua da oinezkoentzat. Proiektu honekin A-3608 zati hori egokitu nahi da ibilgailuak eta oinezkoak denak segurtasunez ibil daitezen. Proiektuaren bidez, geometria hobetu, espaloi berria, argiztapena eta drainatze-sarea jarri, eta argindar nahiz telekomunikazioko lineak lurpean kanalizatuko dira.

    Adierazitako guztiarengatik, eta dagoeneko igaro den denbora kontuan izanda, ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla, adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

    Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik