Euskadi.eus
  • HUTSEN ZUZNEKETA, ondoko dekretuarena: 220/2008 Dekretua, abenduaren 23koa, Euskal Legebiltzarreko hauteskundeetan erabiltzeko kutxa, kabina, boto-txartel, kartazal eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori eskura emateko prozedura zehaztekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZNEKETA, ondoko dekretuarena: 220/2008 Dekretua, abenduaren 23koa, Euskal Legebiltzarreko hauteskundeetan erabiltzeko kutxa, kabina, boto-txartel, kartazal eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori eskura emateko prozedura zehaztekoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 176
  • Xedapen-zk.: 220
  • Xedapen-data: 2008/12/23
  • Argitaratze-data: 2009/01/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada.

Aipatu bezalako hutsak atzeman dira, ondoko dekre­tuan, Euskal Herriko Agintaritzaren 2009ko urtarrilaren 5eko 2. zenbakian argitaratutakoan: 220/2008 Dekretua, abenduaren 23koa, Euskal Legebiltzarreko hauteskundeetan erabiltzeko kutxa, kabina, boto-txartel, kartazal eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori eskura emateko prozedura zehaztekoa. Beraz, zuzendu egiten dira jarraian:

Tituluan, euskarazko zutabean, honakoa dioen lekuan:

220/2008 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Euskal Legebiltzarreko hauteskundeetan erabiltzeko kutxa, kabina, boto-txartel, kartazal eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori eskura emateko prozedura zehaztekoa.

Honako hau esan behar du:

220/2008 DEKRETUA, abenduaren 23koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan erabiltzeko kutxa, kabina, boto-txartel, kartazal eta gainerako agirien eredu ofizialak eta ezaugarriak eta material hori eskura emateko prozedura zehaztekoa.

Euskarazko zutabean, hirugarren xedapen gehigarrian,

Honakoa dioen lekuan:

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak egokiak diren material aldaketak burutuko ditu hautesle itsuek edo ikusmen-urritasuna dutenek botoa emateko eskubideaz baliatu ahal izateko aurrez aurre eta modu eskuragarrian, indarreko prozedura espezifikoaren arabera.

Honako hau esan behar du:

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak egokiak diren material aldaketak burutuko ditu hautesle itsuek edo ikusmen-urritasuna dutenek botoa emateko eskubideaz baliatu ahal izateko aurrez aurre eta modu eskuragarrian, indarreko prozedura espezifikoaren arabera (Abenduaren 7ko 1612/2007 Errege Dekretua eta abenduaren 21eko INT3817/2007 Agindua).

Gaztelaniazko zutabean, hirugarren xedapen gehigarrian,

Honakoa dioen lekuan:

En las elecciones al Parlamento Vasco el Departamento de Interior del Gobierno Vasco realizará las actuaciones materiales oportunas para permitir que las personas electoras ciegas o con discapacidad visual puedan ejercer su derecho de sufragio de forma presencial y accesible conforme al procedimiento específico vigente (Real Decreto 1612/2007, de 7 de diciembre y Orden 3817/2007, de 21 de diciembre).

Honako hau esan behar du:

En las elecciones al Parlamento Vasco el Departamento de Interior del Gobierno Vasco realizará las actuaciones materiales oportunas para permitir que las personas electoras ciegas o con discapacidad visual puedan ejercer su derecho de sufragio de forma presencial y accesible conforme al procedimiento específico vigente (Real Decreto 1612/2007, de 7 de diciembre y Orden INT 3817/2007, de 21 de diciembre).

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik