- 234/2008 DEKRETUA, 2008ko abenduaren 30ekoa, Busturialdeko Uren Partzuergoak, nahitaezko desjabetzea egiteko, «Mundakako itsasadarraren ezkerreko ertzeko kolektore nagusia (Muxika-Gernika tartea) eraikitzeko proiektua» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu234/2008 DEKRETUA, 2008ko abenduaren 30ekoa, Busturialdeko Uren Partzuergoak, nahitaezko desjabetzea egiteko, «Mundakako itsasadarraren ezkerreko ertzeko kolektore nagusia (Muxika-Gernika tartea) eraikitzeko proiektua» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 9
- Hurrenkera-zk.: 165
- Xedapen-zk.: 234
- Xedapen-data: 2008/12/30
- Argitaratze-data: 2009/01/14
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Busturialdeko Uren Partzuergoaren Batzorde Betearazleak 2008ko ekainaren 23an hartutako erabakiaren bidez, «Mundakako itsasadarraren ezkerreko ertzeko kolektore nagusia (Muxika-Gernika tartea) eraikitzeko proiektua» burutzeko desjabetze-espedienteari ekitea erabaki zen, eta horrekin batera, ulertutzat jo zen onura publikorako delako adierazpena egitea ere. Erabaki horretan jaso ziren nahitaez hartu beharreko ondasun eta eskubide horiek banakatuta, eta jendaurrean jarri ziren. Era berean, Batzorde Betearazleak 2008ko ekainaren 23an erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Premiaz hartu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean hartarako jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezko datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, arrazoi-idazki batzuk aurkeztu ziren eta arrazoibide-idazki horiek administrazio-espedientean adierazten den moduan ebatzi ziren.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Proiektuarekin Urdaibai Ibaira zuzenean isurketak egitea galarazi nahi da, horrek degradazio handia baitakarkio Biosfera Erreserbatzat jotzen den eremu horri. Ondorioz, saneamenduko urak Lamiaranen eraikiko den etorkizuneko araztegira eramateko beharra dago, Muxika eta Ajandizetik.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 30ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ingurumen eta
Lurralde Antolamendu sailburua,
ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


