- 235/2008 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiarena, nahitaezko desjabetzea egiteko, Ibiurko aforo-estazioaren proiektua burutzeko beharrezko diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu235/2008 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiarena, nahitaezko desjabetzea egiteko, Ibiurko aforo-estazioaren proiektua burutzeko beharrezko diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 8
- Hurrenkera-zk.: 151
- Xedapen-zk.: 235
- Xedapen-data: 2008/12/30
- Argitaratze-data: 2009/01/13
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Garapen Jasangarrirako diputatuak 2008ko uztailaren 28an emandako Foru Aginduaren bidez, «Ibiurko aforo-estazioaren proiektua» onartzeko legezko izapideei ekiteko eta proiektua bera eta proiektua gauzatzeko nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia hartu zuen. Ondoren, 2008ko irailaren 26an Diputatuen Kontseiluak egindako bilkuran erabaki zen Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko behar diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean eta, administrazio-dosierrean adierazten denez, ez zen inolako alegazio-idazkirik aurkeztu.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Gaur egun, Ibiurko presaren lanak egiten ari dira. Presa horretan bilduko dira, besteak beste, Ibiur ibaiko urak. Gaur egun ez dago aforo-estaziorik presa horretara urak isuriko dituen arroaren emaria neurtzeko; beraz, estazio bat behar da arro horretako ur-baliabideak behar bezala ebaluatzeko eta sareko gainerako estazioetan jasotzen diren datuak osatzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 30ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ingurumen eta
Lurralde Antolamendu sailburua,
ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


