- 238/2008 DEKRETUA, Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna Euskal Herriko Unibertsitateko errektore goren izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu238/2008 DEKRETUA, Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna Euskal Herriko Unibertsitateko errektore goren izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 4
- Hurrenkera-zk.: 42
- Xedapen-zk.: 238
- Xedapen-data: 2008/12/30
- Argitaratze-data: 2009/01/07
Gaikako eremua
- Gaia: ---
- Azpigaia: ---
Testu legala
Euskal Herriko Unibertsitateko errektore gorenak 2008ko abenduaren 15ean Unibertsitateko Idazkaritza Nagusiaren egiaztagiria igorri zuen. Bertan adierazten denez, Iñaki Goirizelaia Ordorika jauna izendatu da Unibertsitateko errektore goren, Euskal Herriko Unibertsitateko Estatutuetako 249. artikuluan eta errektorea hautatzeko araudian ezarritakoari jarraituz.
Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko abenduaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2008ko abenduaren 30ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


