Euskadi.eus
  • 1/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 2ekoa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetara dei egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 2ekoa, Lehendakariarena, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetara dei egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 3
  • Hurrenkera-zk.: 40
  • Xedapen-zk.: 1
  • Xedapen-data: 2009/01/02
  • Argitaratze-data: 2009/01/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Herrizaingoa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 7.c) eta 50. artikuluek Lehendakariaren esku uzten duten ahalmenari eutsiz, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 2an egindako bilkuran aztertu ostean, Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetara dei egitea ebatzi dut.

Xedapen horietan ezarritakoa aintzat hartuz, eta Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46. artikuluan -ekainaren 19ko 15/1998 Legeaz emandako idazkeran- eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoaren arabera, hauxe

  1. Desegin egiten da 2005eko apirilaren 17an aukeratutako Eusko Legebiltzarra.

  2. Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak 2009ko martxoaren 1ean egingo dira, igandea.

Hauteskunde barruti bakoitzeko 25 legebiltzarkide hautatuko dira, horixe baita Euskal Autonomia Estatutuaren 26. artikuluan eta ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 10. artikuluan ezarritakoa.

Ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 68.2 artikuluan xedatutako moduan, hamabost egun iraungo du hauteskunde kanpainak. Otsailaren 13ko 00:00 orduan hasiko da eta otsailaren 27ko 24:00 orduak arte iraungo du kanpainak.

Ekainaren 15eko 5/1990 Legearen 46.3 artikuluan xedatuta dagoenez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hartuko du indarra dekretu honek.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko urtarrilaren 2an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik