- 3/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostu-zerrenda onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu3/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostu-zerrenda onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 16
- Hurrenkera-zk.: 341
- Xedapen-zk.: 3
- Xedapen-data: 2009/01/13
- Argitaratze-data: 2009/01/23
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Funtzio publikoa
Testu legala
2/1993 Legeak, otsailaren 19koa, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakasleen kidegoei buruzkoak, irakaskuntzaren funtzio publikoa egituratzen eta antolatzen duen II. tituluko I. kapituluan lanpostuen zerrendak arautzen ditu, oinarrizko printzipioak xedatuz eta zerrendak taxutzeko orduan jarraitu behar diren prozedura-bideak adieraziz.
Bestalde, 4. artikuluaren l) letrak, lanpostuen zerrendak onartzeko aginpidea Eusko Jaurlaritzari aitortzen dion Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legeak, uztailaren 6koa, 5. artikuluaren h) letran xedatutakoarekin bat etorriz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari ematen dio lanpostuen zerrendak proposatzeko eskumena.
Aipatu legezko testuaren 5. artikuluak lanpostuen zerrendek izan beharko duten gutxieneko edukia eta lanerako behar diren betekizunak zehazten ditu; horien artean nahitaez jaso beharko dira lanari esleitutako hizkuntza-eskakizuna eta nahitaezkotasun-data, lanpostua kasu bakoitzean dagokion talde, kidego, eskala edo kategoriari atxikitzea eta, azkenik, funtzionarioentzat bakarrik diren lanpostuak izanez gero, berariazko osagarria eta hornikuntza-sistema.
Aurrekoan oinarrituta, eta abenduaren 11ko 342/2001 Dekretua, EAEko Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa arautzen duena, eta abenduaren 11ko 343/2001 Dekretua, Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuetarako hizkuntza-eskakizunak eta horien nahitaezkotasun-datak zehazteko irizpideak ezartzen dituena, argitaratu zirelarik, abenduaren 11ko 344/2001 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzaren Lanpostu Zerrenda onartu zuen.
Azken Dekretu hori aldatu beharra dago, bertan indarrean jarri zen bost urteko lehen fasea, Ikuskaritzako lanpostu bakoitzaren hizkuntza-eskakizunaren nahitaezkotasun-datari zegokiona, bukatu delako. Horren arabera, nahitaezkotasun-data 2006ra arte zuten lanpostuetarako hizkuntza-eskakizuna indarrean dago jada, eta nahitaezkotasuna 2011ra arte zutenak data horrekin mantenduko dira, zerbitzu-premiengatik eskakizun hori indarrean duten lanpostuak izan ezik.
Horrez gain, 276/2007 Errege Dekretu berriak, irakasleen kidegoetara sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko araudia onartzen duena, ikuskaritza-funtziora sartzeko baldintzak aldatu ditu «Hezkuntzako Ikuskarien Kidegoan sartzea» izeneko III. Kapituluan, betekizun hauek ezarriz: goi-mailako titulazioa izatea, irakaskuntzaren funtzio publiko osatzen duten kidegoetako batekoa izatea, horietako kidego batean karrerako funtzionario gisa gutxienez sei urteko antzinatasuna eta iraupen bereko irakaskuntza-esperientzia izatea, eta deialdia egin duen Autonomia Erkidegoko hizkuntza koofizialaren ezagutza egiaztatzea, bertako araudiaren arabera.
Beste alde batetik, gaur egungo Lanpostu Zerrendan (LPZ), abenduaren 11ko 344/2001 Dekretuan ezarria, guztira 20 espezialitate jaso dira. Lanpostuak espezialitate jakin batzuen arabera egituratze hori Hezkuntza Ikuskaritzako lanpostuen plantilla finkatzeko 1988ko irailaren 9ko Aginduak ezarri zuen. Gaur egun, sartzeko betekizunak zehazten dituen 276/2007 Dekretua onartu delarik, ez da posible lanpostuak espezialitateen arabera izendatzeko prozedura hori mantentzea, ezin delako lanpostuak eskuratzeko berariazko betekizunik ezarri.
Azkenik, kontuan hartu behar da abenduaren 19ko 15/2008 Legea onartu berri duela Eusko Legebiltzarrak. Lege horrek Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan zenbait irakasle-kidego sortu du, kidego beregain gisa, eta, haien artean, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntzako Ikuskatzaileen kidegoa. Era horretan, Euskal irakaskuntzako funtzio publikoaren antolamendua osatu egin da, eta horregatik, lanpostuen zerrendak gertakizun hori islatu behar du.
Hori guztia dela-eta, Dekretu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzaren Lanpostu Zerrenda aurrez aipatu araudira egokitzea, lanpostu bakoitzerako Hezkuntzako Ikuskariaren izendapen orokorra baliatuz, salbuespen batekin: abenduaren 11ko 342/2001 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa arautzen duena, ezarritako Lurraldeburutzak eta Ikuskaritza Nagusiak.
Horri jarraiki, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, eta erabakia Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 13an egindako bileran aztertu ondoren honako hau
Berariazko osagarri orokorra: 17.287,28 euro urtean.
Dedikazio bereziko osagarria, bigarren eta bosgarren maila arteko kapitalizazioetatik eratorria: 3.325,47 euro urtean.
Dedikazio bereziko osagarriaren lehen maila egiaztatu duten ikuskariek urtean 1.068,95 euro gehiago jasoko dituzte, goian aipatu kopuruez gain.
Lanpostua Urteko kopurua (eurotan)
Ikuskari nagusia 15.186,36
Ikuskari zentrala 7.098,80
Lurraldeburua 5.447,86
Lehendabizikoa. Abenduaren 11ko 344/2001 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Ikuskaritzaren antolaketa arautzen duena (2001eko abenduaren 21eko EHAA), indargabeturik geratuko da.
Bigarrena. Indargabeturik geratuko dira, halaber, Dekretu honetan ezarritakoaren aurka doazen lerrun bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko urtarrilaren 13an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.
Arabako Hezkuntza Ikuskaritza.
Lantokia: Vitoria-Gasteiz.
Kidegoa: Hezkuntza Ikuskaritza.
Lanpostuak Hornikuntza-modua Taldea Hizkuntza-eskakizuna Nahitaezkotasun-data Langile-kopurua
Lurraldeburua Izendapen askea A HE2 Indarrean 1
Ikuskaria Lehiaketa A HE2 Indarrean 9
Ikuskaria Lehiaketa A HE2 2011 2
Bizkaiko Hezkuntza Ikuskaritza.
Lantokia: Bilbao.
Kidegoa: Hezkuntza Ikuskaritza.
Lanpostuak Hornikuntza-modua Taldea Hizkuntza-eskakizuna Nahitaezkotasun-data Langile-kopurua
Lurraldeburua Izendapen askea A HE2 Indarrean 1
Ikuskaria Lehiaketa A HE2 Indarrean 37
Ikuskaria Lehiaketa A HE2 2011 7
Gipuzkoako Hezkuntza Ikuskaritza.
Lantokia: Donostia-San Sebastián.
Kidegoa: Hezkuntza Ikuskaritza.
Lanpostuak Hornikuntza-modua Taldea Hizkuntza-eskakizuna Nahitaezkotasun-data Langile-kopurua
Lurraldeburua Izendapen askea A HE2 Indarrean 1
Ikuskaria Lehiaketa A HE2 Indarrean 19
Ikuskaria Lehiaketa A HE2 2011 2
Gipuzkoako Hezkuntza Ikuskaritza.
Lantokia: Eibar.
Kidegoa: Hezkuntza Ikuskaritza.
Lanpostuak Hornikuntza-modua Taldea Hizkuntza-eskakizuna Nahitaezkotasun-data Langile-kopurua
Ikuskaria Lehiaketa A HE2 Indarrean 5
Ikuskaritza Zentrala.
Lantokia: Vitoria-Gasteiz.
Kidegoa: Hezkuntza Ikuskaritza.
Lanpostuak Hornikuntza-modua Taldea Hizkuntza-eskakizuna Nahitaezkotasun-data Langile-kopurua
Ikuskari nagusia Izendapen askea A HE2 Indarrean 1
Ikuskari zentrala Izendapen askea A HE2 Indarrean 3


