Euskadi.eus
  • 16/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Loiuko Udalak, nahitaez desjabetzeko, Haritzmendi Bidea auzoko saneamenduaren proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

16/2009 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa, Loiuko Udalak, nahitaez desjabetzeko, Haritzmendi Bidea auzoko saneamenduaren proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 24
  • Hurrenkera-zk.: 584
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/01/27
  • Argitaratze-data: 2009/02/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Loiuko Alkatetzak urriaren 22an emandako 483/07 Dekretuaren bidez, «Haritzmendi Bidea auzoko saneamenduaren proiektua» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientearekin hastea erabaki zuen, eta horrekin batera, ulertutzat jo zen herri-erabilerarako delako adierazpena ere egitea. Erabaki horretan jaso ziren nahitaez hartu beharreko ondasun eta eskubide horiek banakatuta, eta jendaurrean jarri ziren. Ondoren, alkatetzak 2008ko irailaren 17an emandako 582/07 Dekretuaren bidez ebatzi zen Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea, 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Premiaz hartu beharreko ondasun eta eskubideak zehaztuta eta banakatuta agertzen dira espedientean hartarako jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezko datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, arrazoi-idazki batzuk aurkeztu ziren eta arrazoibide-idazki horiek administrazio-espedientean adierazten den moduan ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Proiektuaren burutzapena ezin da gehiago atzeratu udalerriko eremu horretan saneamendu-arazo larriak daudelako.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla, adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko urtarrilaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik