- 18/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa, honen bidez adierazten da Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela N-1 errepidetik Izaskungo auzora sartzeko proiektu berria egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu18/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa, honen bidez adierazten da Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela N-1 errepidetik Izaskungo auzora sartzeko proiektu berria egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 644
- Xedapen-zk.: 18
- Xedapen-data: 2009/02/03
- Argitaratze-data: 2009/02/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Bide Azpiegituretarako Departamentuko diputatuak 2008ko ekainaren 30ean emandako Foru Aginduaren bidez, «N-1 errepidetik Izaskungo auzora sartzeko proiektu berria» onartzeko legezko izapideei ekitea erabaki zen; proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2008ko azaroaren 25ean Diputatuen Kontseiluak egin zuen bilkuran, ondasun eta eskubide horiek okupatzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, zenbait alegazio aurkeztu ziren, eta administrazio-dosierrean adierazten den moduan ebatzi ziren.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luzaezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Errepide berri bat eraikiko da, N-1 errepideak Tolosa iparraldean duen lotunetik hasita, Izaskunerako GI-3421 errepideari lotzeko. Horrek Sta. M.ª de la Asunción Klinikarako sarbideari emango dio irtenbidea; eskualdeko klinika da, eta gaur egun Tolosako hirigunearen zati handi bat gurutzatuta sartzen da.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako proposamena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.
Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko otsailaren 3an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
Vitoria-Gasteizen, 2009ko otsailaren 3an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ingurumen eta
Lurralde Antolamendu sailburua,
ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


