Euskadi.eus
  • 26/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko Laskoain biribilgunetik (Behobia) Endarlatsaraino N-121-A errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuaren 3. aldaketa burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

26/2009 DEKRETUA, otsailaren 3koa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko Laskoain biribilgunetik (Behobia) Endarlatsaraino N-121-A errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuaren 3. aldaketa burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 31
  • Hurrenkera-zk.: 779
  • Xedapen-zk.: 26
  • Xedapen-data: 2009/02/03
  • Argitaratze-data: 2009/02/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako Saileko diputatuak 2008ko uztailaren 22an emandako Foru Aginduaren bidez, «Laskoain biribilgunetik (Behobia) Endarlatsaraino N-121-A errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuaren 3. aldaketa» onartzeko legezko izapideei ekiteko erabakia hartu zen; proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2008ko abenduaren 9an Diputatuen Kontseiluak egindako bilkuran erabaki zen, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, arrazoibide-idazki bat aurkeztu eta ebatzi zen, administrazio espedientean adierazten denez.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

  1. 121-A errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuaren bidez errepidearen ezaugarriak hobetuko dira eta baita bere segurtasunaren ezaugarriak ere; izan ere, bertara sartzeko zuzeneko bideak guztiz berrantolatuko dira.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla, adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

    Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko otsailaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik