Euskadi.eus
  • 32/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, aurri-egoerako deklarazio-prozeduraren barne dagoen Vitoria-Gasteizko (Araba) Santo Domingo kaleko 9. zenbakidun higiezina desafektatzea ebazten duena. Ondasun higiezin hori Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa izendatu, eta hura zaintzeko babes araubidea ezartzen duen abenduaren 23ko 312/1997 Dekretuaren eraginpean dago. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

32/2009 DEKRETUA, otsailaren 10ekoa, aurri-egoerako deklarazio-prozeduraren barne dagoen Vitoria-Gasteizko (Araba) Santo Domingo kaleko 9. zenbakidun higiezina desafektatzea ebazten duena. Ondasun higiezin hori Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa izendatu, eta hura zaintzeko babes araubidea ezartzen duen abenduaren 23ko 312/1997 Dekretuaren eraginpean dago.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 36
  • Hurrenkera-zk.: 940
  • Xedapen-zk.: 32
  • Xedapen-data: 2009/02/10
  • Argitaratze-data: 2009/02/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Ogasun; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Aipatu higiezina (Santo Domingo kalea, 9), Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Sailkatutako Kultura Ondasun deklaratzeari buruzko abenduaren 23ko 312/1997 Dekretuaren eraginpean dago (1998ko urtarrilaren 15eko EHAA, 9. zenbakia).

Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legeko 36. artikuluan (abuztuaren 6ko EHAA, 157. zenbakia) sailkatutako eta zerrendatutako ondasunen eraispena debekatzen da, aldez aurretik Foru Aldundiaren aurri-deklarazioa eta berariazko baimena ez badago. Halere, aurretik Eusko Jaurlaritzak desafektaziorako baimena eman beharko du.

Aipatu arauak garatze aldera, azaroaren 10eko 306/1998 Dekretua egin zen, sailkatutako eta zerrendatutako kultura-ondasunen aurri-egoeraren deklarazioari buruzkoa eta beroriek eraisteko erabakiaren aurretik eta ondoren egin beharrekoei buruzkoa (azaroaren 26ko EHAA, 226. zenbakia).

Vitoria-Gasteizko Udalak Euskal Kultura Ondarearen Zentroari bidali zion hirigune historikoan dagoen Santo Domingo kaleko 9. zenbakiko higiezinaren aurri espedientearen kopia. Horrekin batera, aipatutako 306/1998 Dekretuari jarraituz, desafektatzeko espedienteari hasiera emateko eskatu zuen.

Higiezin horrek oinarrizko babesa du abenduaren 23ko 312/1997 Dekretuaren arabera (1998ko urtarrilaren 15eko EHAA, 9. zenbakia), non Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, Kultura Ondasun gisa sailkatu eta hura zaintzeko babes arauak ezarri baitziren.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2008ko urriaren 30eko Ebazpenaren bidez (2008ko abenduaren 5eko EHAA, 234. zenbakia) Vitoria-Gasteizko Santo Domingo kaleko 9. zenbakiko higiezina desafektazeko espedienteari hasiera eman zitzaion, jendaurrean jarri zen eta interesdunei entzun zitzaien.

Horretarako legez ezarrita dauden izapideak bete ondoren, ez zen alegaziorik aurkeztu.

Hori dela-eta, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legean ezarritakoaren arabera, Kultura Ondarearen Zentroko Zerbitzu Teknikoek egindako aldeko txostena ikusirik, Kultura sailburuaren proposamenari jarraituz eta Jaurlaritzaren Kontseiluak gaia 2009ko otsailaren 10eko bilkuran aztertu ondoren, honako hau

Lehenengoa. Kultura Sailak Euskal Kultura Ondarearen Zentroari honako hau eskatuko dio: behin-behinekoz ohartarazita dagoen ondasun higiezin hori Zentroari atxikita dagoen Sailkatutako Kultura Ondasunen Erregistrotik ezaba dezala.

Bigarrena. Kultura Sailak interesdunei, Vitoria-Gasteizko Udalari, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Hirigintza Sailei eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari honako Dekretu hau jakinaraziko die.

Hirugarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak honen berri izan dezan.

Lehenengoa. Administrazio-bidea amaitzen duen Dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen azken argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko dira.

Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko otsailaren 10ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik