Euskadi.eus
  • 39/2009 DEKRETUA, otsailaren 17koa, Energiaren Euskal Erakundeari Telur, Geotermia y Agua SA sozietate berrian parte hartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

39/2009 DEKRETUA, otsailaren 17koa, Energiaren Euskal Erakundeari Telur, Geotermia y Agua SA sozietate berrian parte hartzeko baimena emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 1026
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/02/17
  • Argitaratze-data: 2009/02/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1. artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Energiaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza Kontseiluak 2008ko abenduaren 1ean erabaki zuen Eusko Jaurlaritzari eskatzea Energiaren Euskal Erakundeari baimena eman diezaiola trukaketa geotermikoko teknologiaren garapen komertzialaren bidez energia geotermikoa sustatzen duen sozietate anonimoan parte hartzeko 240.000 euro akziotan harpidetuaz, hau da, sozietatearen 500.000 euroko kapitalaren % 48; Azterlan, Metalurgia Ikerketa Zentroak % 40ko parte-hartzea du (200.000 euro) eta Iñigo Arrizabalaga Valbuena proiektuaren sustatzaileak % 12koa (60.000 euro). Eta aurreko paragrafoetan adierazitakoarekin bat, Jaurlaritzaren Kontseiluari baimena eskatzen zaio.

Sozietatearen helburua honakoa izango da:

  1. Energia geotermikoaz baliatzeko sistemak ebaluatzeko eta eraikitzeko azterketak, proiektuak eta obrak, energia mota hau beste energia konbentzional edo berriztagarri batzuekin konbinatzeko teknologia eta sistema hibridoak barne.

  2. Instalazio geotermikoak finantzatzea, ordainketa geroago egiteko akordioen, aurrezki partekatuen, sortutako energia saltzearen edo adostu daitekeen beste edozein finantzazio-formularen bidez.

  3. Jardun-eremuetako obrak zuzentzea.

  4. Klimatizazioko instalazioak diseinatu, muntatu, instalatu eta mantentzea.

  5. Metodo, tresna eta teknologia berriak ikertu eta garatzea sistema geotermikoetan aplikatzeko.

  6. Jardun-eremuekin zerikusia duten ekipo eta tresnak diseinatu, fabrikatu eta merkaturatzea.

  7. Lurpeko eta lur gaineko uren ikerketa, miaketa, ustiapen, konponketa eta monitorizazio azterketak, proiektuak eta obrak.

  8. Jarduera nagusiarekin zerikusia duten gaiei buruzko aholkularitza eta laguntza.

  9. Jarduera nagusiarekin zerikusia duten gaiei buruzko irakaskuntza, hezkuntza, zabalkunde edo edizio jarduerak.

    Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko otsailaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko otsailaren 17an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik