Euskadi.eus
  • 37/2009 DEKRETUA, otsailaren 17koa, Donostiako «Escuela Asilo San José» elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

37/2009 DEKRETUA, otsailaren 17koa, Donostiako «Escuela Asilo San José» elkartea herri-onurakoa dela aitortzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila; Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 1027
  • Xedapen-zk.: 37
  • Xedapen-data: 2009/02/17
  • Argitaratze-data: 2009/02/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Lege horren babesean, Donostiako «Escuela Asilo San José» elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, babes gutxien duten gizarte-sektoreetako haurrak gizarteratzeko eta hezteko egiten dituen ahaleginak direla-eta, bere ustez herri-onurako erakundea dela aitortzea merezi duelako.

Erakunde eskatzailea 1980ko apirilaren 29an eratu zen eta 1980ko uztailaren 28an inskribatu Elkarteen Erregistroan G/0052/80 erregistro-zenbakiarekin. Erakundeak Gipuzkoako Lurralde Historikoan dihardu batik bat.

Sortu zenetik, Donostiako «Escuela Asilo San José» elkarteak bere helburu nagusia lortzeko beharrezkoak diren ekintzak burutzen ditu, hau da, baliabide ekonomiko urriak direla-eta, gurasoek behar bezala zaindu ezin dituzten haurrak heziketa, eskolatze eta elikatze egokia izan dezaten, gurasoak lanean dauden bitartean haur horiek zaintzea helburu duen «Escuela Asilo San José» mantentzea. Gizarteak, benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

7/2007 Legearen 45.2. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan Donostiako «Escuela Asilo San José» elkartea herri-onurakoa dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.

Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenez, interesaturik dauden erakunde eta entitateek emandako txostenak ikusi ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko otsailaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko otsailaren 17an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik