Euskadi.eus
  • 57/2009 DEKRETUA, martxoaren 3koa, honen bidez Gipuzkoako Foru Aldundiak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: Abaltzisketa eta Gaintzako saneamenduaren proiektu eguneratuak eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetuko dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

57/2009 DEKRETUA, martxoaren 3koa, honen bidez Gipuzkoako Foru Aldundiak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: Abaltzisketa eta Gaintzako saneamenduaren proiektu eguneratuak eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetuko dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 1477
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/03/03
  • Argitaratze-data: 2009/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Garapen Iraunkorreko Departamentuko Diputatuak 2008ko urriaren 2an emandako Foru Aginduaren bidez, «Abaltzisketa eta Gaintzako saneamenduaren proiektu eguneratua» onartzeko legezko izapideei ekitea erabaki zen; proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2008ko abenduaren 9an Diputatuen Kontseiluak egin zuen bilkuran, ondasun eta eskubide horiek okupatzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, zenbait alegazio aurkeztu ziren, eta administrazio-dosierrean adierazten den moduan ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago dosierra izapidetzeko inolako oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luzaezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Egun, Abaltzisketako hiriguneko hondakin-urak eta Gaintzako hiriguneko hondakin-ur gehienak Ibiur errekastora joaten dira, ia-ia tratatu gabe. Proiektu horrekin, udalerri horietako hondakin-urak bildu egin nahi dira: Abaltzisketakoak Amezketa errekaren arrora bideratu nahi dira, eta Gaintzakoak Amundarain errekaren arrora. Ibiurgo urtegi berrira isurtzea eragotzi egingo da, berehala hasiko baita jardunean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako proposamena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.

Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko martxoaren 3an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik