Euskadi.eus
  • 58/2009 DEKRETUA, martxoaren 3koa, honen bidez adierazten baita Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela honako proiektu hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko: errepideak egokitzeko eraikuntza-proiektua: A-3314 errepidea, Izarrako zeharbidean; eta A-3612 errepidea, Beluntzan A-2521 errepidearekin gurutzatzen den tokitik Izarrarako tartean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

58/2009 DEKRETUA, martxoaren 3koa, honen bidez adierazten baita Arabako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela honako proiektu hau egiteko behar diren ondasunak eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko: errepideak egokitzeko eraikuntza-proiektua: A-3314 errepidea, Izarrako zeharbidean; eta A-3612 errepidea, Beluntzan A-2521 errepidearekin gurutzatzen den tokitik Izarrarako tartean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 51
  • Hurrenkera-zk.: 1445
  • Xedapen-zk.: 58
  • Xedapen-data: 2009/03/03
  • Argitaratze-data: 2009/03/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Herrilan eta Garraio Saileko diputatuak 2008ko uztailaren 1ean emandako Foru Aginduaren bidez, ondoko proiektu hau onartzeko legezko izapideei ekitea erabaki zen: «Errepideak egokitzeko proiektua: A-3314 errepidea, Izarrako zeharbidean; eta A-3612 errepidea, Beluntzan A-2521 errepidearekin gurutzatzen den tokitik Izarrarako tartean». Proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2008ko abenduaren 30ean Diputatuen Kontseiluak egin zuen bilkuran, ondasun eta eskubide horiek okupatzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, zenbait alegazio aurkeztu ziren, eta administrazio-dosierrean adierazten den moduan ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luzaezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Bai A-3314 errepideak eta bai A-3612 errepideak hainbat akats dituzte trazatuan, ibilbide osoan zehar, eta zeharkako sekzio estua. Hori dela eta, neurri batean arriskutsuak dira, bertatik igarotzen diren ibilgailuentzat.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denez, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako proposamena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.

Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko martxoaren 3an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik