- 65/2009 DEKRETUA, martxoaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2010. urteko jaiegunen egutegia onartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu65/2009 DEKRETUA, martxoaren 17koa, Euskal Autonomia Erkidegoko langileen 2010. urteko jaiegunen egutegia onartzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 58
- Hurrenkera-zk.: 1649
- Xedapen-zk.: 65
- Xedapen-data: 2009/03/17
- Argitaratze-data: 2009/03/25
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Herri Administrazioa
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Estatutuaren 12. artikuluan eta Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onartu zuen martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren 37. artikuluan ezarritakoa betez, Jaurlaritzari dagokio 2010eko lanegunak eta jaiegunak finkatzea, urteak, gehienez ere, hamalau jaiegun izango dituela kontuan harturik.
Horregatik, ekainaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 45. eta 46. artikuluetan ezarritakoa betez (oraindik ere indarrean daude abenduaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean xedatutakoaren arabera), Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak proposatuta, Lan Harremanetarako Kontseiluari eta gaia doakien gainontzeko organo aholku-emaileei txostena eskatu ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko martxoaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Urtarrilaren 6a, Erregeen eguna
Martxoaren 19a, San Jose
apirilaren 1a, Ostegun Santua
Apirilaren 5a, Pazko Astelehena
Lan ondorioetarako, bi mila eta hamargarren urtean, tokian tokiko jaietako bi egun ere jaiegun izango dira, hau da, ordaindu egingo dira eta ez dira errekuperatu beharko. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko lurralde ordezkariek zehaztuko dituzte egun horiek, udaletako osokoek proposatuta. Lurralde historikoko gainerako udalerriekin batera edo aparte hartu ahalko dira.
Hilabeteko epea izango dute udalek, dekretua argitaratu ondoko egunetik hasita, proposamena egiteko eta beren lurralde ordezkaritzetara bidaltzeko.
Lehenengoa. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honetan xedatutakoa ezarri eta betetzeko behar diren xedapenak emateko.
Bigarrena. Dekretu hau azkena da administrazio bidean. Horren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Jaurlaritzaren kontseiluari, hilabeteko epean, dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hirugarrena. dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko martxoaren 17an.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.


