- 79/2009 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematen diona, batetik, Itelazpi SA sozietate publikoaren kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta, bestetik, sozietate horren estatutuak aldatzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu79/2009 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematen diona, batetik, Itelazpi SA sozietate publikoaren kapital-gehikuntzan parte hartzeko, eta, bestetik, sozietate horren estatutuak aldatzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 83
- Hurrenkera-zk.: 2385
- Xedapen-zk.: 79
- Xedapen-data: 2009/04/21
- Argitaratze-data: 2009/05/06
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duenak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: «Enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.
Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak halabeharrez adieraziko ditu, non eta ez den doako titulu modura eskuratzen, sozietatearen helburua eta EAEk sozietatean, izan zuzenean zein zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen.»
Itelazpi SA sozietate publikoaren xede soziala, aipatu sozietatea sortzea baimentzen duen irailaren 23ko 215/2003 Dekretuaren 2. artikulutik ondorioztatzen denez, ondokoa da: «Telekomunikazio egiturak eta sistemak kudeatu, ezarri eta mantentzea, irrati, telebista, irrati-komunikazio- eta bideo-komunikazio seinaleak garraiatu eta hedatzeko zerbitzuak ematea, eta, halaber, seinaleak transmititu eta konmutatzeko zerbitzuak eta beste edozein telekomunikazio-zerbitzu emateko.
Azterlanak egitea eta planifikazio- eta aholkularitza-zerbitzuak ematea espektro erradioelektrikoaren alorrean.
Bere jarduera eremuarekin zerikusia duten enpresetako kapitalean kasu bakoitzerako finkatutako baldintzetan parte hartzea.»
Aipatu xede soziala betetzeko, Jaurlaritzaren Kontseiluaren Euskal Telebistaren (ETB) Lurreko Telebista Digitala Euskal Autonomia Erkidegoan zabaltzeko proiektua onartzen duen 2007ko maiatzaren 22ko Erabakiarekin bat, uztailaren 28ko 920/2006 Errege
Dekretuan eskatzen diren epeak erraz betetzeaz gain, bere estalduraren izaera unibertsala onartzen duena, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Telekomunikazio Sarearen elementuak, Garraio Sarea bereziki, teknologia digital berrira egokitzeko aurreikusitako inbertsioak finantzatzeko, Itelazpi SAren Administrazio Kontseiluak 2008ko martxoaren 18ko bilkuran erabaki zuen Akziodunen Batzar Nagusiari proposatzea, 215/2003 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoarekin bat, bere kapital soziala hiru milioi (3.000.000) euroz handitzea.
Aipatu gehikuntzan Euskal Autonomia Erkidegoaren zuzeneko parte-hartze portzentajea % 100ekoa da.
Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko apirilaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Hogeita bi milioi hirurehun eta berrogeita hamar mila eta hirurehun eurotan (22.350.300) finkatzen da sozietatearen kapitala, hirurehun eta hirurogeita hamabi mila bostehun eta bost akzio arruntetan (372.505) gauzatzen dena bakoitza hirurogei (60) euroko balio izendunekoa, batetik (1) hirurehun eta hirurogeita hamabi mila bostehun eta bostera (372.505) korrelatiboki zenbakitutakoak, biak barne, eta guztiak ere harpidetuak eta ordainduak.
Dekretu honek onartzen denetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko apirilaren 21ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,
IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.


