Euskadi.eus
  • 81/2009 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Arabako 'Aspanafoha Asociación de Padres de Niños Oncohematológicos' elkartea herri-onurakoa dela aitortzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

81/2009 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Arabako "Aspanafoha Asociación de Padres de Niños Oncohematológicos" elkartea herri-onurakoa dela aitortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila; Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 2386
  • Xedapen-zk.: 81
  • Xedapen-data: 2009/04/21
  • Argitaratze-data: 2009/05/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.

Eta horretan oinarriturik, Arabako Aspanafoha Asociación de Padres de Niños Oncohematológicos elkarteak aitorpen hori eskatu du; izan ere, gaixo horientzako laguntza egokia lortzearren, Gizarte eta erakundeak sentsibilizatzeko burutzen dituen jarduerak direla-eta, uste baitu merezi duela herritarrentzako erakunde onuragarri gisa aitortua izatea.

Erakunde eskatzailea 1990eko apirilaren 4an inskribatu zen Elkarteen Erregistro Orokorrean, A/2006/1990 erregistro-zenbakiarekin. Erakundeak Arabako Lurralde Historikoan dihardu batik bat.

Eratu zenetik, Arabako Aspanafoha Asociación de Padres de Niños Oncohematológicos elkarteak bere helburuak lortzeko beharrezko jarduera guztiak egiten ditu: osasun arloko jarduerak, familientzako laguntza-arloko jarduerak, heziketa-atzerapena ekiditeko eskola programa, fisioterapia-programak, aisialdi-jarduerak, boluntarioen trebakuntza, informazio-jarduerak, haurren minbiziaren arazoei buruzko informazioa zabaltzea eta horiekiko aholkularitza ematea.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, Arabako Aspanafoha Asociación de Padres de Niños Oncohematológicos elkartea herri-onurakoa dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.

Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, interesaturik dauden erakunde eta entitateek emandako txostenak ikusi ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko apirilaren 21an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko apirilaren 21ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.

Osasun sailburua,

GABRIEL M.ª INCLÁN IRIBAR.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik