- 83/2009 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Bizkaiko 'Asociación Atece Bizkaia Asociación de Daño Cerebral Adquirido' elkartea herri-onurakoa dela aitortzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu83/2009 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Bizkaiko "Asociación Atece Bizkaia Asociación de Daño Cerebral Adquirido" elkartea herri-onurakoa dela aitortzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila; Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 83
- Hurrenkera-zk.: 2387
- Xedapen-zk.: 83
- Xedapen-data: 2009/04/21
- Argitaratze-data: 2009/05/06
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Deskribapenak
Testu legala
Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak honela dio: Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen badituzte.
Eta horretan oinarriturik, Bizkaiko «Atece Bizkaia Asociación de Daño Cerebral Adquirido» elkarteak aitorpen hori eskatu du; gaixo horientzako laguntza egokia lortzearren, Gizarte eta erakundeak sentsibilizatzeko burutzen dituen jarduerak direla-eta, herri-onurako elkartearen aitorpena merezi duela uste baitu.
Erakunde eskatzailea 1994ko abenduaren 13an inskribatu zen Elkarteen Erregistro Orokorrean, AS/B/05003/1994 erregistro-zenbakiarekin. Erakundeak Bizkaiko Lurralde Historikoan dihardu batik bat.
Eratu zenetik, Bizkaiko «Atece Bizkaia Asociación de Daño Cerebral Adquirido» elkarteak bere helburuak lortzeko egin beharreko ekintza guztiak egiten ditu, honako arlo hauetan egin ere: osasun arloa, laguntza, okupazio-terapia, lana bilatzeko eta lanpostuari egokitzeko sustapen-jarduerak eta afektatuentzako aisialdi-jarduerak. Honako arlo hauetan ere badihardu: profesionalen prestakuntza, ikastetxeetako prebentzio-kanpainak, senitartekoen prestakuntza eta babesa eta jende guztiarentzako informazio eta aholkularitza jarduerak.
7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek gaiaren arabera eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, bestalde, Bizkaiko «Atece Bizkaia Asociación de Daño Cerebral Adquirido» elkartea herri-onurakoa dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.
Ondorioz, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, interesaturik dauden erakunde eta entitateek emandako txostenak ikusi ondoren, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko apirilaren 21an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2002 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko apirilaren 21ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZCÁRRAGA RODERO.
Osasun sailburua,
GABRIEL M,ª INCLÁN IRIBAR.


