Euskadi.eus
  • 89/2009 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Areatzako Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz kalifikatzeko eta hura zaintzeko babes arauak ezartzeko den Dekretua hirugarrenez aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

89/2009 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, Areatzako Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz kalifikatzeko eta hura zaintzeko babes arauak ezartzeko den Dekretua hirugarrenez aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 2297
  • Xedapen-zk.: 89
  • Xedapen-data: 2009/04/21
  • Argitaratze-data: 2009/04/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Euskal Autonomia Erkidegoak, Konstituzioko 148.1.16 eta Estatutuko 10.19 artikuluen babesean, eskumen osoa bereganatu zuen, Kultura Ondareari dagokionez. Aipaturiko eskumen horretaz baliatuz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legea, kultura-interesa duten Euskal Autonomia Erkidegoko ondasunak deklaratzeko prozedurak arautzen dituena, onartu zen.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2008ko otsailaren 11ko Ebazpenaren bidez (martxoaren 11ko EHAA, 50. zk.), Areatzako Hirigune Historikoa Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz kalifikatzen duen maiatzaren 28ko 124/1996 Dekretua aldatzeko espedienteari hasiera eman zitzaion, eta jendaurrean jarri eta interesdunei entzuteko epea ireki zen.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen 2008ko apirilaren 3ko Ebazpenaren bidez (maiatzaren 14ko EHAA, 90. zk.), Areatzako Hirigune Historikoa, Monumentu Multzo izendapenaz, sailkatutako kultura ondasun deklaratzen duen maiatzaren 28ko 124/1996 Dekretua aldatzeko espedientean alegazioak aurkezteko epea luzatzeko Areatzako Udalak egindako eskaera onartu zen.

Informazioa jendaurrean jartzeko eta interesdunei entzuteko izapidea egin ondoren, Inverlan XXI SA merkataritza-sozietateak eta Areatzako Udalak alegazio-idazki bana aurkeztu dute.

Behin aurkeztutako alegazioak aztertu eta gero eta Euskadiko Ondare Arkitektoniko Monumentalaren Aholku Batzordearen erabakiarekin bat, erantzuna eman zaie alegazioei, eta ezetsi, Euskal Kultura Ondarearen Zentroak egindako txosten teknikoen bidez (txostenok espedientean daude).

Ondorioz, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 11.1 eta 12. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz, Kultura Ondarearen Zentroko zerbitzu teknikoek egindako aldeko txostena aztertu ondoren, eta Kultura sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 2009ko apirilaren 21eko bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Lehenengoa. Kultura Sailak dekretu honen berri emango du Jabetza Erregistroan, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 26. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta, horrekin batera, honako erakunde hauei jakinarazi: Areatzako Udalari, Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Sailari eta Garraioak eta Hirigintza Sailari, eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailari.

Bigarrena. Kultura Sailak eskaera egingo dio Areatzako Udalari udal hirigintza-araudia egokitu dezan monumenturen babes-araudiak ezartzen dituen betebeharretara, Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 12.2 artikuluak hala xedatzen duelako.

Hirugarrena. Argitara dadila dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean, jende guztiak horren berri izan dezan.

Monumentu-multzoaren mugaketak hartzen duen eremuan egin beharreko esku-hartzeek aldez aurretik Bizkaiko Foru Aldundiko organo eskudunen baimena beharko dute, eta baimen horren ondotik eskuratu behar da udal lizentzia, halaxe xedatzen du-eta Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen 29.1 artikuluak.

Lehenengoa. Dekretu honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, aurretik bere aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo bestela zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan bi hilabeteko epean, azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko apirilaren 21ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Kultura sailburua,

MIREN KARMELE AZKARATE VILLAR.

APIRILAREN 21EKO 89/2009 DEKRETUAREN I. ERANSKINA

ANEXO I AL DECRETO 89/2009, DE 21 DE ABRIL

MUGAKETAREN ALDAKETA/ MODIFICACIÓN DE LA DELIMITACIÓN

24/1996 Dekretuaren II. eranskina aldatu da: horren ordez ondoko plano hau jarri da.

Se modifica el anexo II del Decreto 124/1996, sustituyéndolo por el plano que se adjunta.

APIRILAREN 21EKO 89/2009 DEKRETUAREN II. ERANSKINA

ANEXO II AL DECRETO 89/2009, DE 21 DE ABRIL

GUARDAMINO JAUREGIARI ATXIKITAKO GUNEAREN PLANOA

PLANO DE ÁREA VINCULADA AL PALACIO GUARDAMINO

APIRILAREN 21EKO 89/2009 DEKRETUAREN

  1. artikuluari 4. idatz-zati hau erantsi zaio:

  1. Guardamino jauregian edo Errukiñe 8 zenbakian, eraikinaren bolumetriari eutsiko zaio eta ez da gehikuntzarik onartuko, ez altueran ez azaleran. Errukiñe kalera eta Askatasuna kalera ematen duten fatxadetan eta beren osagaietan zaharberritze lanak egingo dira. Gainera, mendebaldeko etxe-egutera ere zaharberrituko da, kanpotik eta barnetik. Higiezinaren barruan banaketa eta barne-antolaketa nahierara aldatzea onartuko da, bai eta hondatuta dauden egiturazko elementuen ordez beste batzuk jartzea, betiere materiala errespetatuz eta egitura-sistemari eutsiz.

    Errukiñe kalean, Guardamino jauregiaren iparraldean eta hegoaldean, tarteko eraikinak altxatzea onartuko da, baldin eta gehieneko sakonera bat badator etxe-eguteraren alboko hasierarekin. Egin daitezkeen tarteko eraikin horien altuerak gehienez ere metro bat gaindituko du oraingo eraikinarena. Askatasuna kalera jotzen duen orube-zatiak (II. eranskinean dago zehaztuta) eraikinik gabeko lorategia mantenduko du, horrela mendebaldeko fatxada balioetsi ahal izateko eta oraingo itxiturako burdin hesia multzoan integratzeko.

    Babes Araudiaren 2. eta 3. zerrenden idazkera berria:

  1. zerrenda:

    Udaletxea. Gudarien Plaza 7.

    Errukiñe kalea 1 eta 3.

    Askatasun kalea 16.

    Gudarien plazako iturria.

  2. zerrenda:

    Gudarien Plaza 1.

    Errukiñe kalea 4, 5, 6 eta 8 (Guardamino jauregia).

    Errukiñe kalea 2, fatxada nagusia izan ezik.

    Beheko kalea 4, 7, 20 eta 24.

    Goiko kalea 4, 6, 8, 10, 22 eta 24.

    Aragoeta kalea 1.

    Kristo kalea 1.

    Askatasun kalea 26 eta 28.

    Udal hiltegia.

    Beheko kalea 14ko behea.

    Beheko kalea 1eko behea eta lehenengo solairua.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik