- 91/2009 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, honen bidez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: «Nerbioi-Ollargan-Beteluri hoditeria berria» proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetuko dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu91/2009 DEKRETUA, apirilaren 21ekoa, honen bidez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak premiazko okupazioa egin behar duela adierazten da: «Nerbioi-Ollargan-Beteluri hoditeria berria» proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetuko dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 80
- Hurrenkera-zk.: 2299
- Xedapen-zk.: 91
- Xedapen-data: 2009/04/21
- Argitaratze-data: 2009/04/30
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Partzuergoko Zuzendaritza Batzordearen 2007ko azaroaren 27ko bilkuran, «Nerbioi-Ollargan-Beteluri hoditeria berria» proiektua onartzeko legezko izapideei ekitea erabaki zen; proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2008ko otsailaren 2an Zuzendaritza Batzordeak egin zuen bilkuran, ondasun eta eskubide horiek okupatzeko beharra adieraztea erabaki zen, eta Eusko Jaurlaritzari lanen premiazkotasunaren adierazpena eskatzea, desjabetze-dosierrak eragiten dien ondasun eta eskubide horien okupazioa Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluaren arabera egin ahal izateko.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean, zenbait alegazio aurkeztu ziren, eta administrazio-dosierrean adierazten den moduan ebatzi ziren.
Zerbitzu teknikoek adierazi dutenez, ez dago dosierra izapidetzeko inolako oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luzaezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
Nerbioi-Ollargan-Beteluri zatian Lehen mailako Sareko hoditeria bitan banatzea beharrezkoa da, sistemaren segurtasuna eta fidagarritasuna handitzeko, lehorte-sasoian Nerbioi ibaiko baliabideak erabili ahal izateko, eta Zadorra ibaiko emari soberakinen energia ustiatzea lortzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2. artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako proposamena Gobernu Kontseiluari aurkeztea.
Hori dela bide, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko apirilaren 21ean egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe
Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko da.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko apirilaren 21ean.
Lehendakaria,
JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.
Ingurumen eta
Lurralde Antolamendu sailburua,
ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


