- 181/2009 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, nahitaez desjabetzeko Laskuaingo biribilgunetik (Behobia) Endarlatsaraino (Nafarroako muga) N-121-A errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuaren 6. proiektu aldatua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu181/2009 DEKRETUA, maiatzaren 19koa, nahitaez desjabetzeko Laskuaingo biribilgunetik (Behobia) Endarlatsaraino (Nafarroako muga) N-121-A errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuaren 6. proiektu aldatua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 101
- Hurrenkera-zk.: 3154
- Xedapen-zk.: 181
- Xedapen-data: 2009/05/19
- Argitaratze-data: 2009/05/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa
Testu legala
Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituretarako Saileko diputatuak 2008ko abenduaren 1ean emandako foru-aginduaren bidez «Laskuaingo biribilgunetik (Behobia) Endarlatsaraino (Nafarroako muga) N-121-A errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuaren 6. proiektu aldatua» onartzeko legezko izapideei ekiteko erabakia hartu zen; proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2009ko martxoaren 10ean Diputatuen Kontseiluak egindako bilkuran erabaki zen Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, eta ez zen inolako alegazio-idazkirik aurkeztu.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:
121-A errepidea zabaldu eta hobetzeko proiektuaren bidez errepidearen ezaugarriak hobetuko dira eta baita bere segurtasunaren ezaugarriak ere; izan ere, bertara sartzeko zuzeneko bideak guztiz berrantolatuko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.
Ondorioz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko maiatzaren 19an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpen-egunaren biharamunetik hasiko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko maiatzaren 19an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,
MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.


