- 404/2009 DEKRETUA, ekainaren 16koa, Bilbao eta Pasaiako portu-agintaritzen administrazio-kontseiluetako kideak karguetatik kendu eta berriak izendatzekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu404/2009 DEKRETUA, ekainaren 16koa, Bilbao eta Pasaiako portu-agintaritzen administrazio-kontseiluetako kideak karguetatik kendu eta berriak izendatzekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 126
- Hurrenkera-zk.: 3835
- Xedapen-zk.: 404
- Xedapen-data: 2009/06/16
- Argitaratze-data: 2009/07/03
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Estatuko Portuei eta Nabigazio Zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzen duen abenduaren 26ko 62/1997 Legeak interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.
Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek autonomia erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, aipatutako legeak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak artezten dituzten organoak dira.
Hori dela-eta, abenduaren 26ko 62/1997 Legearen artikulu bakarreko 14. paragrafoak finkatzen duenez, autonomia erkidegoek ezarriko dute portuetako agintaritzen administrazio kontseiluak zenbat kidek osatuko dituzten, eta, halaber, autonomia-erkidegoek izendatuko dituzte administrazio kontseiluetan ordezkaturiko herri administrazioek, entitateek eta erakundeek proposaturiko kideak, aipatutako 14. paragrafoan finkatu ziren irizpideen arabera.
Aipatutako lege horretan ezarritakoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretua onartu zuen, hain zuzen ere, Bilboko eta Pasaiako portuetako agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazteko.
Maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretu horrek honakoa ezartzen du 2. artikuluko 2. eta 3. paragrafoetan:
Garraio eta Herri Lan sailburuari dagokio portuetako agintaritzetako administrazio kontseiluetako kideak izendatzeko eta kentzeko proposamenak Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea, edo kasuaren arabera, proposamena egin eta aurkeztea, ondorengo artikuluetan zehaztuko denari jarraituz.
«Administrazio kontseiluko kideak lau urterako izendatuko dira. Administrazio kontseiluko kideren bat, hark ordezkatzen duen antolakundeka, erakundeak edo entitateak proposatuta kentzen bada kargutik, batzarkide berria lau urteak bete arte geratzen den eperako izendatuko da.»
Maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretuko 6. artikuluan honakoa xedatzen da: Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean Bilbao eta Pasaiako Portuetako Agintaritzetako Administrazio Kontseiluetarako kideak izendatzea, eta bai erakundeei proposatzea dagozkien bokalak.
Aipatutako xedapenak betez, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak eskatu die Industria eta Berrikuntza, eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailei, Bilbao eta Pasaiako portu-agintaritzetako administrazio-kontseiluetarako proposatzen dituzten ordezkariak jakinaraz ditzatela.
Era berean, proposamen horiek Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburuari jakinarazi zaizkio, gero Jaurlaritzaren Kontseiluari bidaltzeko.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburuak, bere aldetik, bere saileko ordezkariak proposatu ditu.
Ondorioz, Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretuan ezarritakoari jarraituz (Bilboko eta Pasaiako portuetako agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazten baitu dekretu horrek), Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 16an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe,
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren ordezkariak:
Joseba Andoni Idoiaga Uribe jauna.
Mireia Elkoroiribe Zenikaonandia andrea.
José Luis Landaburu Agote jauna.
Eusko Jaurlaritzako Industria eta Berrikuntza Sailaren ordezkariak:
José Ignacio Tellechea Fernández jauna.
Iñigo Ortúzar Angulo jauna.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkariak:
Tomás Epalza Solano jauna.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren ordezkariak:
Félix Joaquín Asensio Robles jauna.
Ernesto José Gasco Gonzalo jauna.
Miguel Torres Lorenzo jauna.
Eusko Jaurlaritzako Industria eta Berrikuntza Sailaren ordezkariak:
Pedro Hernández González jauna.
José Ignacio Aspichueta Larruscain jauna.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkariak:
Manuel Velasco Álvarez jauna.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren ordezkariak:
Joseba Andoni Idoiaga Uribe jauna.
Nuria López de Guereñu Ansola andrea.
Jose Luis Goikoetxea Garmendia jauna.
Eusko Jaurlaritzako Industria eta Berrikuntza Sailaren ordezkariak:
Josu Santiago Burrutxaga jauna.
Alejandro López Cárcamo jauna.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkariak:
Ana Oregi Bastarrika.
Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren ordezkariak:
Ignacio María Arriola López jauna.
Félix Joaquín Asensio Robles jauna.
Ernesto José Gasco Gonzalo jauna.
Manuel Huertas Vicente jauna.
Eusko Jaurlaritzako Industria eta Berrikuntza Sailaren ordezkariak:
Francisco Javier Garmendia Martínez jauna.
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren ordezkariak:
Juan Pablo Medrano Olmeño jauna.
Bilbao eta Pasaiako portu-agintaritzetako administrazio-kontseiluetako lehendakariei kontseilu bakoitzeko kideen izendapena jakinarazten zaien egunetik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek, eta dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko ekainaren 16a.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioko sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


