- 405/2009 DEKRETUA, ekainaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari 'Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao SL' erantzukizun mugatuko sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu405/2009 DEKRETUA, ekainaren 16koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari "Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao SL" erantzukizun mugatuko sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena emateko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 126
- Hurrenkera-zk.: 3849
- Xedapen-zk.: 405
- Xedapen-data: 2009/06/16
- Argitaratze-data: 2009/07/03
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ogasun
Deskribapenak
Testu legala
Euskadiko Ondareari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuak honako hau ezartzen du 110.1 artikuluan: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.
Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak nahitaez adieraziko ditu, non eta doako eskuratzea ez den, sozietatearen xedea eta EAEk sozietatean, zuzenean nahiz zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen.
Azaroaren 29ko 460/1994 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena eman zitzaion «Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao SL» erantzukizun mugatuko sozietateko kapital-gehikuntzan parte hartzeko. Harrezkero, Euskal Autonomia Erkidegoak ehuneko berrogeita hamarreko partaidetza du sozietate horren kapitalean; Bizkaiko Foru Aldundiak, berriz, gainerako ehuneko berrogeita hamarrekoa.
«Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao SL» sozietatearen xedea edozelako arte-lan eta -sorkuntza motak eskuratu eta ustiatzea da, baita arte-erakusketak eta erakustaldiak antolatzea ere.
Sozietatearen Administrazio Kontseiluak, 2009ko martxoaren 16an egindako bilkuran, Bazkideen Batzarrari kapitala gehitzea proposatzea erabaki zuen, besteak beste. Gehikuntza horri esker, Bilboko Guggenheim museoko bilduma propiorako 2009ko erosketak egin ahal izango ditu. Proposamen horrek beste 5.000 partaidetza harpidetu beharra eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari, guztira hiru milioi bost mila eta berrogeita hamar (3.005.050) euro, horrela eutsi ahal izango baitio «Tenedora Museo de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao SL» sozietatearen kapitalean duen partaidetzaren portzentajeari.
Lehenengo paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriz, beharrezkoa da Jaurlaritzaren Kontseiluak baimena ematea sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko. Bestalde, kreditu nahikoa dago 5.000 partaidetza harpidetzeko.
Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Kulturako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Sozietateko Bazkideen Batzarrak kapitala gehitzeko erabakia hartu, eta ondoko hogeita hamar eguneko epean ordaindu beharko du partaidetza.
Gehikuntzaren ostean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak sozietate horretan edukiko duen partaidetza berrogeita hamaika milioi ehun eta hamabost mila bederatziehun euro eta berrogeita hamar zentimokoa (51.115.900,50) izango da, laurogei eta bost mila eta berrogeita hamar (85.050) partaidetzetan banatuta. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak «Tenedora de Arte Moderno y Contemporáneo de Bilbao SL» sozietatean edukiko duen partaidetza kapitalaren ehuneko berrogeita hamarrekoa izango da, gainerako ehuneko berrogeita hamarra berriz, Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio.
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko ekainaren 16an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
CARLOS AGUIRRE ARANA.
Kulturako sailburua,
MARÍA BLANCA URGELL LÁZARO.


