Euskadi.eus
  • 433/2009 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Finantzen Euskal Institutuari Ekarpen SPE SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

433/2009 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Finantzen Euskal Institutuari Ekarpen SPE SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 4018
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/06/30
  • Argitaratze-data: 2009/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

Ekarpen SPE SA sozietateko akziodunen Ezohiko Batzar Nagusiak erabaki zuen, 2008ko azaroaren 12an egindako bileran, sozietatearen kapitala 11.390.000 eurotan gehitzea, 11.390.000 izendun akzio berri jaulki eta zirkulazioan jarriz; eta akzio bakoitzaren balio izendatua euro batekoa izaki. Jaulkipen sari orokorra 45.560.000 eurokoa da, eta gaur egunekoek dituzten eskubide politiko eta ekonomiko berdinak dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Ekarpen SPE SA sozietatearen bazkide denez, lehentasunezko eskubidea du akzio berriak harpidetzeko, Sozietate Anonimoei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuaren 158. artikuluan agindutakoarekin bat. Sozietateko akziodunen hitzarmena izenpetu zen 2008ko uztailaren 28an, non ezartzen baita bazkide sustatzaileek hitzartutako ekarpenak bazkideok zuzenean edo bere Taldeko sozietateen bidez bideratu ahalko direla; edo, erakundeetako bazkideak izanez gero, dagokion administrazioari atxikitako sozietate, elkarte, fundazio, erakunde edo ente publikoen bidez.

Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintza Dekretuaren 110.1 artikuluan honako hau ezartzen da: enpresa-ondarea osatzen duten ondasunak eta eskubideak eskuratzeko, aurretiaz, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena beharko da, dekretu bidez emana, eta horretarako proposamena, berriz, ondareari buruzko eskumenak dituen saileko buruak eta, zuzenean nahiz bitarteko erakunde baten bidez, sozietatea loturik duen edo loturik izango duen saileko buruak egin beharko dute, biek batera. Dekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, baina, edonola ere, ematen den egunetik aurrera izango da indarrean.

Kapitala ordezkatzen duten baloreak eskuratzeko baimena ematen duen dekretuak halabeharrez adieraziko ditu, non eta ez den doako titulu modura eskuratzen, sozietatearen helburua eta EAEk sozietatean, izan zuzenean zein zeharka, zenbateko partaidetza-portzentajea izango duen.

Ekarpen SPE SA sozietatearen helburu soziala enpresak sustatzea eta bultzatzea izango da, beren kapitalean aldi baterako parte hartuz eta Bizkaiko Lurralde Historikoko sozietateen zergei buruzko ekainaren 26ko 3/1996 Foru Arauaren 60.1.b artikuluan xedatutako eragiketak eginez.

Finantzen Euskal Institutuko Administrazio Kontseiluak Eusko Jaurlaritzari zuzentzeko erabakia hartu zuen 2009ko apirilaren 24an, zertarako eta, Finantzen Euskal Institutuari baimena emateko euro banako 4.029.200 akzio izenpetzeko -16.116.800 euroko jaulkipen sariarekin- Ekarpen SPE SAk izendun

390.000 eurotan -45.560.000 euroko jaulkipen sari orokorrarekin- egingo duen kapital gehikuntzan; eta, aldi berean, ordaintzeko erabakia ere hartu zuen. Aurreko paragrafoetan azaldutakoaren arabera, beharrezkoa da Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena izatea.

Ondorioz, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eta Kulturako sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu hau onartzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko ekainaren 30ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,

CARLOS AGUIRRE ARANA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik