Euskadi.eus
  • 434/2009 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

434/2009 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia eta Herri Administrazio Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 4046
  • Xedapen-zk.: 434
  • Xedapen-data: 2009/06/30
  • Argitaratze-data: 2009/07/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Urriaren 14ko 226/1997 Dekretuaren bidez, karrerako funtzionarioentzat eta lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu ziren. Dekretu hori hainbat aldiz aldatu da.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak 14. artikuluan ezartzen duenez, lanpostu-zerrendek aurrekontuetan diruz hornitutako lanpostu guztiak hartu beharko dituzte, funtzionarioentzat, lan-kontratuko langile finkoentzat eta behin-behineko langileentzat gordetakoak bereiziz. Xedapen hori betetzeko, martxoaren 20ko 44/2007 Dekretua argitaratu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzeari buruzkoa. Dekretu horrek, hain zuzen ere, behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak onartu zituen, eta apirilaren 19ko 92/2005 Dekretua ordezkatu zuen, azken hori, 2006ko urtarrilaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak emandako epaiaren bitartez, deuseztatu egin baitzen.

Lanpostuen zerrendak Administrazioaren barne-egiturak antolatzeko tresna gisa sortzen dira; horregatik, indarrean dauden prozeduren arabera izapidetu diren eta aldeko ebazpena eman zaien aldaketak egin behar dira aldian-aldian, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 18. artikulua eta 2002ko uztailaren 30ean Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia betetze aldera. Aipatutako erabaki horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zerbitzura dauden behin-behineko langileen araubide juridiko orokorra eta egiturazkoa ezartzeko proposamena onartu zen.

Behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuen zerrendak funtsezko ezaugarriak, betetzeko eskatzen diren baldintzak eta lanpostuen ordainketa erregimenarekiko beharrezkoak diren zehaztasunak finkatzen ditu, guztiak ere Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere Erakunde Autonomoetako lanpostuen zerrenda arautzen duen apirilaren 12ko 78/2005 Dekretuko 5.4 artikuluan ezarritakoaren arabera (urtarrilaren 16ko 6/2007 Dekretuaren araberako idazkera). Horrek, alde batetik, 2005eko azaroaren 18ko epaiaren epaitzan ezarritakoari erantzuten dio, eta bestetik, 6/1989 Legeko 15. artikuluan eta Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2002ko uztailaren 30eko Erabakian EAEko Administrazioaren zerbitzura dauden langileen araubide juridiko orokorra eta egiturazkoa ezartzeko proposamena onartzen duenean jasotako xedapenak batzen ditu.

Ondorioz, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Dekretu honek 2009ko maiatzaren 13tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko ekainaren 30ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Justizia eta Herri Administrazioko sailburua,

IDOIA MENDIA CUEVA.

EKAINAREN 30eko 434/2009 DEKRETUAREN ERANSKINA

ANEXO AL DECRETO 434/2009, DE 30 DE JUNIO

Aldatu:

Kodea Dot Lanpostuaren izena Saila HE Ordainsaria Lm Sailkapena Dedikazio erregimena

5104 1 Lehendakari ohiaren laguntza idazkaritzaren ardur. Jaurlaritzaren Lehendakaritza 3 28 N EG 100%

Kodea Dot Lanpostuaren izena Saila HE Ordainsaria Lm Sailkapena Dedikazio erregimena

5165 1 Lehendakari ohiaren laguntza idazkaritzaren ardur. Jaurlaritzaren Lehendakaritza 2 23 N EG 100%

Kodea Dot Lanpostuaren izena Saila HE Ordainsaria LM Sailkapena Dedikazio erregimena

5222 1 Lehendakari ohiaren gidari laguntzailea Jaurlaritzaren Lehendakaritza 1 22 N EG 100%

Kodea Dot Lanpostuaren izena Saila HE Ordainsaria LM Sailkapena Dedikazio erregimena

5222 2 Lehendakari ohiaren gidari laguntzailea Jaurlaritzaren Lehendakaritza 1 22 N EG 100%

Aldatu:

Kodea Dot Lanpostuaren izena Saila HE Ordainsaria LM Sailkapena Dedikazio erregimena

5104 1 Lehendakari ohiaren laguntza idazkaritzaren ardur. Jaurlaritzaren Lehendakaritza 2 20 N EG 2

Kodea Dot Lanpostuaren izena Saila HE Ordainsaria LM Sailkapena Dedikazio erregimena

5165 1 Lehendakari ohiaren laguntza idazkaritzaren ardur. Jaurlaritzaren Lehendakaritza 2 20 N EG 2

Kodea Dot Lanpostuaren izena Saila HE Ordainsaria LM Sailkapena Dedikazio erregimena

5222 1 Lehendakari ohiaren gidari laguntzailea Jaurlaritzaren Lehendakaritza 1 20 N EG 1

Kodea Dot Lanpostuaren izena Saila HE Ordainsaria LM Sailkapena Dedikazio erregimena

5222 2 Lehendakari ohiaren gidari laguntzailea Jaurlaritzaren Lehendakaritza 1 20 N EG 1

Modificación:

Cod. Dot Denominación del puesto Departamento PL Retribución TP Clasificación Reg ded

5104 1 Resp. de la Secretaría de Apoyo del ex-Lehendakari Presidencia del Gobierno 3 28 N ES 100%

Cod. Dot Denominación del puesto Departamento PL Retribución TP Clasificación Reg ded

5165 1 Resp. de la Secretaría de Apoyo del ex-Lehendakari Presidencia del Gobierno 2 23 N ES 100%

Cod. Dot Denominación del puesto Departamento PL Retribución TP Clasificación Reg ded

5222 1 Asistente/a-Conductor/a del ex-Lehendakari Presidencia del Gobierno 1 22 N ES 100%

Cod. Dot Denominación del puesto Departamento PL Retribución TP Clasificación Reg ded

5222 2 Asistente/a-Conductor/a del ex-Lehendakari Presidencia del Gobierno 1 22 N ES 100%

Modificación:

Cod. Dot Denominación del puesto Departamento PL Retribución TP Clasificación Reg ded

5104 1 Resp. de la Secretaría de Apoyo del ex-Lehendakari Presidencia del Gobierno 2 20 N ES 2

Cod. Dot Denominación del puesto Departamento PL Retribución TP Clasificación Reg ded

5165 1 Resp. de la Secretaría de Apoyo del ex-Lehendakari Presidencia del Gobierno 2 20 N ES 2

Cod. Dot Denominación del puesto Departamento PL Retribución TP Clasificación Reg ded

5222 1 Asistente/a-Conductor/a del ex-Lehendakari Presidencia del Gobierno 1 20 N ES 1

Cod. Dot Denominación del puesto Departamento PL Retribución TP Clasificación Reg ded

5222 2 Asistente/a-Conductor/a del ex-Lehendakari Presidencia del Gobierno 1 20 N ES 1

KLABEAK:

LANPOSTU MOTA:

N: normalizatua

SAILKAPENA:

EG: egiturazko lanpostua

DEDIKAZIO ERREGIMENA:

1: dedikazio berezia % 10

2: dedikazio berezia % 20

CLAVES

TIPO DE PUESTO:

N: normalizado

CLASIFICACIÓN:

ES: puesto estructural

RÉGIMEN DEDICACIÓN:

1: dedicación especial 10%

2: dedicación especial 20%

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik