Euskadi.eus
  • 438/2009 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, «Segurako Kortaberria auzorako sarbidetik Zegamako Ondarlea industriguneraino bizikletari eta oinezkoentzako bide zatia egiteko proiektua. 3. Ibilbidea: Donostia-Beasain» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

438/2009 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, «Segurako Kortaberria auzorako sarbidetik Zegamako Ondarlea industriguneraino bizikletari eta oinezkoentzako bide zatia egiteko proiektua. 3. Ibilbidea: Donostia-Beasain» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 134
  • Hurrenkera-zk.: 4025
  • Xedapen-zk.: 438
  • Xedapen-data: 2009/06/30
  • Argitaratze-data: 2009/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Saileko diputatuak 2008ko apirilaren 10ean emandako Foru-Aginduaren bidez «Segurako Kortaberria auzorako sarbidetik Zegamako Ondarlea industriguneraino bizikletari eta oinezkoentzako bide zatia egiteko proiektua. 3. Ibilbidea: Donostia-Beasain» onartzeko legezko izapideei ekiteko erabaki hartu zen; proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen, nahitaez desjabetzeko. Ondoren, 2008ko martxoaren 17an Diputatuen Kontseiluak egindako bilkuran erabaki zen, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, zenbait alegazio aurkeztu ziren, eta administrazio-dosierrean adierazten den moduan ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Bizikletentzako bidearen Zeraindik Kortaberrirainoko zatiko lanak aurki hasiko dira. Bidearen funtzionaltasuna ziurtatzeko, jarraitutasuna eman behar zaio, eta horretarako Segura-Kortaberria zatiari lotu behar zaio. Zati horren ibilbidea, Obra Hidraulikoen Zuzendaritza Nagusiak Zegamatik Segurara berriki egin dituen horniduraren eta saneamenduaren kanalizazioen gainetik igarotzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla, adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Administrazio-bidea amaitzen duen Dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko da.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko ekainaren 30ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik