Euskadi.eus
  • 439/2009 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Zestoako Altzolarats errekako Urbieta Txiki antepararen zati bat eraisteko proiektuak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen okupatu behar dituela adierazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

439/2009 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Zestoako Altzolarats errekako Urbieta Txiki antepararen zati bat eraisteko proiektuak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak lehenbailehen okupatu behar dituela adierazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 4003
  • Xedapen-zk.: 439
  • Xedapen-data: 2009/06/30
  • Argitaratze-data: 2009/07/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa

Testu legala

Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Saileko diputatuak 2008ko irailaren 25ean emandako Foru Aginduaren bidez «Zestoako Altzolarats errekako Urbieta Txiki antepararen zati bat eraisteko Proiektua» onartzeko legezko izapideei ekiteko erabakia hartu zen; proiektua eta nahitaez desjabetzeko okupatu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrenda banakatua jendaurrean jartzeko erabakia ere hartu zen. Ondoren, diputatuen Kontseiluak, 2008ko abenduaren 2an egindako bilkuran, erabaki zuen eraginpeko ondasun eta eskubideak okupatu egin behar direla adieraztea eta Eusko Jaurlaritzari obrak lehenbailehen egin behar direla adierazteko eskatzea, nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideen okupazioa Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera egin ahal izateko.

Lehenbailehen okupatu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, eta ez zen inolako alegazio-idazkirik aurkeztu.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Proiektu horren helburua arrain-faunaren mugikortasuna hobetzea da. Hori beharrezkoa da, ibaiko ekosistema ingurumenaren aldetik oneratzeko; horrekin batera, kolektore eta araztegi sare berriak eraikiz ibaiak saneatzeko lanak egiten ari dira.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Administrazio-bidea amaitzen duen Dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko da.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko ekainaren 30ean.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik