- 19/2009 DEKRETUA, uztailaren 3koa, Lehendakariarena, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren Administrazio Kontseiluko kideak kendu eta berriak izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu19/2009 DEKRETUA, uztailaren 3koa, Lehendakariarena, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren Administrazio Kontseiluko kideak kendu eta berriak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 129
- Hurrenkera-zk.: 3905
- Xedapen-zk.: 19
- Xedapen-data: 2009/07/03
- Argitaratze-data: 2009/07/08
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia sortu zuen. Agentzia horrek honako helburu hauek ditu: zerbitzu publiko horren kalitatea hobetzen laguntzea; gizarteari eta pertsonei informazioa ematea; eta administrazio publikoei eta unibertsitateei informazioa eta irizpideak ematea, erabakiak hartzeko prozesuetan erabil ditzaten. Helburu horiek lortzeko, agentziak gobernu-erakundeak ditu administrazio kontseilua eta zuzendaria, alegia; baita adituen batzorde bat ere, zientzia eta teknika gaietarako.
3/2004 Legearen 82. artikuluak ezartzen du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak izendatutako hiru pertsona ospetsu ere Administrazio Kontseiluko kide izango direla. Gauza bera dio Uniqual Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentziaren estatutuak onartzen dituen ekainaren 27ko 138/2006 Dekretuaren 8.1.d) artikuluak ere.
Horregatik guztiarengatik, eta 3/2004 Legearen 82. artikuluan ezarritakoaren arabera, hauxe
Luis M.ª Bandrés Unanue jauna.
ª Emilia Uranga Otaegui andrea.
Javier Echenique Landiribar jauna.
Pedro María Salaburu Echeverria jauna.
Adela Asua Batarrita andrea.
Juan Carlos Peral Alonso jauna.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko uztailaren 3an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ALVAREZ.


