- 449/2009 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Estatuko Administrazio Orokorrak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen batzarkide bat kendu eta beste bat izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu449/2009 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Estatuko Administrazio Orokorrak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen batzarkide bat kendu eta beste bat izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 136
- Hurrenkera-zk.: 4089
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2009/07/07
- Argitaratze-data: 2009/07/17
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Estatuko portuei eta nabigazio zibilari buruzko azaroaren 24ko 27/1992 Legea aldatzen duen abenduaren 26ko 62/1997 Legeak interes orokorrekoen artean sailkatutako portuak arautzen ditu. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, Bilboko eta Pasaiako portuak sartzen dira interes orokorrekoen artean.
Estatuaren lurraldea antolatzeko modua eta lurralde horretako interes orokorreko portuek Autonomia Erkidegoetan duten eragin ekonomiko eta sozial handia kontuan hartuta, aipatutako Legeak beharrezko neurriak ezartzen ditu erkidegoek portuetako agintaritzaren antolakuntzako egituretan parte-hartze handiagoa izan dezaten. Izan ere, agintaritza-egitura horiek portuak arautzen dituzten organoak dira.
Hori dela eta, abenduaren 26ko 62/1997 Legearen artikulu bakarreko 14. paragrafoak finkatzen duenez, autonomia erkidegoek ezarriko dute portuetako agintaritzen administrazio-kontseiluek zenbat kide izango duten, eta, halaber, autonomia erkidegoek izendatuko dituzte kide horiek, administrazio-kontseiluetan ordezkaturiko herri-administrazioek, entitateek eta organismoek proposatuta, aipatutako 14. paragrafoan finkatu ziren irizpideen arabera.
Aipatutako lege horretan ezarritakoa betetzeko, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretua onartu zuen, hain zuzen ere Bilboko eta Pasaiako Portuetako Agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion, eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazteko.
Dekretu horren 3. artikuluak ezartzen duenaren arabera, Estatuko Administrazio Orokorrak jakinaraziko dizkio Garraio eta Herri Lan Sailari egun Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila dagozkion batzarkideak izendatzeko eta kentzeko proposamenak, abenduaren 26ko 62/1997 Legearen artikulu bakarraren 14. paragrafoan ezarritakoari jarraituz.
Xedapen horretan ezarritakoa betetzeko, Estatuko Portuen Lehendakaritzak honako proposamena jakinarazi dio Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailari: Estatuko Administrazio Orokorrak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan duen batzarkide bat kentzea eta beste bat izendatzea.
Ondorioz, Eusko Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legean eta Bilboko eta Pasaiako portuetako agintaritzetako lehendakariak eta administrazio-kontseiluetako kideak izendatu eta kentzeko zein prozedurari jarraitu behar zaion eta horretarako eskumena Euskal Autonomia Erkidegoko zein organok duen zehazten duen maiatzaren 5eko 82/1998 Dekretuan xedatutakoari jarraituz, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko uztailaren 7an egindako bilkuran gaia aztertu eta onartu ondoren, hauxe
Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta:
Félix Joaquín Asensio Robles jauna
2,1. Estatuko Portuen Lehendakaritzak eskatuta:
Lore Suárez Linazasoro andrea
Dekretu honek indarra izango du, kendutako eta izendatutako ordezkariak nortzuk diren Pasaiako Portuen Agintaritzako Administrazio Kontseiluko lehendakariari jakinarazten zaion egunetik aurrera; Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.
Vitoria-Gasteizen, 2009ko uztailaren 7an.
Lehendakaria,
FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.


