Euskadi.eus
  • 450/2009 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Barakaldoko Urban-Galindo, III. Fase Partziala-B proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko, Etxebizitza Herri Lan eta Garraio Sailak lehenbailehen okupatu behar dituela adierazteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

450/2009 DEKRETUA, uztailaren 7koa, Barakaldoko Urban-Galindo, III. Fase Partziala-B proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak, nahitaez desjabetzeko, Etxebizitza Herri Lan eta Garraio Sailak lehenbailehen okupatu behar dituela adierazteko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 4170
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2009/07/07
  • Argitaratze-data: 2009/07/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; EAEko udalak

Testu legala

Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailburuaren 2009ko martxoaren 17ko Agindu bidez, hasiera eman zitzaion «Barakaldoko Urban-Galindo, III. Fase Partziala-B» proiektua burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak nahitaez desjabetzeko espedienteari, eta jendaurrean jarri ziren proiektuak eragindako ondasun eta eskubideak. Halaber, Agindu horretan erabaki zen Eusko Jaurlaritzari eskatzea nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekoak direla deklaratzeko, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Lehenbailehen okupatu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta xehatuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen behar izan zenean, zenbait alegazio aurkeztu ziren, eta administrazio-dosierrean adierazten den moduan ebatzi ziren.

Zerbitzu teknikoek adierazi dutenez, ez dago dosierra izapidetzeko inolako oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luzaezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Proiektuak eragiten dien ondasun eta eskubideak premiaz okupatzeko adierazpena desjabetze-dosierrean aipatzen diren eraikinen egoera eskasari zor zaio. Etxebizitza horietako batzuk banaka desjabetu dira azken hilabeteetan, etxeen egoeragatik bizilagunek ezin zutelako bertan bizitzen jarraitu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu beharrekoak direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: egikaritzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurrean egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen sailburuari zegokion horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko uztailaren 7ean egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

Administrazio-bidea amaitzen duen Dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzietarako salari bi hilabeteko epean. Epeak dekretu honen argitalpenaren egunaren biharamunetik hasiko dira.

Vitoria-Gasteizen, 2009ko uztailaren 7an.

Lehendakaria,

FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

Ingurumen, Lurralde Plangintza,

Nekazaritza eta Arrantzako sailburua,

MARÍA DEL PILAR UNZALU PÉREZ DE EULATE.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik